2015 16 eko 1 boletina ea21

Page 1

a n i t e l bo

1.

Mugikortasuna kudeatuz, klima aldaketa ekidin

AMOREBIETA - LARREA LHI, ANDRA MARI IKASTOLA, LAUAXETA IKASTOLA, KARMENGO AMA IK, EL CARMELO IK, URRITXE BHI, ZORNOTZA LHII

2015-2016 AMOREBIETA ETXANOKO ESKOLAKO AGENDA 21 10 urte iraunkortasunerako hezi


Amorebieta Etxanoko Eskolako Agenda 21ari buruzko albisteekin egindako lehenengo boletina da hau. Aldizkari hau sortu berri dugu eta ikastetxeetan Amorebieta Etxanoko ingurumen-kalitatea hobetzeko egiten diren esperientziak zabaltzen saiatuko gara.

AURKIBIDEA Ikastetxeek udalerrriko mugikortasuna aztertu dute............ 2-3 Ikastetxeek udalerriko araztegiak bisitatu dituzte.......................4 El Carmelo Ikastetxea.; Klima Aldaketa......................................5 KarmengoAma ikastetxea; Eneek Kateringa ..........................6-7 Larrea Eskola ; Eskolako bidea.................................................8-9 Haurnartzeko; Zenbat espazio publiko ematen diegu autoei?....................... 10 Agurra.........................................................................................11

1


AMOREBIETA ETXANOKO IKASTETXEEK UDALERRIKO MUGIKORTASUNA AZTERTU DUTE

2005-2006 ikasturtean hasi ziren AmorebietaEtxanoko ikastetxeak Eskolako Agenda 21 programan lanean. Eskolako Agenda 21 Ingurumen Hezkuntza programa bat da, eta haren xede nagusia ingurumenarazoen konponbidean parte hartzeko ezagutza, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da. Urte hauetan zehar gai asko landu dituzte. Aurten, mugikortasuna aztertzen ari dira. Proiektuan parte hartzen dutenek argi daukate; mugikortasuna ondo kudeatuz, klima aldaketa, neurri batean, ekidin ahal dugu. Mugikortasuna jasangarria helburu duen plan egoki bat garatu ahal izateko, bizi garen inguruaren funtzionamendua sakonki ezagutzea, oinarrizkoa da. Hori dela eta, parte hartzen duten 7 ikastetxeetako hainbat ikaslek, otsailean herriaren mugikortasunaren inguruko diagnostikoa burutu dute.

2


Horretarako, ikasleak kaleetara atera dira eta euren ikastetxeko ingurua zorroztasunez ikertu dute udalerria nola hobe daitekeen hausnartzeko. Kurtso bukaeran ikastetxe guztietako ikasleak batzartuko dira hobekuntza guztiak batuko dituzte eta proposamenak adostuko dituzte. Udalari zerrenda bateratua aurkeztuko dute.

Argazkietan Andra Mari Ikastolako ikasleak udal diagnostikoa egiten.

Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, gazteenek gizarte osoan eragina daukan zerbaiti buruz hausnartzen dute. Helduok kontuan hartzeko moduko eredua edo adibidea, arlo guztien elkarlanarekin biztanleen benetako ongizatea lortzeko proposamena.

3


AMOREBIETA ETXANOKO IKASTETXEEK UDALERRIKO ARAZTEGIAK BISITATU DITUZTE

Urtero bezala, gure ikasleak ur kontsumoaren inguruan hausnartzeko, Astepe eta Urritxe araztegiak bisitatzen ari dira. 500 ikasle inguru Amorebieta Etxanoko araztegietara hurbildu dira. Astepe Hondakin uren araztegia Bisitaren helburua ura garbitzeko teknika ezagutzea da eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua gertutik ezagutzea da. Urritxe Edateko uren araztegia Nondik hartzen den edaten dugun ura eta gure etxeetara heldu baino lehen urari ematen zaion tratamendua ezagutzea. Argazkietan Lauaxetako ikasleak

4


E

l carmelo ikastetxea

11

Klima Aldaketa

Klima aldaketaren eragina hobeto ulertzeko, gure txikiek,azkenengo asteetan, Ipar eta Hego Poloak aztertu dituzte.

Horregatik ,hobeto ulertzeko,inauteritan,Ipar eta Hego Poloak ikastetxera hurbildu ditugu.

5


K

armengo Ama Ikastetxea

11

Eneek kateringa

ENEEK elkarteko ordezkari batzuk gure Ikastetxera etorri ziren euren produktuen ekologikoen dastaketa bat egitera, beraiek prestatuta. Produktuak hauek ziren: berenjenaz egindako hamburgesa, berenjenaz egindako patata chip batzuk limazko marmelada.

Guri honela azaldu ziguten; eurek ortu ekologiko bat dutela,eta handik ateratzen dituzten produktuekin janaria egiten dutela eta “fast food� itxurako janari prestaketa alternatiboak erakutsi zizkiguten, janari ekologikoekin esperimentatuz.

6


Gure esperientzia ... Sartu ginenean ez gendun hori espero,eta gauza horiek ikusterakoan atzerantz bota ginen,baina, azalpenaren ondoren, transmititu nahi ziguten ideia harrapatu genuen. Probatu ondoren harritu egin ginen, ez genuen uste hain zapore ona eukingo zuenik. Eskerrak eman genizkien janari hain goxoa eta harrigarria probatzeko aukera emateagatik.

... Gure iritziak Askori ez zitzaion gustatu baina guk uste dugu barazki askorik jaten ez dugulako izan zela. Pertsona batzuei gauza batzuk gustatu zitzaien,adibidez, batzuei berenjenazko patatak gustatu zitzaizkien eta hanburgesa eta limazko mermelada ez edo beste batzuei limazko mermelada bai baina hanburgesa eta patatak ez ‌ Hala ere, izugarri disfrutatu genuen dastatzen eta janaria prestatzeko era desberdinak ikusten. Esperientzi oso aberasgarria izan zen! Lehen Hezkuntzako 5.mailako: LEXURI AZKARRAGA SAGASTI UNAX AYERDI ZANCADA

7


L

arrea eskola

11

Eskolako bidea

Gure joan- etorriak egiteko aukeratzen dugun garraiobideak eragin handia du gure ingurumenaren kalitatean eta ondorioz, klima aldaketan. Hau dela eta, EA21 proiektutik ingurumena gehiago errespetatzea eta mugikortasun jasangarriago baten alde nola jokatu ikasi nahi dugu.

Honetarako, gure mugikortasun ohiturak ezagutzeko asmoarekin galdetegi bat prestatu dugu eskolako 6 urtetik 12 urtera bitarteko ikasleek erantzun dezaten Eskolako ia ia 400 ikasleen erantzunak hauxek dira Normalean nola zatoz eskolara? %4 patinetez %42,2 oinez

%1 bizikletaz %21,5 kotxez %31,4 autobusez

8


Norekin zatoz eskolara?

bakarrik %8,5 lagunduta eskolako %36,8 lagunekin %54,7

Zure ustez, eskolako bidean oztopo edo arriskurik dago? BAI %1,8 EZ %89,2

Emaitzetatik abiatuta, ondorioak atera eta hausnarketak burutzeko momentua heldu zaigu!

9


Hausnartzeko; zenbat leku publiko ematen diegu autoei?

Karl Jilg Jilgek, margolari suediarrak, irudi honetan hiriko edozein izkinan oinezkoen eta automobilen arteko proportzioen aldea eraskusten du. Oinezkoen ahalduntze prozesua hasi beharra dugu, gero eta eraginkorragoa den garraio publikoaren alde eta autoek gure bizitzan duten nagusitasunaren kontra.

10


Zuen lana Eskolako Agenda 21eko gakoa da eta orri hauetan proiektua zabaltzeko aukera ematen dizuegu, ikastetxe partaideen artean esperientzia berriak konpartitzeko. Zuen berriekin hurrengo boletinetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zuek baitzarete proiektu honen protagonistak. Animo eta jarraitu gogor lan egiten!

Amorebieta Larrea LHI Andra mari ikastola Lauaxeta ikastola karmengo ama ikastetxea El carmelo ikastetxea Urritxe bhi Zornotza LHII

ESKERRIK ASKO!!!

11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.