9. Berritxiki

Page 1

Iruñeko Jaso Ikastola - LH 6 B - 9. alea 2011 maiatzaren 27an.. JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iruñeko manifestaldia

Donostia

Txikiak baratzean lanean.

Munduko albistea Euskal H albistea Jaso albistea Erreportajea 9. ALEA Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Lorcako lurrikara Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Gomendioak

8 9 10-11 12-14 15

Narrazioa Denbora-pasak Horrela esan … 1 Lehiaketa Postontzia

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

I単igo Garmendia

Espainiako Murtziako Eskualdeko Lorca udalerrian 2011ko maiatzaren 11an gertaturiko 5,1 magnitudeko lurrikara izan zen. . Lurrikara honen aurretik 4,5 graduko beste bat izan zen. Lurrikararen eraginez zortzi pertsona hil ziren Murtziako udalerrian, gehienak kalean zeudela gainera eroritako eraikin zatiengatik. Horrez gain, hiru solairuko eraikin baten erorketak emakume bat etxe barruan harrapatu eta bertan hil zen. Lurrikara Murtzia inguruko probintzietan ere nabaritu zen. Epizentroa lurrazaletik kilometro bateko sakonerara izan zen. Bederatzi pertsona hil dira Lorcan (Espainia) izan zen lurrikararen ondorioz. Horietatik bat 14 urteko gaztea da, eta hildakoetatik beste bi haurdun zeuden emakumeak direla jakinarazi dute. 293 zauritu ere badaude; horietatik bi oso larri eta 41 larri. Gau luzea izan da Lorcan. Milaka herritarrek gaua etxetik kanpo pasatu behar izan dute; Francisco Jodar alkatearen arabera, 20.000 eta 30.000 pertsonak. Gurutze Gorriak 6.000 manta banatu ditu. Herritar asko euren autoetan babestu dira lurrikara gehiago egingo direlako beldur, edo kalean, baina propio egindako aterpetxe batean babestu direnak ere badira. (Informazio hau internetetik atera dut). Dendetan elikagaiak amaitu egin dira, eta horniketa bermatzen saiatzen ari dira erreskate taldeak. Gainera, erori diren eraikinetan oraindik jende bila dabiltza. 90.000 pertsona inguru bizi dira Lorcan. Nekazaritzak eskualde horretan garrantzia handia du, eta nahiz eta hildakoak "espainiarrak" direla esan duten, kaltetuen artean beste herrialde batzuetatik lanera joandako etorkin asko dago. Madrileko jokalariak Lorcakoak animatzeko Murciako selekzioarekin partidu bat egin zuten, 2 eta 2 gelditu ziren.(2011/5/18). Partidu horren ondorioz 600.000 euro bildu zuten Lorca herriarentzat.

9. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Bidondo

Pasa den igandean, maiatzak 22, igandea, Iru単eko gaztelu enparantzan manifestazio moduko kexa bat gertatu zen. Jendea mikrofonoa eskuz esku pasaz, hauteskundeen aurka kexatzen eman zuten goiza. Ondoren arratsaldeko azken orduan egindako hitzaldia eta gero, batzuk lotan gelditu ziren, pankarta eta kartel ezberdinekin; hala nola, "Partiduak sobran daude, ahotsak behar dira"; "Ez dago horrenbeste ogirik hainbeste txorizorentzako"; "Hauteskundetako aldaketa ya", "Hartu kalea"... Mugimenduak laneko taldeak antolatu ditu area ezberdinetan: "hornikuntza", "antolakuntza", "komunikazioa", "dokumentazioa", "legala", "ekintzak" eta "eztabaida". Goizeko erdiko partean edo Gaztelu Enparantzara Iru単eko pertsona batzuk hurbildu ziren mugimenduaz galdetzera, eta kartelak irakurri eta gero, eta informazioa jaso eta gero, manifestua sinatu zuten. Jendeak "laguntza non ematen ahal zuten" galdetzen zuen, adierazi zuen Marcelok, zeinak, nahiz eta Hauteskundetako Batzarrak onartzen ez duen, "inolako arazorik gabe eta normaltasunez jarraitu" dutela adierazi baitzuen. Gaur hausnarketa egiteko eguna egiten da, zeinetan ezin baita hauteskundeen inguruko publizitatea egin. Marcelok "Gaztelu Enparantzan kartel asko eta aldarrikapen asko daudela" adierazi zuen, baina "ezta bat ez da partidu politiko batena izan ere, prozesu hau heldu den 23tik aurrera egin beharko delako".

9. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Jokin Ullibarri

Nerea Zabaloren ikasleek baratze txiki bat sortu dute bere gelako atzeko aldean. Haur Hezkuntzako 1. A-ko gelakoek duela 2 aste baratze txiki bat sortu zuten, gaia lantzeko eta horren inguruan zerbait jakiteko. Baratzean mota askotako barazkiak daude, letxuak, tipulak eta tomateak. Baratzea gutxi gorabehera egun guztietan 9:00-10:00-ak arte ureztatzen dute. Umeak baratzera seiko taldeetan joaten dira. Badirudi umeak oso pozik joaten eta oso gustura egoten direla. Nerea Zabalo baratzearen arduraduna da eta horregatik elkarrizketa bat egin diogu. Jarraian ikasle batzuei ere galderatxo batzuk egin dizkiegu.

HH -koak baratzean ureztatzen.

ELKARRIZKETA NEREA ZABALORI Jokin: Kaixo, Nerea. Nerea: Kaixo, Jokin. Jokin: Nola sortu zitzaizun baratzearen ideia? Nerea: Ba urtxintxan lantzen ari garen gaiak barazkiekin doala eta horren inguruan zerbait egitekotan holakoa egitea interesgarria iruditu zitzaidan. Jokin: Noiz sortu zenuten? Nerea: Duela aste pare bat edo. Jokin: Zertarako? Nerea: Hori gaia lantzeko eta haur hauek ikusteko agian barazkiak nondik datozen. Jokin: Umeak gustura al daude? Nerea: Hala iruditzen zait, baietz iruditzen zait, hori esaten dute. Jokin: Agur eta eskerrik asko. Nerea: Mila esker zuri. 9. ALEA

UMEEI EGINDAKO “ elkarrizketa� Jokin: Gustura joaten zarete baratzera? Unai eta Maialen : Bai, bai. Jokin: Zer duzue baratzean? Maialen eta Unai: Letxuak, tipulak, tomateak eta letxuak. Jokin: Agur. Maialen eta Unai: Agur.

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Astigarrga

Donostia Gipuzkoako hiriburua da, Euskal Herriko iparraldean kokatuta dago.Donostian hainbat festa ospatzen dira adibidez, aste handi eta Donostia eguna hau da Danborrada eguna. Danborrada urtarrilaren 20an ospatzen den jaia da, Donostiako ikastetxe asko parte artzen dute. San Sebastian martxa Raimundo Sarriegik asmatu zuen musika. Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten den jaia da, hiriko banderaren altxaerarekin. Gaztelubide elkarteak eta beste elkartetako kideek, Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen dute bitartean. Honen ondoren, Erretreta, Tatiago, Diana, Iriyarena eta abar jotzen dituzte elkarte ezberdinetako danbor-joleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, bakoitzak musika banda bana duelarik.San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik irten eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek. Donostia paisaia zoragarri batzuk ditu adibidez Igeldo mendia, bertan trakzio parkea dago.1912an ireki zen jolas-parkea eta gaur egun ere zabalik daude bertako instalazioak. Igeldo mendiaren alde batean kokatua, Donostiako badiaren ikusmiraz gozatu daiteke bertatik.

Donostian badago uharte bat Santa Klara deiturikoa. Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez. Santa Klara uhartea

Hondartza asko ditu Donostiak hiru konkretuak izateko Zurriola, Ondarreta eta La Kontxa izenekoak.Gainera Donostian zehar bueltaren bat eman nahi baduzue paisai berritik ibiltzen joan zaitezkete. Zinemaldia festibala Donostia osoan famatua da, irailean ospatzen da Kursaala deituriko eraikin batean. 2010an Julia Robertsek irabazi zuen saria. 9. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KIROLAK:

Goi mailako kirolean, Real Sociedad futbol taldea nabarmendu behar da. Gipuzkoan futbol talde maitatuena izateaz gainera, Espainiako futbol talde entzutetsuenetakoa da. Historian zehar Espainiako lehen mailako bi Espainiako Futbol Liga eta Errege Kopa bat irabazi ditu. Klubak emakumezkoen futbol talde bat eta gazte talde bat ere biltzen ditu bere baitan. Futbolaz gainera, beste kirol batzuetan ere nabarmentzen da Real Sociedad: belar gaineko hockeyan esaterako, emakumezkoen taldeak titulu anitz irabazitakoa da Espainia mailan. Saskibaloian Askatuak talde historikoa eta gaur egun maila gorenean dagoen Gipuzkoa Basket taldeak daude. Akaba Bera Bera emakumezkoen maila goreneko eskubaloi taldea da. Gizonezkoen Bera Bera Rugby Taldea Espainiako Errege Kopa bat irabazitakoa da. Arraunketan, ur-kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira, CD Fortunarekin batera b

Real Sociedad taldea.

Informazioa wikipediatik hartutakoa da. 9. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ruben Cherif Kaixo, Ruben deitzen naiz, eta nire amari, Maria Joseri, elkarrizketa bat egin diot.Badakit ez dela oso normala, baina, zer?. Bueno, badakizuenez kaixo esan aurretik izen osoak agertzen dira baina gero izenaren lehenengo hizkia bakarrik agertuko da, ulertzen al duzue?

-M:Maria Jose -R:Ruben Ruben: Kaixo,Maria Jose. Maria Jose: Kaixo,Ruben. R: Zertan egiten duzu lana? M: Correosen lana egiten dut, portaletan gutunak banatzen eta bulegoan lana egiten. R:Non zehar ibiltzen zara gutunak banatzen? M: Bara単ainen zehar ibiltzen naiz gutunak banatzen. R: Zenbat portaletan banatzen duzu? M: 50 portaletan banatzen dut gutxi gorabehera. R:Jende asko ezagutuko duzu ez? Zenbat? M: Ba bai jende asko ezagutzen dut, gutxi gorabehera, 100 bat. R:Nola sartzen zara portaletan? Giltzak al dituzu?. M: Ez ditut giltzak baina lehen baten batenak banituen, portaletako jendeak emandakoak, baina sarraila aldatu zuten eta orain pisuetara deitzen dut. R:Normalean lehenengoan irekitzen al dizute? M: Ba normalean deitutakoan irekitzen didate, egun batzuetan etxeetan jendea ez badago ba gehiago deitu beharra dut. R: Pakete bat banatu behar baduzu eta postontzian ez bada sartzen, zer egiten duzu? M: Ba jabearen pisura deitzen dut eta bere pisura igotzen naiz banatzera. R: Eta jabea ez baldin badago? M: Eta jabea ez badago aurrera segitzen dut gero hortik pasatzen banaiz berriz deitzen dut eta ez badago hurrengo egunerako uzten dut. R: Zer banatzen duzu portaletan? M: Gutunak, aldizkariak, paketeak, gutun egiaztatuak eta nazioarteko gutunak banatzen ditut. R: Agur eta eskerrik asko zure denboragatik. Beste batera arte.

9. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Urtasun Badakizuenez, LH 3. maila eta DBH 1. maila hasieran gelak nahasten dizkigute, gure kasuan lehenengoak izan ginen. Niri eta nire gelako gehienei ez zaigu beharrezkoa iruditzen, aldi batez ongi, baina bitan ez. Horregatik LH 3. mailako eta LH 5. mailako ikasle batzuei beren iritzia eskatu diegu.

Amaia: Kaixo. Aitor eta Iker: Kaixo.

LH 3. MAILAKOAK: MAILAKOAK: IKER ETA AITOR

A: Beharrezkoa iruditzen zaizue LH 3. maila eta DBH 1. mailan klaseak nahastea? Zergatik? AI: Gure ustez ez. Ez dugu berriro aldatzerik nahi. A: Zuen oraingo gela gustoko duzue? AI: Bai asko, oso gustora gaude oraingo gelan. A: Zein duzue gustokoago oraingo gela edo lehengoa? AI: Oraingo gela. A: Agur. AI: Agur.

INFORMAZIOA IRITZI PERTSONALA: Nire ustez orain gutxi aipatu dugun bezala, niri ez zait ondo iruditzen gelak nahastea. Egia ere bada oraingo klasea gustuko dudala. Baina 3. mailan aldatu eta gero bi gelak asko erlazionatu ginen eta horren ondorioz guztiak ezagutu gara. Horregatik orain ez dugu ikusten beharrezkoa berriz gelak nahastea.

9. ALEA

5. mailako neskei egindako elkarrizketa TB. saioan ikusiko duzue, gogoratu blogean duzuela: WWW.jasolh5b.blogspot.com

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JOLASA

Maialen Saenz

Helburua: Norbere estima lantzea, besteekiko desberdinak garela eta guztiok zerbait hobetzeko daukagula konturatzea. Garapena: Guztiei kartulinazko betaurreko bana banatzen dizkiegu. Betaurreko hauekin besteek daukaten zerbait txarra ikusten dute: “betaurreko hauekin zugan zera hau ikusten dut”. Behin esanda, betaurrekoak kentzen dira eta eskuz heltzen dira, arteko harremana hobetzeko nahian. Guztiok zerbait txarra entzun dutenean, konpontzera goaz: “Zer egingo dugu lagun honi laguntzeko?”. Proposamenak esan behar dira txarra den hori konpontzeko. Adina: 10 urtetik aurrera. Partaide kopurua: 4 baino gehiago. Espazioaren erabilpena: Leku itxia edo irekia, atsegina izan behar du. Materiala: Kartulina eta guraizeak betaurrekoak egiteko.

ANIMA ZAITEZTE JOLASTERA! Joku hau “Jolas ez sexisten bilduma”-tik kopiatu dut.

9. ALEA

9


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Adriana Piérola

Mikel Ibañez

9. ALEA

10


JASO IKASTOLA

9. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iratí Vallés

FUTBOLA

FUTBOLA

FUTBOLA

Sara Urdiroz

Iñigo.G, Iñigo.I, Iñigo.M, Ibai, Lorenzo, Iker, Jon.F, Javier eta Mikel.

Mikel eta Jokin.

Ander eta Julen

IRUÑA

ERROTXAPEA

1 eta 9.

LAGUNAK

SOTO EZKAIRU.

5 eta 2.

Partiduak bukatu dituzte.

SAN JUAN

Klaseak bukatu dituzte.

SASKIBALOIA

Ainhoa Moreno

SASKIBALOIA

Oihane Martinez

LIZEO MONJARDIN.

Partiduak bukatu dituzte

SASKIBALOIA

Amaia Astigarraga eta Amaia Asin.

NAVARRO VILLOSLADA

Klaseak bukatu dituzte.

PADELA

Irati Vallés, Leire Ruiz.

ANAITASUNA

TENIS

Maialen Saenz

ANAITASUNA

Klaseak bukatu dituzte.

ATLETSMOA

Irati Vallés eta Ainhoa Erbiti.

LARRABIDE

Asteburu honetan finalak dira.

ATLETISMOA

Amaia Bidondo.

LAGUNAK

Finalak izan ziren.

GOLFA

9. ALEA

Amaia Urtasun

SAN CERNIN

Klaseak bukatu dituzte.

2. Geratu/ 2.fasea/Nestle ligan.

ZUASTIN

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JOKALARIAK

TALDEAREN IZENA

PATINAJEA

Laura eta Nahia

LAGUNAK

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin

KIROLA

GOLF

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

Espainar Estatuko 1.

Carmen Urtasun

ZUASTI

SASKIBALOIA

Itxaso Moreno, Itsaso Otermin eta Lucia Gesta

NAVARRO VILLOSLADA

FUTBOLA

Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana, Maitane, Mara, Oskia eta Leire

Jaso Ikastola

Larunbatean kanpeonatoa izan dute. Klaseak bukatu dituzte.

PIANOA

Pablo Roncales

Berriozarko musika eskola.

“El fidelsda” abestia jotzen ikasi dute.

BATERIA

Lorenzo Otermin

Musikal Tomas eskolan

“Highway to hell” bateriarekin jotzen ikasten ari da.

BONBARDINOA

Itxaso Moreno

Joaquin Maya eskolan

Duela gutxi kontzertu bat izan zuen.

MARGOKETA

Ruben, Sara eta Edurne

Barañaingo margoketa eskolan

Lienzoekin hasi dira.

MARGOKETA

Leire Ruiz

Lurdes Mahillo eskola

Lienzoekin hasi dira.

DANTZA

Leire Ruiz

ANAITASUNA

Klaseak bukatu dituzte.

FUNKY

Sara Urdiroz Agati

S.D.C echavacoiz

Asteburu honetan exibizioa izan dute. Eta klaseak bukatu ditu.

9. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Asteko kirolaria‌ Zer kirol egiten duen gure asteko kirolariak? Ba, txirrindularia da! Eta gainera oso ona, horregatik elkarrizketa bat egin diogu: Sara.- Zenbat urte daramazu txirrindularia izaten, Mikel? Mikel.- Hiru urte. S.- Lasterketa asko egin duzu? M.- Pues, bai. Urtero berrogei bat lasterketa. S.- Eta zer adinetatik daramazu lasterketak egiten? M.- 13-14 urtetatik. S.- Eskerrik asko, Mikel eta gero arte! M.- Ez horregatik.

Eta gure asteko artista‌ Sara.- Kaixo, Jon. Tronboia jotzen duzula esan digute. Egia al da? Jon.- Bai. S.-Non? J.- Baraùaingo musika eskolan. S.- Zenbat urte daramazu tronboiarekin? J.- Bi. S.- Handitan tronboia jo al nahi duzu? Edo bakarrik egiten duzu denbora-pasa bezala? J.- Nire etorkizunarekin ikustekorik dauka. S.- Mila esker! Agur.

9. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Jon Lekuona Izenburua: Perfektuak. Egilea: Rodrigo Muñoz Avia. Bilduma:Tukan. Argitaletxea: Giltza. Adina: 10 urtetik gorakoentzat. Sinopsia: Munduko familia guztiek dituzte akatsak. Nireak izan ezik. Nire gurasoek ez dute akatsik. Nire arrebek ere ez. Laburbilduz, perfektuak dira, akasgabeak. Ni ez. Nik Alex dut izena Agrimensores kaleko 5. zenbakian bizi naiz, eta ebaluazio honetan bi suspentso atera ditut. Hizkuntza eta matematika. Bi kalabaza, zein baino zein handiagoa. Iritzi pertsonala: Liburu hau oso ongi egina dago, dibertigarria, polita eta gainera liburu honen bidez inor perfektua ez dela ikusiko duzu. Liburuaren tituluak dioen bezala. Eta gainera “Edebe haur literatura saria” irabazi du. Animatu liburu hau irakurtzera.

Izenburua: Noche en el museo 2 Zuzendaria: Shawn Levy Iraupena: 105’ Gidoia: Robert Ben Garant, Thomas Lennon Musika: Alan Silvestre Sinopsia: Sus amigos históricos son empaquetados y enviados a los archivos del famoso Smithsonian, en Washington, DC., el museo más grande del mundo. No han pasado ni 24 horas cuando Larry recibe una llamada de Jedediah, el cowboy en miniatura, y descubre que la tabla de Ahkmenrah ha sido extraviada y esto ha hecho que el Smithsonian cobre vida. Para salvar a sus amigos, Larry tendrá que viajar a Washington, DC y luchar contra Kahmunrah, Al Capone, Iván el Terrible y Napoleón que han planeado un complot para apoderarse de la tabla. En medio del caos, Larry hará nuevos amigos, como Amelia Earhart o Albert Einstein que le ayudarán a detener el complot y salvar el museo. (FILMAFFINITY) Segurtasun guardia Larry Daley (Ben Stiller) behartuta dago agur esatera bere lagun guztiei Natur Zientzia museoa interaktiboagoa egitea erabakitzen dutenean eta figurina guztiak ologramen truke aldatzen dituztenean. Bere lagun istorikoa enpaketatutak bidali dituzte Washintoneko Smithon fitxategi famatura. Ez dira ezta 24 ordu pasa eta Larryk dei bat jasotzen du. Cowboy txikia konturatu egin da Ahkmenah lapurtua izan dela eta museoko estatua guztiek bizitza hartu dute. Bere lagunen bizitza babesteko, Larry, Whasintonera bidaiatu behar du. Kmunra, Al capone, Ivan el terrible eta Napoleonek plan bat egin dute taula lapurtzeko. Kaosaren erdian. Larry, lagun berriak egingo ditu: Amelia, Earhart eta Albert Ensteingl Berauek lagunduko diote plana izorratzen eta museoa salbatzen.

9. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

AMETS GAIZTOA

ASTEKARIA

Edurne Beunza

Euria eta lainoa herrian sartu ziren eta ni, Raquel, nire izebaren okindegian nengoen. Nire izebak dendatik atera behar izan zuen gauza batzuk erostera. Nik dendaren ardurapean geratu behar izan nuen. Ordu erdi bat pasa eta gero okindegian gizon bat sartu zen, gizon honek afrikarra zirudien, hile gutxi zeukan bere buruan, arropa guztiz bustia eta oso apurtua zeukan. Eta harrokeriaz esan zidan: -Ura eman!! Eta erantzun nion: -Barkatu hau okindegi bat da, baina ogia salduko dizut nahi baduzu. -Ura emateko esan dizut ala ez didazu entzun? erantzun zidan . -Baina esan dizut ez daukagulaGizona dendatik joan zen eta ni gizon hori ahazten dendaren biltegian sartu nintzen eta kontsolan jolasten hasi nintzen.Ordu erdi bat pasa eta gero gosea sartu zitzaidan eta ogi puska baten bila joan nintzen, orduan buelta eman nuenean nire aurrean gizon hori aurkitu nuen berriro eta beldurra sartu zitzaidan gorputzean . Berak esan zidan berriro: -Ura eman! – Orduan mahaian zegoen labana hartu nuen eta bihotzean sartu nion. Orduan nik ikusi nuenean bera ez zela hiltzen eta labana ateratzen ari zela ,ni ti-ta batean dendatik atera nintzen.

9. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ibai Mateo

Txisteak Jaime: Ama, Ama! Niri ikastolan despistatua deitzen didate Antonia: Zenbat aldiz esan behar dizut ondoko etxean bizi zarela!

Beltz bat zerura doa eta San Pedrok galdetzen dio: Zein da zure izena? Beltzak erantzuten dio: Brad Pitt dut izena. Ondoren San Pedrok Jesusi galdetzen dio: Titanik itsasontzia hondoratu edo erre zen?

Denborapasak Horizontalak 1-Materia bat urtua badago ze egoeratan egongo da? 2-Zer da masa duen eta espazioan lekua okupatzen duen edozer? 3-Zein da hauskortasunaren aurkako propietatea? 7-Materia bat izoztua badago ze egoeratan egongo da Bertikalak 4-Zein da gogortasunaren aurkako propietatea? 5-Nola deitzen zaie gorputz batzuk dituzten propietateei ? 6-Bolumena gorputz batek zenbat‌‌.. okupatzen duen espazioan adierazten digu, zein da falta den hitza? 8-Nola deitzen zaie gorputz guztiek dituzten propietateei?

Aurki itzazu 7 diferentziak 9. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Lorenzo Otermin

Atzo jostailu denda batean, panpin bat erosi nuen.

Atzo jostailu denda batean panpina bat erosi nuen

Atzo telebistako dokumental batean animali ezberdin asko ikusi nituen. Atzo telebistako dokumental batean animalia ezberdin asko ikusi nituen. Euskal hitz batzuk -a letraz bukatzen dira; amaierako -a berea dute: anaia, gauza, kultura, bidaia, maila eta abar. Gainerako hitzek beste edozein letra daukate amaieran, baina a artikulua ere har dezakete (adib., etxe --> etxea). -A berezkoa duten hitzak oso-osorik idatzi behar dira: bi anaia, edozein gauza, kultura guztietan eta abar. Hiztegietan bukaerako a-rekin agertzen dira a berezkoa duten hitzak.

Atzo jostailu denda batean, panpin bat erosi nuen.

9. ALEA

Atzo jostailu denda batean, panpina bat erosi nuen.

Informazio hau Azpidazki orrialdetik aterata dago. Gehiago ikusi nahi baduzue sartu hemen: http://www.ehu.es/azpidazki/defa ult.asp?itemID=6&itemTitle=a

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Pablo Robncales

Kaixo, hemen dituzue lehengo asteko erantzunak: 1.zikloa: Ordu erdia. 2.zikloa: Euria egiten ez duelakoz. 3.zikloa: Puztua ez badago.

Aste honetako galderak: 1.zikloa: Iranen azkena, Nafarroan lehen edonork darama baina zuk eta guk ez. 2.zikloa: Ahorik gabe txistuka hankarik gabe korrika. 3. zikloa: Deitzen dizu garrasika, erantzuten badiozu xuxurlaka hasiko zaizu belarrian. Zure sekretutxoak daramatza zuk nahi duzun tokira.

Nola egin? +Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, gure gela ondoko lehiaketa atalera joan beharko zara. +Han zure zikloari dagokion galderari erantzun beharko duzu, gure kaxaren ondoan dagoen papertxo batzuetan idatziz. +Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak gu hartuko ditugu irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. +Irabazleen gelara joango gara eta saira emango diegu. 1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1. maila 3.maila 5.maila

2.maila 4.maila 6.maila

Zorte on guztioi!

9. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Gogoratu gure blogaren helbidea: www.jasolh5b.blogspot.com 9. ALEA

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.