2015 16 eko 2 boletina Eskolako Agenda 21

Page 1

a n i t e l o b

2.

Mugikortasuna kudeatuz, klima aldaketa ekidin

AMOREBIETA - LARREA LHI, ANDRA MARI IKASTOLA, LAUAXETA IKASTOLA, KARMENGO AMA IK, EL CARMELO IK, URRITXE BHI, ZORNOTZA LHII

2015-2016 AMOREBIETA ETXANOKO ESKOLAKO AGENDA 21 10 urte iraunkortasunerako hezi


Amorebieta Etxanoko Eskolako Agenda 21ari buruzko albisteekin egindako bigarren boletina da hau. Aldizkari hau sortu berri dugu eta ikastetxeetan Amorebieta Etxanoko ingurumen-kalitatea hobetzeko egiten diren esperientziak zabaltzen saiatuko gara.

AURKIBIDEA Zornotzako ikastetxeek zuhaitz astea ospatzen dute............. 2-3 Zornotza LHII; Zuhaitz astea.......................................................4 Andra Mari Ikastola; Tailerren bidez ikasten ...........................5-6 Larrea Eskola; Mugikortasuna lantzen....................................7-8 Amorebietako Eskolarteko eta Udal Foroa.............................9-10 El Carmelo Ikastetxeko bertsoa ................................................11 Hurrengo ikasurteko gaia..........................................................12 Agurra.......... .............................................................................13

1


GIZAKIENTZAT ZUHAITZEK DUTEN GARRANTZIA ZEIN DEN IKASTEKO ASMOZ, SENTSIBILIZAZIO EKINTZETAN PARTE HARTU DUTE AMOREBIETA ETXANOKO IKASTETXEEK.

Asko dira munduan zehar zuhaitzei egun jakin bat eskaintzen dieten pertsonak, basoko baliabideen garrantziaren eta zuhaitzak zaintzearen konpromisoaren kontzientzia zabaltzen ari denaren seinale. Zuhaitzak, nahitaezko bizikideak eta giza zibilizazioen garapenean protagonistak diren arren, ezezagunak dira guretzat eta askotan ahaztu egin ditugu, inolako jaramonik egin gabe. Beste funtzio askoren artean, zuhaitzek tenperatura erregulatu, airea araztu, eurien erregulazioan lagundu, lurzorua babestu eta ekosistemak barne hartzen dituzte. Guzti honengatik, festa hau, zuhaitzek bizitzari eta gizakiaren jarduerari eskaintzen dizkioten zerbitzu anitzen onarpena da.

2


Beste urte batez ere Amorebieta Etxanoko udala ekimen honen parte da; zuzenean herriko biztanle gazteengan eragina izanez, gizakiarentzat zuhaitzek duten ezinbesteko garrantzia ezagutu ahal izateko ikastetxeei sentsibilizazio jarduera desberdinak eskainiz eta ingurumenarekiko ardurarekin lotutako baloreak transmitituz. Txikienentzat, modu dibertigarrian, natura zaintzearen garrantzia eta basoek izkutatzen dituzten misterioak transmititzeko ipuin kontaketa.

Hornikuntzan eta lanpostuen eraketan basoak izan duen garrantzia irakatsiz, gure eremu naturaletan ohikoenak diren zuhaitz espezieak desberdintzen ikasteko tailerrak

Bizkaiko paisaiak izan duen eboluzioa eta egun Bizkaian basoek estaltzen duten eremua aztertu dituzte ere. Egun hauetan ikasitako guztia ikastetxean islatuta egon dadin, ikasleek mural bat margotu dute ikastetxeko hormetan. Hauxe izan da goiburua: Basoak gu gara!

Beste behin ere, gazteenak ingurune naturalaren eta bereziki deforestazioaren eta bioaniztasunaren galeraren inguruan sentsibilizatu dira.

3


z

ornotza LHII

11 Zuhaitz astea

Zuhaitz astea zela eta 1SMD ikasleek murala egiteko proiektua egin zuten. Irudiak editatzeko programa batekin egin zuten.

Orain institutoaren sarreran daukagun txoko batean dago jarrita, denak ikusteko moduan.

4


a

NDRA MARI IkaSTOLA

11

Tailerren bidez ikasten Metedologia

Talde bakoitzean 4 geletako ikasleak nahasturik, talde bakoitza zazpi astetan arituko da dagokion tailerrean. Epea bukatutakoan hurrengo txandako tailerrera pasako dira. Bigarren zikloko ikasle guztien partaidetza ziurtatzen da.

ORTUA Ingurumenaren zainketa Elikadura osasungarria Hondakinen kudeaketa egokia, konposta

5


KLI KLA BIRZIKLA Gaur egungo gehiegizko kontsumoaz jabetzea eta kontzientziatzea, material zaharrei erabilera berriak ematen eskulanen bitartez. IBAIALDE Garitondo errekaren egoera (tenperatura, ph-a, oxigenoa, nitratoak‌) eta ekosistemaren aberastasuna (flora eta fauna) ikertu.

IRAKURKETA Euskal doinuaz jabetzea Ahoskatze zuzena (s,z,x‌) Euskalkien lanketa

6


L

arrea eskola

11

Mugikortasuna lantzen

Larrea Eskolako 4 urteko ikasleek mugikortasuna gaia landu dute hainbat ekintza burutuz; Zornotzako mapan eskola kokatu

Eskolara nola etortzen diren aztertu

7


Herritik ibilbidetxo bat egin

Zornotzako garraioak aztertu

TRENEZ Gernikara txangoa egin

8


ESKOLAKO UDAL FOROAK ITXIKO DU 2015-2016eko AMOREBIETA ETXANOKO ESKOLAKO AGENDA 21 PROGRAMA

2015-2016ko Eskolako Agenda 21 programa bukatzear dago. Ikasturte honetan zehar gogor egin dute lan programan parte hartzen duten 7 ikastetxeek. Aurten, mugikortasun arduratsuaren inguruan ari dira lanean. Larrea LHI, Urritxe BHI, Zornotza LHII, Andra Mari Ikastola, Lauaxeta Ikastola, Karmengo Ama Ikastetxea eta El Carmelo Ikastetxea. Gure mugitzeko erak ingurumenean eragin larria izan du. Hori dela eta, ikasleek euren ikastetxeetan eta ingurunean topatzen dituzten mugitzeko ohiturak bereziki aztertu dituzte ikasturte osoan zehar. Eskoletako ordezkariek azterketa honen ondorioak ikastetxetik kanpo zabaldu nahi izan dituzte, eta horretarako Zelaieta Zentroan bildu ziren maiatzaren 26an Eskolarteko Foroan. Lan-jardunaldi honetan ikasleak taldeka bildu egin dira euren artean ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta euren ikastetxetik hurbil dauden beste eskola batzuetan egiten duten lana ikusteko.

9


Honetaz gain, ikasleek banakako hausnarketa eta ondorengo eztabaida baten bitartez ikastetxe moduan hartuko dituzten konpromezuak erabaki zituzten. Baita otsailean egindako udal diagnostikoko proposamenak birpasatu zituzten ere.

Goiz horretan bertan Udaletxera hurbildu ziren Eskolako Udal Foroa aurrera eramateko. Ikastetxe guztietako ikasleak urtean zehar atseginez egindako lana eta Amorebieta Etxanoko mugikortasuna hobetzeko hartuko dituzten konpromisoak erakutsi zizkioten alkateari eta udal arkitektoari.

Udalak ere ingurumena zaintzen jarraitzeko, proposamenen bitartez ideia interesgarriak aurkeztu zituzten.

10


bertso bat;

Gaurkoan hemen gaude bertsoa abesten Agenda hogeitabati Oparia ematen Natura hobetzeko Esfortzu egiten Mundu hobeagoa Gaur sortarazten Udal Foroan botatako bertsoa El Carmelo Ikastetxeak bota zuen bertso eder honek ikasturte honetako, jadanik 10. urtea, Eskolako Agenda 21eko programa bukatutzat eman zuen.

11


hurrengo ikasturteko gaia; Hurrengo ikasturterako mugikortasun arduratsuaren inguruan lanean jarraituko dugu orain arte ikasitakoa batzen den gaia bat lantzen;

klima aldaketa ekiditeko; mugi zaitez! 2016-2017

12


Zuen lana Eskolako Agenda 21eko gakoa da eta orri hauetan proiektua zabaltzeko aukera ematen dizuegu, ikastetxe partaideen artean esperientzia berriak konpartitzeko. Eskerrik asko 2015-2016 ikasturteko bigarren eta azken boletin honetan parte hartu duzuen guztioi. Halaber, zuen berriekin hurrengo ikasturteko boletinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuek baitzarete proiektu honen protagonista. Animo, eta jarraitu gogor lan egiten! Amorebieta Larrea LHI Andra mari ikastola Lauaxeta ikastola karmengo ama ikastetxea El carmelo ikastetxea Urritxe bhi Zornotza LHII

ESKERRIK ASKO!!! 13


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.