1go sintesia

Page 1

ESKOLA ETA IKT-ak

Informazio eta komunikazioen gizartea •

XX.mende bukaeran herrialde garatuetan 3. industria iraultza gertatu zen. Honek aldaketa sakonak eragin ditu kulturan, bizi ohituratan, ekonomian...

Gaur egun informazioaren gizartearen ezaugarririk nabarmenetakoa teknologia digitalen erabilpena eta informazioaren digitalizazioa da.

Gizarte industrialetik, informazioaren gizarteko salto honetan ere globalizaziorantz egin da.

Gizarte berri honen haurrean hainbat diskurtso daude: o Diskurtso merkantilista o Diskurtso kritiko politikoa o Diskurtso teknozentrista o Diskurtso apokaliptikoa

Informazio eta komunikazio gizartearen alde on eta txarrak •

Teknologia digitalaren alde onak o Leku desberdin eta urrunetako pertsonen arteko komunikazioa bideratzen du. o Informazio kantitate ikaragarria eskuragarri. o Zerbitzu desberdinak hobetu eta osatu. o Ekoizteko era berriak bideratu. o Lanpostu berriak sortu.

Teknologia digitalen alde txarrak


o Teknologia digitalarekiko mendekotasun handia. o Mendebaldeko zibilizazioaren nagusitasuna beste herrialdeen aurrean, globalizazioaren ondorioz. o Pribatasunaren galera.

Hezkuntzaren erronkak teknologia digitalekiko •

Teknologia abiadura oso handian doa aldatzen eta momentuoroko birziklatze prozesua eskatzen du erabiltzaileen partetik. Bestela analfabeto digitalak izatearen arriskua dago (gaur egungo heldu asko).

Gaur egungo hezkuntzaren erronka, herritar digital inteligenteak eratzea da, Ikt-en erabilpena egokia izan dadin eta ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Horretarako teknologia digitalak hezkuntzan txertatu behar dira. Horrek inbertsio ekonomikoa eta irakasleen prestakuntza eskatzen du. Baita curriculumean zenbait aldaketa ematea ere.

Hezkuntzan orain arte egon diren helburuetan aldaketak eman behar dira eta horreetarako metodologiak ere aldatu behar dira. Bertan Ikt-en erabilera onerako (Ikt-ak zentzuz erabiltzea eta baliagarriak izatea) eta informazioaren trataera ona emateko helburuak gehitzen direlarik.

IKT-en inguruan egindako estrategiak eta legeak

EUROPA o Bangermann informea (1994)


o Europa a la vanguardia de la sociedad de la información (1996) o Estrategia de Lisboa (1999) o eLearning (2000) o eEurope (2000) o eEurope (2002) o eEurope (2005) o i2010 Sociedad de la información europea (2010) •

ESPAINIA o Info XXI la sociedad de la información para todos o España.es (2004) o Plan avanz@ (2005) o Plan avanz@ 2 (2009)

EUSKADI o Iniciativa 2000tres o Plan premia o Euskadi en la Sociedad de la Información o Premia I o Premia II o Plan de perfeccionamiento Graratu o Euskadi en la Sociedad de la Información: Agendas digitales o Modelo de madurez Tecnológico de Centro Educativo o Plan de actuación TIC


Teknologiak hezkuntzan sartzearen prozesua uste baino luzeago egin da. Egin dire plan eta estrategia guztiek pixkanaka beraien emaitza eman dute eta gaur egun jada teknologiak mundu garatuko hezkuntza prozesuetan presente daude.

Informazio eta komunikazio teknologietatik hezkuntza baliabideetara

Beharrezkoa da irakasleek, pedagogoek eta Ikt-etan adituak direnek metodologia zaharkituei iraultza bat ematea, hauen ikaskuntzairakaskuntza prozesuak hobe daitezen, eta ondorioz emaitza onagoak ere egon daitezen.

Horregatik askok hezkuntza berritzeko erreminta bat bezala ikusi dituzte Ikt-ak.

Lehen aipatu bezala Ikt-ek aldaketa sakonak ekarri dituzte bizitzako alderdi desberdinetan, ekonomian eta hezkuntzan batez ere. Azken honetan gauza asko aldatu dira: metodologia, haurrek bereganatu behar dituzten gaitasunak....

Honetarako hezkuntzak aldaketak behar ditu. Instituzio desberdinek ikasleak informazioaren gizartean egoki heztearen beharra ikusten dute, bertan hauek autonomoki komunikatu, informazioa aukeratu, erabili eta osatzeko gai izan daitezen.

2000. urtean School + proiektuak eskola berri bat sortzeko sistema informatiko bat sortu zuten. Bertan eskolen baliabideak eta irakasleen prestakuntza ziren ildo nagusiak eta curriculum-aren mugaketa ez zen kontuan hartzen.

School + proiektuan, Microcosmo izeneko sistema bat eraiki zen irakasteko modu desberdinak, tradizionalak zein modernoagoak bere baitan zituenak, eta honen helburua ikasleek ahalik eta hoberen ikastea zen.


Hezkuntzaren teknologia mundu teknologiko batean

Azken urteetan Ikt-etan eta teknologia digitaletan emandako eboluzio azkarrari esker, irakasle eta pedagogo askok ikusi dute hezkuntzako hainbat arlotarako oso erabilgarriak izan daitezkeela berauek.

Teknologiaren inguruan ezagutza eta nozio batzuk edukitzea beharrezkoa da, bizitzako arlo desberdinetan erabilera ona izateko eta bestalde hauenganako kontzientzia eta errespontsabilitateak gureganatzeko.

Hezkuntza teknologiko hau hiru modutakoa izan daiteke: o Euskarri fisikoan oinarritzen dena. o Euskarri logikoan oinarritzen dena. o Aurreko bien arteko nahasketa.

Baliabide teknologikoen antolakuntza hezkuntzan

Ikastetxeetan Ikt-en erabilpena kudeatu behar dutenak dira zuzendaritza taldeak, eta kudeaketa honen nondik norakoak curriculumean agertu behar dute.

Alderdi honetan ikastetxearen antolaketa nolakoa den ikusteko, Eredu Teknologikoaren Adopzioa, Integrazio Katalitikoaren Eredua edo Integrazio Kulturalaren eredua

aztertu beharko genituzke. Ikt-en

inguruko galderak, planifikazioa eta erabilpena bertan agertzen dira.

Blog-a


Interneteko idazketa gunea da non bertan ateratzen diren idatziak kronologikoki ordenatuta daude.

Bi osagai nagusi ditu: o Post-ak o Iruzkinak

Dohako zerbitzua da.

Eskola-komunitaterako erabilgarria dela ikusi da eta komunikatzeko tresna

eraginkor

baten

moduan

erabili

daiteke.

Beste

hainbat

ekintzetarako ere erabili daiteke: o Eztabaidak aurrera eramateko. o Jarduera desberdinak egiteko. o Informazioa eskeintzeko. •

Erabilera: o Kontu bat sortu behar da. o Post-ak idatzi eta blogean azaltzerako garaian hauen informazioa egokia eta ondo erabilia izan dela bermatu behar da. o Post-a adingabe batek idatzi badu bere gurasoen edo tutore legalaren baimena behar du.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.