8. Berritxiki 110511

Page 1

Iruñeko Jaso Ikastola JASO IKASTOLA

LH 6. B

8.alea

11-05-11

LH 6. B

ASTEKARIA

Itxako ! Larvik taldea garaipena ospatzen

Finala aste honetan.

Sanduzelaiko jaiak

Munduko albistea Euskal H albistea 8. ALEA Jaso albistea Erreportajea Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Gomendioak

8 9 10-11 12-14 15

Narrazioa Denbora-pasak 1 Horrela esan … Lehiaketa Postontzia

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Idota Nabal

Idoia Nabal

VS Manchester United-ek, F.C. Barcelonarena aurka, datorren maiatzaren 28-an , champions finala jokatuko du. Maiatzaren 28an gaueko 20:45ean Manchester United-ek F.C.Barcelonaren aurka Londreseko Wembley estadioan jokatuko du. Wembley estadioan, finalean 86.000 pertsona inguru sartuko dira. Jada, 11.000 sarrera saldu dira eta horietako Londreseko Wembley 500 club bakoitzari banatuko dizkiete beren estadioa. zaletuen artean banatzeko.

Partidu hau irabazten duen taldeari ezkerrean dagoen kopa emanen diete. Kopa honen izena “Lengue� da, eta 37.5 cm neurtzen du eta 8.5 kg pisatzen du.

Iforrmazio hau web orrialde honetatik ateratakoa da: http://www.uefa.com/uefachampionsleague/index.html

8. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Lorenzo Otermin

Lizarrako Itxako taldeak 25-24 irabazi zuen, baina ezin izan zioten aurreko partiduko emaitzari buelta eman.

Pasa den larunbatean Anaitasuna polikiroldegian Itxakoko neskek Norvegiako Larvik taldearen aurka jokatu zuten. 25-24 irabazi zuten baina puntu bat gehiago behar zuten luzapena behartzeko, eta bi puntu gehiago Champions finala irabazteko. Anaitasunako harmailak ia,ia beteta zeuden. Anaitasunaren hiru laurden eta gehiago horiz jantzita zegoen eta Itxakoko zale guztiek biziki oihukatzen zuten eta partidu osoan: “Itxako, Itxako!!!!” entzuten zen. Navarroren parada guztiak eta Macarenaren gol guztiak, zaleen oihuekin estaltzen ziren. Partidua ez zen ongi hasi baina 22. minututik aurrera Itxakokoak sinesten hasi ziren eta Norvegiekoei “hika” egiten hasi ziren. Momentu horretan zaleek askoz gehiago oihukatzen zuten eta horri esker “Larvik”-eko jokalariak askoz urduriago jarri ziren eta hasiberrien akatsak egiten zituzten. Partiduaren 2. zatian presio txistuek muga guztiak gainditu eta Norvegiakoek ezin zuten soinua jasan eta batzuetan ahuldu egiten ziren eta Itxakokoek ahal zuten guztia aprobetxatzen zuten. Baina, minutuak pasatzen ziren eta pixkanaka bazirudien kopa Lizarratik urruntzen ari zela. Momentu horretan zale guztien laguntzarekin zeuden Ambros Martinen neskatxak. Animoak eta horrelakoek Itxako berriro “entxufatu” zuten gehien behar zutenean, baina beti bezala epaileak jokoa gelditu zuen. Honek zaleak probokatu zituen eta askotan hau abesten zuten “Eskuak gora, hau lapurreta da”. Zaleen konportamendua eredugarria zen, Larviken esfortzua aitortu zuten txaloekin. Itxakoko neskek zelaiari buelta bat eman zioten zaleei eskertzeko esfortzu guztia, nahiz eta zaleek ez zuten pabilioia utzi nahi eta are gutxiago Europako kopa irabaztearen ametsa.

Gure gelakoek Naiara Egozkueri (Itxakoko jokalaria) elkarrizketa bat egitea lortu dute. TB saioan ikusiko 8. ALEA

Informazio hau http://www.noticiasdena varra.com-etik aterata dago. 3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Leire Ruiz

LH 6.B-ko ikasleak “Bosgarren harria” izeneko pelikula grabatzen egon dira azkeneko Leire Ruiz bi aste hauetan. Goizeko 9:00-ak dira, ikasleak beren lekuetan esertzen dira, eta Dabidek, beren irakaslea, lau zuzendariei eskatzen die grabaketa plana ateratzeko eta egun horretan zer grabatu behar duten esateko. Orduan agertu Behar diren aktoreak pelikularako arropa hartzen dute eta komunetara abiatzen dira, ondoren makillaje eta arropakoek beraiek makillatzeko. Bitartean gelan “atrezzokoek” eszena horretarako behar diren objektuak hartzen dituzte. Tekniko guztiak (kamerak, soinua, fokuak…) makina guztiak hartzen dituzte eta eszena tokira joaten dira. Eszena tokian Guztia prest dago, zuzendari batek kamara eta soinua konprobatzen ditu, klaketa ateratzen da eta orduan entzuten da: EKIN! Aktoreak beren paperetan sartzen dira eta beren esaldiak esaten dituzte. Hau da LH 6.B-koek egunero jarraitu duten prozesua azkeneko bi aste hauetan “Bosgarren harria” izeneko pelikula grabatzeko. Baina ez pentsa lan hau landuta ez dagoenik,urte bat daramate gidoi literarioa eta teknikoa egiten, kastingak prestatzen… Baina oraindik editatu behar dute eta bukatu bezain laster areto nagusian ikastolarako estreinaldia egingo dute. Pelikularen lau protagonistei elkarrizketa bat egin diegu: Ze paper daukazue “Bosgarren harria” izeneko pelikulan? Iker: Ba nik pelikula honetan Izar izeneko neska baten papera egiten dut. Izar neska aberats eta kirolzalea da. Amaia: Nik Goiatzen papera egiten dut eta Goiatz ez da oso aberatsa baina oso pinpirina, alaia eta trebea da. Iker: Baa nik Gorka interpretatzen dut eta Gorka nahiko zintzoa da, animaliak gustuko ditu, ausarta eta txabal on bat da. Lorenzo: Nik Xabiren papera egiten dut. Futbola gustatzen zaio, motxila bat dauka eta ez dakit nola egiten duen baino motxila horretan denetarik eramaten du. Michel Jackson gustuko du, beno gauza asko ditu, Goiatzez maiteminduta dago eta historia polita da. Leire: Zaila da egiten ari zareten proiektua? Iker: Niretzat momentu batzuk oso zailak dira baina beste batzuetan primeran pasatzen dut. Amaia: Ezin zara mugitu ezta zentimetro bat ere bestela gazapoa da, gero batzuetan da desesperantea zerbait ateratzen ez zaizulako, baina oso dibertigarria da. Iker: Nik zaila baino gogorra esango nuke, papera eta lan teknikoak oso gogorrak dira baina aktorea izatea batez ere zaila da zu hor zaudelako itxoiten dena prest egon arte. Lorenzo: Baa, lan gogorra da asko itxoin behar duzu, mozten denean ezin zara ezta milimetro bat mugitu, pues gauza ez da erreza baino bukatzen duzunean gustuko duzu erresultatua, ikusten zara, beno agian lotsa pixka bat duzu, 8. bueno, ALEA ongi dago. baina

PERTSONAIAK: 1.-GOIATZ: Amaia Garcia, Irati Valles. 2.-GORKA: Iker Otazu, Iñigo Garmendia. 3.-IZAR: Idoia Nabal, Oihane Martinez. 4.-XABI: Lorenzo Otermin, Ibai Mateo. 5.-IRAKASLE GAIZTOA: Leire Ruiz, Maialen Saenz. 6.-IRAKASLE ONA: Ruben Cherif, Amaia Urtasun. 7.-SORGINA: Amaia Bidondo, Jon Marcos. 8.-AMATXI: Amaia Astigarraga, Ainhoa Moreno. 9.-AITATXI: Pablo Roncales, Jokin Ullibarri. 10.-MIKEL: Mikel Ibañez. 11.-LIBURUZAINA: Ainhoa Moreno. 12.-1.UDALTZAINA: Jokin Ullibarri. 13.-2.UDALTZAINA:S ara Urdiroz. 14.-IRATI: Irati Valles. 15.-IRAKASLE TXANTXATIA: Jon Lekuona.

Lau protagonistak: Lorenzo, Iker, Amaia 4 eta Idoia.


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Maitane Olza

ASTE HONETAKO ERREPORTAIA SANDUZELAIKO JAIEI BURUZKOA DA. Sanduzelaiko jaiak apirilaren 22an hasten dira eta apirilaren 24 bukatzen dira. Baina aurten aste santua berandu denez 15ean hasi eta 17an bukatu ziren. Aurten beste urtetan bezala Txupinazoa egon da, erraldoiak, buruhandiak, zaldikoak, puzgarriak, Herri kirolak, gurpildun zezentxoak, suzko zezenak… Sanduzelaiko jaiak ospatzen dira San Jorge patroia delako. Festetako aste berean aurre jaiak izaten dira eta gauza asko daude: argazkien erakusketa, gurpildun zezentxoak, play back, argahop…

Ostiralean, 17:00etan, “Batukada” taldea Sanduzelai ikastetxetik atera zen. 19:30ean bertsoak izan genituen eta gero jaiak hasi ziren. Txupinazoa ondoren larrain dantza mundiala egon zen. 21:15ean gurpildun zezentxoak atera ziren, gero traka eta goxokiak egon ziren. Bukatzeko kontzertuek goizeko 4:00 arte iraun zuten.

Gurpildun zezentxoen kontzentrazioa.

Larrain dantza dantzatzen.

Bertsoak

AUPA SANDUZELAIKO JAIAK!!!! 8. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Larunbatean, 11:00etan, erraldoiak hasi ziren. Gero,12:00etan, XXXIII. “kalderete” txapelketa egon zen.17:30ean jokoak Eureka taldearen eskutik izan ziren. 20:00eta gaita eta txistu dantzaldia egon zen eta 21:15ean gurpildun zezentxoak atera ziren. Gero traka eta gozokiak izan genituen. Bukatzeko, kontzertuek goizeko 4:00arte iraun zuten. Gurpildun zezentxoak Gurpildun zezentxoak Gaueko kontzertuak

Gaueko kontzertuak

Igandean 11:00etan XIII. erraldoien bilkura egon zen eta konpartsa hauek etorri ziren: Txantreakoak, Uhartekoak eta Irrintzikoak (Gipuzkoa). 16:00etan, gaztelu puzgarriak egon ziren.17:00etan Herri kirol erakusketa izan genuen. 20:00etan, azken “maiordomo” dantza egon zen. 20:30ean, gurpildun eta suzko zezentxoen azken korrikaldia ospatu zen. Azken traka eta azkeneko gozokiak ere banatu zituzten. Festak bukatzeko, berriz ere larrain dantza dantzatu zen.

Herri kirolak

Sanduzelaiko konpartsa txikia

Sanduzelaiko konpartsa handia. ARGAZKI HAUEK SANDUZELAI.NET-ETIK ATERATA DAUDE. GEHIAGO IKUSI NAHI 8. ALEA 6 BADUZUE, WEBGUNEAN SARTU HAU DA WWW.SANDUZELAI.NET


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Oihane Martínez

Jon Olaizola nire osaba da eta jantoki solidario eta GKE(ONG)-rekin batzuetan kolaboratzen du. Berari elkarrizketa egitea erabaki dut berak egiten duena oso interesgarria iruditzen baitzait. Oihane: Kaixo, Jon. Jon: Kaixo. O: Zertan egiten duzu lan? J: Gorputz hezkuntzako irakaslea naiz eta Gorputz hezkuntzako mantentze monitorea. O: Beno, dakidanez, borondatez GKE batean lan egiten duzu, ezta? J: Bai, konkretuki hiru desberdinetan: Victor Hau nire osaba da Indiako umeekin. Ferrer federazioan, jantoki solidario batean, “Paris 365”, eta “Escuelas en ruta” elkartean. O: Zer da “365 jantokia”? J: Jantoki solidario bat da, han gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen ematen da pertsona behartsuentzat. O: Zenbat pertsonak erabiltzen dute jantokia? J: Gutxi gorabehera 45 pertsona txanda batean sar daitezke baina 3 txanda daude egunero. Urtean gutxi gorabehera 580 pertsonak erabiltzen du jantokia. O: Zergatik aukeratu zenuen borondatez “Paris 365 jantokira joatea? J: Elkarlanean lan egin nahi nuen nire hirian beharrak dituztenei laguntzeko. O: Beno, baita Kenya, Maroko eta Indiara joan zara ere. Zer egin zenuen han? Ze material eraman zenuen umeentzat? J: Kenyan, eskola bat eraiki genuen jende pila baten artean, Indian lan egin nuen borondatez proiektu batean “ Calcutako Madre Teresa” eta pertsona batzuk hil zorian zeudenak eta kaleko umeei laguntzen. Marokon, materiala eraman genuen basamortuko eskoletarako. O: Zer sentitu zenuen han egon zinenean? J: Gauza pila bat erantzungo nizkizuke, baina laburtuta: Konpromisoa / Borondatea / Etenezin laguntzeagatik / Frustrazioa / Amorrua, baina batez ere, MAITASUNA. Hau nire osaba da. O: Zenbat jendek kolaboratzen du zurekin? J: Jende pila batek lan egiten du nirekin. Behar baino gehiago. Jende askok soberan duten janaria jantokira eramaten du (asko alde zaharretik). Jendeak ez du dirurik eman nahi, beraiek laguntza behar duten pertsonekin egon nahiago dute. “Vicente Ferrer federazioaren maila txikiagoa da zeren han Indian oso ondo dabil baina hemen 10 pertsona dira gutxi gorabehera. “Escuelas en Ruta” berriz, Leganeseko 58-60 pertsona talde bat da gutxi gorabehera. Interneten bidez kontaktatu nuen eta haiek lortutako materiala Marokora eraman genuen. O: Zer planak dituzu uda honetarako? J: Galdera ona. Oraindik ez daukat ezer ziurtatuta, baina seguruseguru, oporretan borondatezko ekintza batean egingo dut lan. O: Beno Jon, eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. J: Zuri, Oihane. O: Agur. 8. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

Paper zuria, guztiz beharrezkoa?

ASTEKARIA

Jon Marcos

Gure ikastolako fotokopiagailuak orri normalak erabiltzen ditu birziklatuak erabili beharrean. Denek dakigu zuhaitzak arnasteko behar ditugula baina ala ere hainbeste behar ez ditugun gauzentzat erabiltzen ditugu, adibidez gure ikastolan paper txuri asko erabiltzen dugu. Ez legoke gaizki abisuentzako paperak, menuaren orria, agendak, geletara eramaten dizkiguten paper paketeak azterketak‌ birziklatuak izatea, kasu hauetan ez delako hain beharrezkoa paper ez birziklatua erabiltzea. Ulertzen dugu kasu batzuetan beharrezkoa dela orriak zurian izatea, baina fotokopiagailuak fotokopia guztiak paper ez birziklatuan izatea ez zaigu ongi iruditzen. Dakizuenez gure aldizkariak, astero eramaten ditugu geletara eta dena paper zurian egitea ez zaigu oso egokia iruditzen eta beharrezkoa bada gu ere paper birziklatuak erabiltzeko gauza ere izango ginateke, baina ikastolak ere bere partetik jartzen badu. Eneko ikastolaraino etortzen diren paperez arduratzen da, horregatik bere iritzia jakin izan nahi dugu gai oni buruz: J- Kaixo, eneko, badakigu gehienetan paper zuriak erabiltzen ditugula fotokopiagailuan fotokopiak egiteko. Zergatik ez ditugu paper birziklatuak erabiltzen? E- Or ni ere horren aldeko nauk, baina uste dut dela fotokopiagailuak bere funtzionamendurako hobeki artzen dituelako paper zuriak eta ez birziklatuak. J-Ongi iruditzen ahal zaizu bakarrik paper zuriak erabiltzea? E- Ez, esan bezala, nik ere aldeko nauk birziklatuak erabiltzeko, badakigulako zer arazo dagoen gaur egun zuhaitzekin eta basoekin eta ni ere ados nago. J- Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. E- Bale, eskerrik asko zuei.

Iritzi pertsonala: Niri ez zait ongi iruditzen fotokopiagailuak bakarrik paper zuriak erabiltzea, egunero fotokopia asko egiten direlako (azterketak, abisuen orriak‌) eta kasu horietan ez delako guztiz beharrezkoa paper zuria erabiltzea. 8. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iñigo Garmendia

OSAGAIAK: - Jogurt natural bat. - 3 arrautza. - Jogurt bateko neurrian ekilorezko olioa. - 2 jogurten neurrian azukrea. - 3 jogurten neurrian irina. - Poltsatxo bat altxagarria. -Margarina

TRESNAK: - Katilu bat. - Irabiagailu bat. - Bizkotxozko molditz bat.

NOLA EGIN: Nahasi aipatutako osagai guztiak ordena mantenduz, esandako katiluan. Ongi nahasi irabiagailuarekin osagaiak nahaste homogeneo (bizkotxo) bihurtu arte. Labea 170º C edo 180º C-tara jarri berotzeko. Osagai horiek homogeneo (bizkotxoa) bihurtuta molditz batean jarri. Molditz hori lehendik margarinaz gantzatuta izan behar duzu, bizkotxoa ez itsasteko. Egin dugun guztia labean sartuko dugu erdiko azpil batean 45 minutuz. 45 minutuak pasata bizkotxoari orratz bat sartuko diogu eta garbia ateratzen bada bizkotxoa labetik atera beharko da. ORAIN BIZKOTXOA PREST DAGO JATEKO, ANIMA ZAITEZ EGITERA. AHOLKU BAT: Bizkotxoa limoizko yogur batekin ere egin ahal duzue.

BIZKOTXOA

8. ALEA

9


JASO IKASTOLA

Iker Otazu

8. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ruben Cherif

10


JASO IKASTOLA

8. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Garcia BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

KIROLAK

JOKALARIAK

TALDEAREN IZENA

FUTBOLA

Iñigo G, Iñigo I, Iñigo M, Ibai , Lorenzo, Iker, Jon, Javier, Mikel.

IRUÑA

LUIS AMIGO

4 eta 4

FUTBOLA

Mikel eta Jokin.

LAGUNAK

BURLADES

2 eta 1

FUTBOLA

Ander eta Julen.

SAN JUAN

SASKIBALOIA

Amaia Astigarraga eta Amaia Asin.

SASKIBALOIA

NAVARRO VIOSLADA

Ez zuten jokatu.

Ainhoa Moreno.

SAN CERNIN

Ez zuen jokatu.

SASKIBALOIA

Ohiane Martinez.

ELIZEO MONJARDIN

Ez zuen jokatu.

PADELA

Aihnoa Vidart, Idoia Nadal, Maitane Olza eta Angela Ariztia.

SAN JUAN

Asteburu honetan txapelketa bat izan dute eta hirugarren postuan gelditu dira.

ATLETISMOA

Amaia Bidondo.

LAGUNAK

Igande honetan konpetizioa dauka.

ATLETISMOA

Irati Valles

LARRABIDE

Igande honetan konpetizioa dauka.

Ainhoa Erbiti

PAMPLONA ATHLETICO

Igande honetan konpetizioa dauka.

Amaia Urtasun

ZUASTIN

ATLETISMOA

GOLFA 8. ALEA

Ez zuen jokatu. 12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KIROLA

JOKALARIAK

TALDEAREN IZENA

PATINAJEA

Laura eta Nahia

Lagunak

ESKI (Zeharkaldia)

GOLF

SASKIBALOIA

FUTBOLA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

Ez zuten lasterketarik izan.

Amaia Martin

Espainako 1. Nafarroako doble kanpeonatoan lehenengoa geratu (absoluta)

Carmen Urtasun

ZUASTI

Itxaso Moreno, Itsaso Otermin eta Lucia Gesta.

NAVARRO VILLOSLADA

Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana, Maitane, Ainhoa, Mara, Arantza, Oskia eta Leire.

Jaso Ikastola

95-40

ARDOI D

“Waka-waka”, “los picapiedra”, “Living on a prayer”, “El Manisero” abestiak ikasten ari da.

Lorenzo Otermin

Kithara eskolan

Lorenzo Otermin

Musikal Tomas eskolan

BONBARDINOA

Itxaso Moreno

Joaquin Maya eskolan

Ezer berririk ez.

MARGOKETA

Ruben, Sara eta Edurne

Barañaingo margoketa eskolan

New Yorkeko kale baten koadroa margotzen ari dira.

MARGOKETA

Leire Ruiz

Lurdes Mahillo eskola

“Chicas de Modigliani” koadroa margotzen ari da.

DANTZA

Maitane Olza

Auzo elkartea

Ezer berririk ez.

PIANOA

BATERIA

8. ALEA

Ridmoa plato ride rekin lantzen ari da.

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Astigarraga. Amaia: Kaixo, Amaia. Amaia: Kaixo. Amaia : Zerk bultzatu zintuen saskibaloian jolastera? Amaia: Lehen nire aitak saskibaloira jolasten zuen eta ikastolako patiora jaisten ginen entrenatzera. Amaia : Zenbat urte daramazu saskibaloian jokatzen? Amaia: Bi urte. Amaia: Bi urte hauetan selekziorako hartu zaituzte? Amaia Astigarraga Amaia:Lehengo urtean preselekziorako hartu behar ninduten baina nire lehenengo urtea zenez ez ninduten hartu. Amaia: Zure familiakoren batek saskibaloian jokatzen al du? Amaia: Bai nire ahizpa Anek. Amaia: Beno Amaia, eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik, agur eta eskerrik asko. Amaia: Zuei Amaia; Beno Ibai, hau izan da guztia.

Jon Ferrero Amaia: Kaixo, Jon. Jon: Kaixo, egunon. Amaia: Zenbat urte daramazu bateria jotzen? Jon.: 5 urte. Amaia: Zerk bultzatu zintuen bateria jotzera? Jon: Nire amak esaten zidan erritmo sentidua oso ona neukala eta baketa batzuk erosi nituen. Hasi nintzen bateria jotzen, akademia batean apuntatu nintzen eta orain bateria jotzen jarraitzen dut. Amaia: Noizbait jiraz joan zara? Jon: Bai hiru aldiz orkestrarekin. Amaia: Zure familiakoren batek beste instrumentu bat jotzen du? Jon: Bai nire anaiak biolina jotzen zuen baino orain utzi du. Amaia:Eskerrik asko Jon, agur. Jon: Ez horregatik, agur.

8. ALEA

Jon Ferrero

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Jokin Ullibarri Izenburua : Misterio en París Egilea : Tea Stilton Bilduma: Tea Stilton Argitaletxea : Destino Sinopsis:Tearen Clubeko neskak oporretan Parisera joan dira, baina Parisen misterio bati aurre egin beharko diote. Misterioa argitzeko bere lagunak lapurra harrapatu egingo dute. Iritzi - pertsonala: Niri liburu hau asko gustatzen zait misterioa duelako eta irakurtzen hasten zarenean liburua utzi ezin duzulako. Izenburua: El reino de los chiflados Izenburu originala: Lissi und der wilde Kaiser Iraupena: 85 min. Egilea: Michael Herbig Distribuidorea: Warner Sogefilms Sinopsia: Sissi enperatriza eta maitemindutako Franz, jauregi lasai batean bizi dira. Beraien bizitza konplikatzen da Yeti Sissiri bahitzen dutenean baina enperadore ausarta, Franz Sissiren bila joan behar da, bere printzesa erromantikoa berreskuratzera eta jauregira bueltatu. Iritzi –Pertsonala: Dibertigarria, barregarria da eta gainera pelikula bukaeran harraldi faltsuak daude.

8. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Irati VallĂŠs

Kaixo, Ane dut izena eta 12 urte dauzkat. Orain Bartzelonan bizi naiz. Galdetuko zarete zergatik esan dudan orain, ezta? Ba hor doa erantzuna, nire aita mediku onenetako bat da eta orain esan diote hona etortzeko. Ez naiz bizi Bartzelonan, Bartzelonan bulla asko dagoelakoz, eta Caldes de Montbuiten bizi naiz mendi aldera. Nire ama polizia da, beraz ez da etorri baina esan digu bisita bat egingo digula. Bueno gaur ikastolako lehenengo eguna da eta ez dakit ezer ikastolaz, bueno bai izena, Claret deitzen da. Ez zait batere gustatzen izen hori. Nire ahizpa ni baino txikiagoa da eta hau da bere lehenengo urtea ikastolan, ( hau da 3 urte dauzka). Elena du izena. Niri gehien gustatzen zaidan gauza munduan da patinatzea, orduan asmatuko duzue ze orduz kanpoko ekintzatara noan, ezta? (ez bazarete enteratu patinajera noa).Nire ahizpak nire baino guztia egiten du, igeriketa egiten du. Ikastola bukatu zen eta patinajetik bueltatu nintzen etxera, orduan aurkitu nuen etxe guztia errotulagailu permanentearekin margotua, txokolatez eta gailetaz betea... Orduan ez nekien zer egin, pentsatzen jarri nintzen. - Elena izan da?, ez da izan?. Baina nola izango da Elena?, bera oraindik ez dute ekarri igeriketatik. Joan nintzen gure igerilekura eta han zegoen ezkutatua. Orduan ailegatu zen aita. - Elena!!. -eta izugarrizko bronka bota zion. - Ez zara joan igeriketara !!. - Eta arratsalde osoa pasatu duzu hau egiten. Orain mihiarekin garbitu behar duzu. - Eta zu zer, Ane, nola ez diozula ezer esan? Horrela nahi duzu berak ikastea 3 aste patinajera joan gabe? -Esan zuen aitak. - Baina aita, ni ailegatu naiz oraintxe bertan. - Hilabete bat, segi nahi duzu ? . – Ez, eta Elena ? Elena txikia da eta joan behar dut berarekin izozki bat hartzera. Zu hemen geratuko zara etxeko lanak egiten. - Aita, gaur lehenengo eguna da ez daukat etxeko lana. -Protestatu nuen nik. Beti niri bronkak erortzen zaizkit eta Elenari inoiz ez, eta bronka erortzen bazaio negarrez hasten da eta zerbait erosten diote. Hurrengo egunean ( larunbata zen) Goizeko 7:30 ziren eta... - Aupa, Ane, atzoko desastrea garbitu behar duzu. -Esan zuen aitak. 10:30-ak ziren eta bakarrik lortu nuen sukaldea eta saloitik kentzea. Oraindik gelditzen ziren balkoia eta pasilloa. Nahiago nuen ikastolara joan. Betidanik izan naiz ikasle txarra. Gaur patinajeko konpetizioa neukan baina nire ahizpa hain inteligentea denez, bada lortu du ni orain egotea hemen garbitzen. Gainera atzo izugarrizko kolleja eman nion eta nire onerako aita ez zen konturatu. Gaur ama etortzea nahi dut jada horrela ez dut gehiago garbituko. Bueno ikusi duzuenez nire bizitzako egun bat, patinatu gabe, egun txarra da.

8. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Edurne Beunza

Txisteak:

Indio bat tabernan sartu da, eta esan dio tabernariari:

-Whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.

-Zuk whisky gogorra eman, bestela indioak ez ordaindu.

Tabernariak whiskyarekin batera bolbora hautsa bota dio.

Gizonak whisky gogorra eman dio eta indioak esan dio:

Hurrengo egunean indioa sartu da esanez.

-Whisky hau ez da gogorra. Indioak ez ordaindu.

-Whisky arinagoa eman, izan ere, atzo indioak puzkerra bota eta zaldia hil.

Hurrengo egunean berdin gertatu zen eta, hirugarren egunean, indioa azaldu denean berriro esan dio:

DENBORAPASA Zeharka 4. Kolore askotako hegoak eta loreen artean galtzen da. 5. Zazpi bizitza ditu. 8. Zaldiaren antzekoa-antzekoa baina motelagoa eta txikiagoa.

Behera 1. Lastoan arrautzak erruten ditu. 2. Arrastaka dabil , gehienetan pozoitsua da. 3. Aulkia darama eta ez da esertzen 6. Gizakiaren lagun ornodun hoberena. 7. Udan eta neguan berokia darama ,zelaietan “beeee� oihukatzen du.

8. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Urtasun

Zure euskara maila hobetu nahi al duzu? Ba irakurri honako esaldi eta bineta hauek. Horrela esan beharrean ‌esazu horrela. Gure TB saioan dauden bideoak ikusita oraindik gehiago ikasiko duzue. Espero dut zuen euskara maila hobetu izana.

DBH 3. mailakoek gainerako ikasleak idatzitako mezuak irakurri zuten. DBH 3. mailakoek gainerako ikasleek idatzitako mezuak irakurri zituzten. Nire lagun batzuek esaten dute beldurra ematen duela. Nire lagun batzuk esaten dute beldurra ematen duela. Paris Frantziaren hiriburua da.

8. ALEA

Paris Frantziako hiriburua da.

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ainhoa Moreno

Lehengo asteko erantzunak: 1. zikloa: “H�letra. 2. zikloa: Guraizeak. 3. zikloa: Airea.

LH1.-ko ikasleak botoa ematen

Aste honetako galderak: 1.zikloa: Lagun bakarrak ordubete behar du zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar dituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko? 2.zikloa: Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke? 3.zikloa: Nola zula liteke puxika bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

Nola egin? +Lehiaketan parte hartu nahi baduzu, gure gela ondoko lehiaketa atalera joan beharko zara. +Han zure zikloari dagokion galderari erantzun beharko duzu, gure kaxaren ondoan dagoen papertxo batzuetan idatziz. +Asteazkenean, zuen erantzunak jaso eta ondo daudenak gu hartuko ditugu irabazleak nortzuk diren erabakitzeko. +Irabazleen gelara joango gara eta saria emango diegu. 1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1. maila 3.maila 5.maila

2.maila 4.maila 6.maila

Zorte on guztioi! 8. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Miren Lazpiur LH6.A

Irati Unzué LH1.B

8. ALEA

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.