ZERNOIZNOLA 15

Page 1

JASO IKASTOLA LH 6. A

JASO IKASTOLA

LH6.A

15. alea 09-06-18

ASTEKARIA

Txirrindula lapurketa Jason

Champions finala

Bideojoko gomendioa

AURKIBIDEA: Munduko albistea …………...…….2. or. E.H. albistea……………….………3. or. Jasoko albistea…………………….4. or. Erreportaia……………………..….5. or. Komikia………………………..6.- 7. or. Elkarrizketa………………..……….8. or. Iritzi artikulua…………….……......9. or. 15. ALEA Jolasa………………...…………...10. or.

Ba al zenekien?..................................11. or. OKE/ Kirolak………….………12.- 13. or. Narrazioa …… ..…………...……..14. or. Gomendioa……………...………...15. or. Lehiaketa…………………………...16. or. Denborapasak…………………...….17. or. Horrela esan beharrean……......……18. or. 2. Elkarrizketa…………….…….19.-20 or. 1


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

MUNDUKO ALBISTEA

Maiatzaren 27an Champions finala jokatu zuten Barça eta Manchester United taldeek Erroman. Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, jokatu zuten Champions finala Barça eta Manchester United taldeek. Jendeak dioenez partidu horretan hiru gauza jokatu ziren: Champions finala, bien artetik munduko talde hoberena zein zen jakitea eta Lionel Messi ala Cristiano Ronaldo ote zen munduko jokalari hoberena. Barçak 2 eta huts irabazi zuen Etoo eta Messiren golekin. Nahiz eta Barçak gaizki jokatu lehenengo 8 minutuak, 9.ean Etook gola sartu ahal izan zuen. Gainera Barçak “Tripletea” lortu du Erregearen Kopa, Liga eta Championsa irabazita. Hau da, Barçak irabazitako hirugarren Championsa eta Manchester suntsituta utzi duena orain arte ez duelako inoiz Champions final bat galdu. Hau da Barçaren garaipenaren ondoren Marca egunkariak esandakoa: El Barça se eleva al reino de los cielos. Eta The Times Ingalaterrako egunkariak dio: Manchester leave Rome in ruins. (Manchester Erromatik hondatuta irten zen.) El Periódico egunkari kataluniarrak berriz: El Emperador deitzen du Barça.

15. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

EUSKAL HERRIKO ALBISTEA

ETAK uda baino lehen amaituko du barne hausnarketa estrategikoa. “Hausnarketa eta asanblada prozesua� egiten ari da ETA eta uda baino lehen amaituko du estrategia, erakunde armatuko bi ordezkarik diotenaren arabera. Politika – armatu eraginkorra finkatzea da barne prozesu horren helburua. Azterketa orokor horretan, askapen mugimenduaren ibilbidearen eta gure armadaren azken jardueraren balioaz aritu gara ezbaian Euskal Herrian eskubideak ezagutuak izan daitezen eraman beharreko estrategiaz. Eta ildo armatuaz eztabaidatu dugu. Eta azkenik, hori aurrera eramateko, erakundearen barne antolaketaz eta egituraz aritu gara.

15. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Maiatzaren 27an OKE festa izan zen . Festa eguerdiko 15:30etan hasi zen eta arratsaldeko 18:00etan bukatu zen. Ikastolan futboltxo, xake, judo, dantza... egiten dutenek kurtso osoan ikasi dutena erakutsi zuten. Antolatzaileak Elisa Ros eta Elena Roncal izan ziren. Festa honek orduz kanpoko ekintzen bukaera dela adierazi nahi du. Parte hartu zutenei Biosolan eta opil bat eman zieten erakusketagatik. Inkesta batzuk egin ditugu eta hauek dira galderak: Zenbat pertsona joan zarete OKE festara eta nola pasatu duzue? Hemen dituzue erantzunak :

1.A: . 17 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten 1-ek izan ezik . ezik. 1.B: . 24 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten 1-ek izan ezik. 2.A: . 22 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten 1-ek izan ezik. ezik. 2.B: . 19 pertsona. . Bai ongi pasatu zuten 2-k izan ezik. 3.A: . 17 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten denek. 3.B . 16 pertsona joan ziren. . Bai denek ongi pasatu zuten.

15. ALEA

4.A: . 13 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten 2-k izan 4.B: . 19 pertsona joan ziren. . Bai denek ongi pasatu zuten. 5.A: . 9 pertsona joan ziren. . Bai ongi pasatu zuten 1-ek izan 5.B: . 18 pertsona joan ziren. . Bai denek ongi pasatu zuten. 6.B: . 3 pertsona joan ziren. . Bai denek ongi pasatu zuten.

4


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

ERREPORTAIA

Wii Nintendo bideojoko konpainiako mahaigaineko kontsola da, Gamecube-ren hurrengoa. 2006 bideojoko feria arte Revolution goitizenez deitzen zen. Makina honen bereizgarri nagusia bere kablerik gabeko urrutiko kontrolagailuan datza, Wiimote izenez ezagutua eta mugimendua atzemateko gai dena biraketan nahiz hiru dimentsioetan. Mugimendu sentsorea telebista azpian zein gainean jarri daiteke. Bere ezaugarrien artean gutxien nabarmentzen dena hardwarearen potentzia da.Wii-rekin.2005 .

Wii (ウィ ウィ Izaera Konpainia

Kaleratzea

)

Bideokontsola Nintendo 2006 Aza 19 2006 Abe 2 - Europar Batasuna 2006 Abe 8 2006 Abe 9

Euskarriak CPU Online

GOD, WiiDisc, SD Card IBM PowerPC Bai (wifi)

Nintendo Wi-Fi Connection Online baliabideak WiiConnect24 Virtual Console Aurrekoa

15. ALEA

Joku hau wii kontsolarekin etortzen dena da. Munduan gehien salduetako bat da. Kirola egitean datza Wiimote urrutiko kontrolagailuarekin. Badaude beste hainbat urrutiko kontrolagailu

GameCube

5


JASO IKASTOLA

LH6.A

Asier eta Iosu ikasten zeuden. Utziko al didazu boli bat?

ASTEKARIA

Iosuk, haserretuta, Asier hil zuen.

Ez!!!

Iosuk, Asierren gorpua ezkutatu zuen.

Iosuk zerbait sumatu zuen eta joan zen. I

Hemen ez dute aurkituko

Mikelek, detektibeak, Asierren gorpua aurkitu zuen.

Mikelek Iosuri jarraitu zion.

Aurkitu egin dut!!!

15. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH6.A

Mikelek poliziari deitu zion.

ASTEKARIA

Polizia etorri zen.

Bai, polizia? Etorri azkar!

Beraren bila joan ziren.

Hemendik joan da. Iosuk Asier hil du.

Zer gertatu da?

Zergatik egin zenuen?

Iosu aurkitu zuten. Iosu, atxilotuta zaude.!

Ez zidan bolia uzten.

15. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Elkarrizketa Kaixo, 15. alean zientifiko bati elkarrizketa egin diogu. Iñigo: Kaixo, Joanjo. Joanjo:Kaixo, Iñigo. I: Zenbat urterekin interesatu zinen zientziarengatik? J: 10 urte nituenean hasi nintzen bizitzan zientziak aztertzen, oso gustuko egin zitzaidalako gorputzeko atalen funtzionamendua. I: Ze karrera egin zenuen? J: Zientzia biologikoak. I: Zaila al da zientifiko izatera ailegatzea? J: Gogorra da, karrera bukatu eta gero tesiak (esperimentuak) egin behar direlako eta 4 urte irauten dute, gainera oso gutxi ateratzen dira ondo. Gero ez duzu kontraturik ezta lanik ere, diru gutxirekin bizitzen zara baina gustatzen zaizunez aurrera segitzen duzu. Gero 30 urterekin adibidez, ez dakizu zertan lan egin eta horregatik gogorra da. I: Non egiten duzu lan? J: CIMA eraikinean egiten dut lan, hau da: Centro de Investigacion Medica Aplicada. Onkologian, zientzia kardiobaskularetan, neurologian, hepatitisean, patologian, lan egiten dugu, 4 sektoreetan banatuta. I: Inbestigazio inportante bat egiten ari al zarete? zein? J: Txerto bilaketan lan egiten ari naiz. Nik uste dut oso inportantea dela. Pentsatzen badugu, historia osoan bizitza gehien salbatu duena txertoak eta ura potabilizatzea izan dira. Orain badaude gaixotasun asko: sida, malaria… urtean pertsona asko hiltzen dute eta lan handia egin behar da txerto on bat egiteko. Orain A gripea “modan” dago eta beste batzuk ere badaude, horregatik nik pentsatzen dut oso inportantea dela lan asko egitea. I: Ondo aterako dela uste al duzu? J: Zaila da, oso zaila, lehenengo esperimentuak saguekin egin behar dira eta lan asko kostatzen du, dirua jarri etab. Medizinak farmaziara ailegatzeko, lan luze bat egin beharra dago, pertsona asko laguntzen ari direlako. I: Noizbait inbestigazioren bat ondo atera al zaizue? J: Bai, ba ditugu esperimentu asko ongi eginak. Txapuzak ere bai, baina lana da eta guk ez dugu esaten farmaziara eramateko edo ez, baina pentsatzen badugu baietz, farmaziara ailegatuko direla, gehiago insistitzen dugu. I: Ze inbestigaziotan lan egitea gustatuko al litzaizuke? J: Kantzerra, zergatik “sartzen” den gure organismoan. Kantzerrak zelulak kontrolik gabe uzten ditu, eta gustatuko litzaidake horri buruzko lan bat egitea. I: Ba al duzu inbestigazioren bat publikatua? J: Bai, asko ditugu. Gure lana inbestigazioak egin, publikatu eta beste zientzilariek jakitean datza. Oraingoz, baditut 60 edo 70 publikazio. I: Beno, eskerrik asko eta agur. J: Ba eskerrik asko, Iñigo eta lana ongi ateratzea espero dut.

15. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Txirrindulen tokia txikia gelditzen ari da. Gure ustez beste toki bat handiagoa eta egokiagoa behar da. Oraingo tokia beteta dago eta gainera, argazkian ikusten denez, askotan bizikleta batzuk burdinetatik kanpo utzi behar izaten ditugu ( tokirik ez dagoelako). Gainera urte hauetan txirrindula asko lapurtzen ari dira; lehengo astean Ander Hernandezi txirrindula lapurtu zioten eta guk elkarrizketa bat egin diogu: - Kaixo, Ander. - Kaixo, Oskia - O: Noiz lapurtu zizuten txirrindula? -Baa, lehengo astean. - O: Nola erreakzionatu zenuen zure txirrindula ez zegoela ikusi zenuenean? - Negarrez hasi nintzen. - O: Zenbat denbora daramazu txirrindula hemen uzten? -Ba‌ Hau lehenengo astea zen. - O: Ze proposatuko zenuke jartzeko txirrindula gehiago ez lapurtzeko? -Zerbait lapurrak ez sartzeko.

6.B-koei inkesta bat egin diegu: 1- Bizikleta ikastolara ekartzen duzue? BAI = 2 EZ= 23 2- Segurua iruditzen zaizue txirrindulen tokia? BAI= 19 EZ= 4 3- Zuen gelako norbaiti lapurtu diote bizikleta? Nori? BAI=1 EZ=24 NORI=Ander Hernandez 4- Seguritate gehiago nahiko zenukete? BAI= 15 EZ=10 15. ALEA

9


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Ale honetan Xakean nola jolasten den azalduko dizuegu. Modu asko daude jolasteko eta ale honetan modu bat azalduko dizuegu.

1) Lau postu daude: errege, erregina, zaldi eta peoi. Jokalari bakoitzak bere eremua du. 2) Lau jokalari baino gehiago badaude “ilaraâ€? sortzen da. Ilaran dauden pertsonak peoiak huts egiten duenean peoiarekin aldatzen dira eta peoia izan zena azkena jartzen da ilaran. 3) Erregea hasten da eta peoiari baloia pasatzen dio. 4) Peoian dagoen pertsonak zaldira igotzen saiatu behar du. Zaldian dagoen pertsona erregin postura igotzen saiatu behar da eta erregina dagoen postuan erregera igotzen saiatu behar da. 5) Baloia elkarri pasatzen diote. 6) Pasea ona izateko baloiak bote bat zure eremuan eman behar du eta bigarren botea pasatu nahi diozun beste jokalariaren eremuan jo behar du. 7) Pase bat gaizki egiten baduzu (zure eremuan botea ematen ez badu, beste jokalariaren eremutik ateratzen bada‌) postu bat jaitsiko zara. MATERIALAK: -Baloia -Lau lur zati berdin. -Lau jokalari edo gehiago. -Ikusi behar da nola desberdintzen diren eremuak.

15. ALEA

10


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

• Futbol jokorako zelaiak 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera dituela?

• Ba al zenekien partidu batean hiru aldaketa egin ondoren jokalari bat lesionatzen bada ezin daitekeela aldatu?

• Ba al zenekien futbola 1863. urtean hasi zela Ingalaterran?

• Ba al zenekien Athletic Bilbao 1898. urtean hasi zela eta Liverpool 1892.ean?

• Ba al zenekien Athletikeko neskek dituztela nesken arteko kopa gehien?

• Ba al zenekien Xabi Hernandez Eurokopako eta Champions finaleko jokalari onenetarikoa izan zela?

15. ALEA

11


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

FUTBOLA: • Lohitzune, Mara eta Juanak, ez dute izan behar partidu gehiago baina mediku frogak egin behar dituzte. • Imanol, Lagunaken aurka jolastu, 6 eta 2 irabazi zuten. Beste alde batetik, Murgiara doa Osasunarekin, futbol 7ko txapelketa batera. GIMNASIA ARTISTIKA: • Maiatzaren 27an erakusketa izan zuten Arantza eta Marak. TENIS: • Oskiak larunbatean Tenis Klubaren aurka irabazi zuen eta Bartzelonara joan behar da. SASKIBALOIA: • Aintzanek partiduak bukatu ditu. ATLETISMOA: • Beñatek, lehengo egunean, altuera saltoan 1.25m egin du. Eta lehiaketak bukatu ditu ere bai.

15. ALEA

12


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

XAKE: • Asier Elortzek, Nafarroko taldekako txapelketan, 4. gelditu zen, 3partidatik 1 irabaziz. Eta bere partidak, bukatu egin dira. KUNG FU: • Mara eta Lohitzunek, Kung Fuko erakusketa bat daukate baina ez dakite zein egunetan. ESKUBALOIA: • Raulek eta Jon Anderrek, larunbatean (XXII eskubaloiaren festa) Atarrabiaren aurka jokatu zuten 26 eta 22 irabaziz. Raulek 6 gol sartu zituen eta egun horretan Infantilekin bi partidu jokatzeko eskatu zioten, bera Alebina izanik. Lehenengo partiduan 28 eta 16 irabazi zuten Errekaren aurka, Raulek 4 gol sartuta. Bigarren partidua, Loiolaren aurka jokatu zuten 20 eta 18 irabaziz eta Raulek 2 gol sartuta. Raul eta Jon Ander, ligan bigarrenak gelditu dira.

15. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Narrazioa

Gau iluna Gau ilun bat zen eta nire nobioarekin gelditu nintzen parkean. Zerbait oso garrantzitsua esan behar zidan eta horregatik gelditu ginen. Gaueko 22:00 ziren eta han zegoen nire nobioa niri itxoiten. Ile marroia zeukan, begi berdeak eta oso guapoa zen. Oso urduri zegoen eta hau esan zidan: - Kaixo, hemen gelditu naiz zurekin sekretu handi bat daukadalako eta zugan konfiantza handia dudalako. Baina gauza bat, ez beldurtu eta ez‌.. Orduan ilargi betea atera zen eta nire nobioa gizotso bihurtu zen eta ni oso beldurtua oihuka hasi nintzen eta alde egin nuen. Bera nire atzetik jarraitzen hasi zen eta oihukatzen zuen: - Maite zaitut, ez beldurtu! Baina nik korrika segitzen nuen. Orduan, pom! Lurrera erori nintzen eta hankan mina hartu nuen. Oso desesperatua nengoen gizotsoa zetorrelako, baina orduan bere aurpegia nire ondoan jarri zuen eta parrez lehertzen hasi zen. Nik harrituta esan nion: - Zergatik egiten duzu parra? Berak maskara bat kendu zuen eta bere gizotso mozorroa ere bai : - Broma bat zen, ez haserretu nirekin, mesedez! - esan zidan. - Ez dizut inoiz barkatuko baina gauza bat, nik beste gauza bat kontatu behar dizut. Ni banpiresa bat naiz. - Ja, ez dizut sinesten - Ezetz, broma zela edo agian ez, ja, ja, ja‌..

15. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

LIBURU GOMENDIOA:

Nur eta irlandar gnomoa Idazlea: Toni Martinez de Lezea Marrazkilaria: Juan Luis Landa Argitaletxea: Erein ISBN-a: 978 – 84 – 9746 – 456 – 7 Bigarren argitarapena: 2008-ko irailean. Laburpena: Irlandan bizi zen gnomo bat, Larrabetzura doa Nurren aiton-amonen etxeko zaborrontzira. Nur gnomoaren laguna egingo da eta panpinazko etxe bat utziko dio lo egiteko. Gnomoaren urtebetetzea, ibilaldi bat bizikletan… egingo dituzte. Irlandara joango al da gnomoa? Edo Nurrekin geldituko da? Jakin nahi baduzue, irakurri liburua. Iritzia: Asko gustatu zait oso interesgarria iruditu zaidalako eta abenturazko liburuak gustatzen zaizkidalako.

BIDEOJOKO GOMENDIOA:

Kontsola: Nintendo DS. Gaia: Minijokuak pasatzea. Jolastu daitezkeen pertsona kopurua: 1-4 Laburpena: Bowserek Mario, Luigi, Toad… txiki bihurtu ditu eta nibelak pasatu beharko dituzu Bowserrengana iristeko eta suntsitzeko. Iritzia: Asko gustatu zait oso entretenigarria iruditu zaidalako. 15. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Lehengo asteko galderen erantzunak: 1. zikloa: b) Izaskuni 2. zikloa: c) Proiektorea 3. zikloa: b) Itziarrek Oskia eta Oskiak Itziar

Hauek izan dira azkeneko irabazleak:

Leire Guerra L H 2.B

Laida Otero L H 2.B

1. Irabazlea

2. Irabazlea

ZORIONAK !!! Hau izan da azken lehiaketa.

15. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

TXISTEAK / DENBORAPASAK Txisteak: 1 -Txikitako bi lagunek: Zu ezkondu baino lehen zure emaztearekin oheratu zinen? Ni ez, eta zu? Beno, nik ez nekien berarekin ezkonduko zinela.... 2 Madrilera joan zen baserritar batek galdetu zion bati: “Puerta del Sol”era joateko, mesedez? Berrogeita hemeretzigarren autobusa hartu behar duzu. Handik lau ordura berriro ikusi zuen baserritarra autobusaren zain eta galdetu zion: Baina hemen zaude oraindik? Bai, berrogeita hamabi autobus pasatu dira oraindik.

Kruzigrama: 7:

Laberintoa: 1:

8:

5: 6:

10:

9: 4:

3:

2:

1> Imanol, Aingeru, Gorkak … jokatzen dute OKEn. 2> Oso politak dira zaldiak… ez? 3> Goizederrek exibizioa badauka … zertaz? 4> Gure gelako neska batzuk doaz, G-z hasten da. 5> Zertan irabazi dute Itxakoko neskek bi kopa? 6> Hock + _ _ ? 7> Asier Elorzek egiten du. 8> Gol + bi letra gehiago. 9> Joseba eta Jon Ander, oso onak dira, zertan? 10> Nadal zertara jokatzen du?

15. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Zuen euskara maila hobetu nahi baduzue honela esan:

Hau balio du.

Honela esan:

Hau oso gaizki esanda dago.

Honek balio du. Honela oso ongi esanda dago.

Futbolera jokatuko dugu. Hori oso gaizki esanda dago

Zuk honela esan: Futbolean esanda dago.

15. ALEA

arituko gara. Hori oso ongi

18


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

-Hau da Be単at Ezpeletak Aitziber Barandiarani egindako elkarrizketa. Be単at: Kaixo, Aitziber, eskerrik asko galdera batzuk egiten uzteagatik. Zertan datza kanpaina hau? Aitziber: Beno, eskerrik asko zuei aukera emateagatik. Kanpaina hau batik bat prebentzio kanpaina bat da, orain arte gaztelania eskoletan egin izan da 5.000 haur baino gehiagori iritsi zaie eta orain bada ikastolatan hasi da. Pixka bat bada hori, ikastolako umeen artean hortzak nola garbitu, ingurumena nola zaindu eta ahoko osasuna zaintzeko ohitura osasuntsuak nola hartu zabaltzeko kanpaina bat da. Be単at: Noiz hasiko da? Aitziber: Ba, kanpaina euskeraz gaur hasi da, hemen Jaso Ikastolan eta urtean zehar beste ikastola batzuetan eta euskeraz ikasketak egin ahal diren beste zentro batzuetan baina hasiera izan da gaur. Be単at: Zergatik da beharrezkoa kanpaina hau? Aitziber: Bada, aho osasuna oso garrantzitsua delako, batik bat prebentzioa, txantxarra ekiditea, dieta orekatua mantentzea oso beharrezkoak dira aho osasuna mantentzeko. A, eta prebentzioa horren oinarria izanik ona da txikitatik ohitura onak hartzea eta ikastea eta ohitura horiek irakastea da helburua.

15. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH6.A

ASTEKARIA

Be単at: Zergatik lehenengo mailakoei? Aitziber: Bada, esan bezala, oso oso garrantzitsua delako txikitatik, hortz definitiboak bost, sei urterekin hasten dira ateratzen, beste hortzak erortzen oso beharrezkoa da ongi zaintzea eta adin horretatik hasi behar da aho osasuna zaintzen. Eta horregatik lehenengo mailakoekin. Be単at: Zer egin dezakegu kanpaina hau bultzatzeko? Aitziber: Kanpaina bultzatzeko garrantzitsuena da parte hartzea eta kontzientziatzea. Kanpaina eramaten ari garen ideia bultzatzea, hau da hortzak ondo zaindu, ahoa ahalik eta osasuntsuen mantendu, dentistarengana urtean gutxienez bitan joatea osasun hori ongi mantentzeko eta aldi berean ingurugiroa mantentzen saiatu. Horiek direlako gure helburuak, orduan helburu horiek gurekin batera betetzea da kanpaina bultzatzeko guztiok egin dezakegun gauzarik onena. Be単at: Eskerrik asko, Aitziber.

AGUR ETA IKUSI ARTE!

15. ALEA

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.