2. Berritxiki

Page 1

JASO IKASTOLA

Iru単eko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

2. alea 11-02-11

Non daude gure pintzak?

Lehenengo furgoi elektrikoak merkatuan.

Aurkibidea: Munduko albistea . . . . 2. or E.H. albistea . . . . . . . . . 3. or Jasoko albistea . . . . . . . 4. or Erreportaia . . . . . . 5 eta 6. or Iritzi artikulua. . . . . . . . .7. or Elkarrizketa . . . . . . . . . . 8. or Jolasa . . . . . . . . . . . . . . 9. or Komikia . . . . . . 10 eta 11. or OKE. . . . . . . . . . .12-14. or Gomendioa . . . . . . . . . 15. or Narrazioa . . . . . . . . . . .16. or Denborapasak. . . . . . . 17. or Horrela esan beharrean 18. or Lehiaketa. 2. ALEA. . . . . . . . . . .29. or

Gepardoa.

1 Elkarrizketa: Jokin Lekunberri


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Sara Urdiroz

Gasteizko lantegitik 2.000 Vito E - Cell aterako dira 2014 urtera bitartean, 9.000.000 euroko inbertsioari esker. Mercedesek lantegia prestatzeko, bederatzi miloi euroko inbertsioa egin dute. Proiektua martxan jarri ahal izateko, 22langileak eta 70 ingeniarik hartu dute parte. Furgoi hauek barne errekuntzako motorra ez duten lehenbizikoak dira.

Ezaugarriak: Elkarrizketa bat egin diogu Xabier Arrizibitari: Sara- Kaixo, Xabier. X- Egun on. S- Eskerrik asko zure denborarengatik. X- Ez horregatik. S- Ba al zenekien kotxe elektriko batzuk egin dituztela? X- Bai, ba nekien zerbait. Azkeneko berria uste dut izan dela Mercedesek furgoi batzuk egin dituela. S - Ongi iruditzen zaizu? X - Bai, oso ongi iruditzen zait. Proba ezberdinak egin dituztela ba nekien eta gainera guk erabiltzen ditugun kotxeek Xabier Arrizibita, Biologia irakaslea. bizitza agortu dutelako. S- Zuk bat erosiko zenuke? X- Nik, bai erosiko nuke bat. Zergatik ez? Baina arazo batzuk dituzte oraindik eta nire ustez hobe da lekuetara oinez joatea edo garraio publikoa erabiltzea. S- Eskerrik asko, Xabier, denarengatik. Agur! X- Agur.

2. ALEA

Autonomia Gehienezko abiadura Pisua Karga erebilgarria Gehienezko Potentzia Bateria Karga osoa Karga azkarra Iraupena Inbertsioa .

130 km 80 km/o 3.050 kg 900kg 70 kw 36 kw /o 6 ordu 3 – 4 ordu 4 – 6 urte 9,2 miloi euro

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Mikel Ibañez

Michael Jacksonen klona eta beste dantzari zonbiek Thriller kantaren koreografia itxuratu zuten Udaletxe plazan. Thriller bideoklipetik aterata bezala Forever King of Pop ikuskizuneko aktore multzoa, ostiral 4-etik larunbata 5-era Gayarre antzokian ospatu zen. Udaletxe plazan 11:30etan agertu zen Fran Jakcson bere dantzariekin Michael Jacksonen koreografia batekin jendea entretenitzeko. Dantza hau ikuskizunaren zati bat izan zen, baina Gayarre antzokian beste dantza batzuk egin zituen Forever taldeak. Aktoreek eta dantzariek kanta bukatutakoan, “familia argazkia ” eta jendearen argazkientzako posatu zuten. Iruñera etortzen ziren lehenengo aldia izan zen. “Oso pozik nago Iruñea lehenengo aldiz ezagutzeagatik eta gainera Forever King of Pop taldearekin egiteagatik. Honek jendea eta lekua ezagutzen uzten digu, gustatzen zaigun lana eginez ”, esan zuen Fran Jacksonek.

Fran Jacksonek esan zuen, Iruñean sarrerak berehala bukatu zirela.

“Jacksonmaniak ” Iruñea inbaditu zuen.

2. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Astigarraga

Lehengo egunean Dabid Albirari pasabidean zeuden pintza batzuk lapurtu zizkioten. Dabid Albira oso haserre dago, bost egun pasatu dira lapurketa gertatu zenetik eta pintzak ez dira agertu. Abisu oso garrantsitsua: norbaitek pintzaren bat ikusi edo baldin baditu etorri gure gelara, hau da LH 6. B-ko klasera etorri ( Dabid Albiraren gela). Duela gutxi DBH 3.B ko en glasean pintza bat agertu zen . Informazio gehiago izateko Dabid Albira irakasleari elkarrizketa egin diogu. A- Kaixo, Dabid. D- Kaixo, Amaia. A- Zer iruditzen zaizu gertatu dena? D- Oso gaizki iruditzen zait, azken finean lapurreta bat izan da. Gainera pintza horiek nireak ziren eta ikastolakoak izan balira ere oso gaizki irudituko zitzaidan. A- Nor uste duzu izan dela? D- Zehatz-mehatz ez dakit nor izan den, ez dakit, baina susmoren bat daukat. Batetik aurreko egun batean pertsona bat harrapatu nuen pintza bat lapurtzen. DBH-ko norbait izan dela. Atzo Enekok DBH-ko 3B gelan pintza bat aurkitu zuen A- Pentsatu duzu nola soluzionatu? D- Soluzioa oso erreza da, lapurtu dituenak bueltatzea. Albiste honekin nik esan nahi dudana zera da, lapurtu duenak pintzak itzuliz gero eta ez dut beste neurririk hartu behar.

Argazki honetan ikus daiteke pintzen lapurretaren ondorioz nola geratu ziren lurrean botata ikasleek egindako lan guztiak.

Haur Hezkuntzako umeak Lehen hezkuntzako pasilloetan zehar ibili ziren. LH-kook gozokiak eman genizken eta poz-pozik geratu ziren, gainera Santa Agedako abestia abestu zuten, bueno abestu baino gehiago makilak astintzen zituzten. Argazki guztiak ikusteko, partekatzeko edota deskargatzeko, sar zaitezte MobileMe galerian edo Flickr-en. www.jasoikastola.com 2. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ainhoa Moreno MorenoMoreno

Gepardoa felidoen familiakoa da, guztietatik azkarrena. 100km/h abiadura hartzera iristen da eta 3 segundotan 0km/h-tik 96km/h pasa ahal daiteke. Izena latinetiko “gattus pardus� hitzetik dator, katua eta lehoinabarra. Gepardoa, puma, lehoinabarra, karakalak eta katu urreztatuak familia berekoak ziren baina gepardoa duela 4 edo 5 milioi urte indibidualizatu zen. Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da urteetan zehar, gaur egun, Afrikan bakarrik bizi da. Gepardoak ez du gauez ehizatzen, egunez baizik. Bere ehizaldiak oso luzeak izan ohi dira, lehenengo harri txiki batean igota edo toki ezkutu batetik beraien ehiza ikustatzen dute, momentua iritsi dela erabaki arte. Orduan pixkanaka- pixkanaka hurbildu eta bat-batean korrika hasten dira ehizaren atzetik. Gepardoaren elikagai nagusia gazela da. Azkarra denez oso ondo ehizatzen du, baina batzuetan harrapakinak ez ditu lortzen.

Normalean, gepardoak animali bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan ibiltzen, baina denbora epe labur batean, haien amak gaitzetsitako anai-arrebak elkarrekin bizitzen dira. Beranduago emeak taldetik joan egingo dira libre dagoen lurralde batera beraien amak bezala bizitzeko. Har gazteak berriz elkarrekin jarraitzen dute talde txikiak sortuz, non har agintari bat dagoen, eta bere menpe beste guztiak.

2. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Felido honen ugalketa oso sinplea da, hain zuzen ere, edozein urtarotan ugaldu ahal da. Kumeak jaiotzen direnean itsuak dira, dena dela, bi aste pasatu ondoren begiak irekitzen zaizkie. Gepardo txiki hauek laranja bat baino gutxiago pisatzen dute jaiotzean eta emeak 4-6 kume ekartzen ditu mundura. Animalia hau haragijale mamala da, hau da, haragia jaten du eta beraien umeak hauen sabeletan jaiotzen dira, gizakiak bezala. Animalia hau, Gepardoa, kolore hori-nabarra eta orban ilunduna izaten da. Bere gorputzak, 91-191cm artean neurtu ahal dezake isatsa kenduta eta isatsak 60-80cm neurtu ahal dezake. Gepardoak 50-65 kg pisatzen du. Buru txikia eta borobila du.

Hau gustatu baldin bazaizue sartu helbide honetan:

http://www.youtube.com/watch?v=30UaROwbA8

2. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Maitane Olza

Dakizuenez iturri ondoko gris koloreko errejillak edo burdin saretxoak oso arriskutsuak dira. Jendea bertan erori da eta min handia hartu du. Euria egiten duenean jendeak erabiltzen du irristaketa artistikoa egiteko edo bestela, iturriko urarekin zapatilak bustitzen dituzte eta patinaje artistikoa egiten dute, horregatik nire ustez, hobe da lurra jartzea eta ez errejilla horiek. Elena Roncali elkarrizketa: -Kaixo, Elena. -Kaixo, Maitane. -Jende gehienari zer iruditzen zaizkio errejillak ? Zein konponbide daukate? -Errejilla horiek hor egon behar dute. Pasabide inportante bat behetik pasatzen da eta hortik airea sartzen da. Errejillak ezin dira kendu eta begiratzen ari gara ze posibilitate dagoen beste batzuk jartzeko. Pentsatu dugu ere Elena Roncal, zuzendari kudeatzailea. hoberena dela ikasleak hortik ere ez pasatzea, arriskua ekiditeko. - Agur eta eskerrik asko galderak erantzutearengatik. -Agur zuri.

Jendearen iritzia: Elkarrizketatu dugun jende gehienenari burdin saretxoak edo errejillak hor egotea gaizki iruditzen zaio. Iritzi pertsonala: Niri errejilla horiek hor egotea gaizki iruditzen zait. Jendea erori daiteke eta min handia hartu. Bi hor erori naiz eta min handia hartu dut, horregatik hobeto izango zen lurra jartzea.

2. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Leire Ruiz

Jokin Lekunberri Bara単ain eta Burlatako kontserbatorioetako irakaslea da, honen ondorioz duela urte batzuk Bara単aingo bandako zuzendaria izendatu zuten. -Leire: Leire: Kaixo, Jokin. -Jokin: Kaixo, Leire. -L: Eskerrik asko zure denboragatik. -J: Eskerrik asko zuri. -L: Ahal zeniguke azaldu pixka pixka bat zer egiten duzun kontserbatorioan? -J: Irakaslea naiz eta nire espezialitatea Leire eta Jokin zeharkako txirula da. Bara単aingo bandako zuzendaria ere naiz. -L: Duela Duela zenbat urte hasi zinela lan honekin? -J: Ba, duela 29 urte, beno ez, lehenengo lau urtetan beste toki batean nengoen, orduan, bai, 25 urte. -L: Zerk bultzatu zin zintuen musikarekin lana egitera? -J: Ba, txikia nintzenean hasita nituen musika ikasketak eta ondoren nire gurasoek animatu ninduten musikarekin jarraitzera. -L: Izan zenuen irakasleren bat? Nork? Nork? -J: Bai, irakasle bat Saturnino Sorbet deitzen zena. Zaharra zen eta duela urte asko Pamplonesa orkestrako zuzendaria izan zen. -L: Zure semeseme-alabaren bat ari da zure eredua jarraitzen? -J: Bai nire seme zaharra, Jokin, pianoa eta bonbardinoa jotzen ditu. -L: Jaso Ikastolako ikasleren bat zure klaseetara doa? -J: Bai, nire klaseetara Jaso Ikastolako lau neska doaz. -L: Asko bidaiatu duzu bandarekin? bandarekin Zein izan da zure gustukoena? -J: Ba, bai, asko bidaiatu dugu, joan gara Frantziara, Portugalera, Alemaniara, Poloniara, Herbeheretara, Belgikara eta Bulgariara. Nire gustukoena Belgika izan da, oso desberdina delakoz bizitzen garen moduarekin konparatuta. -L: Bukatzeko, ahal zeniguke kontatu zure bidaiaren batean gertatu zaizun zaizun kontakizunen kontakizunen bat? -J: Ba, bai, utzi pentsatzen, ba, bai, adibidez Alemaniatik bueltatu behar genuenean, autobusarekin Berlingo aireportura joaten ari ginenean atasku batean aurkitu ginen eta berandu iritsi ginen. Hegazkina hartzeko, lurra hartzeko pistatik korrika hasi ginen eta hegazkina hartu genuen motorrak martxan zituenean eta aireratu behar zuenean. -L: Beno, Jokin, eskerrik asko elkarrizketa hau onartzeagatik. Agur. -J: Agur, Leire. Zeharkako txirula

2. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ZIZTEN JOLASA

Pablo Roncales

Helburua: Giro alai batean abilezia bultzatzea, lagun taldea indarra hartuz eta espazioa kontrolatzen ikasiz.

Garapenak: Jokalariak bi taldeetan banatzen dira. Talde bakoitzari kolore bateko zintak ematen zaizkio, arropatik zinta zati bat aterata geratuko zaio. Kontuz ibili, ezkutatua ez egoteko. Jolasa hasten denean, umeak aurkako taldekoei zinta kentzen saiatu behar dira, inolako jokaera gogorrik gabe. Bati zinta kentzen diotenean jolasa utzi behar da. Kontrako kide guztiei zinta kentzen direnean, jolasa bukatzen da.

Partaide kopurua:

Adina: Adin guztiak.

Nahi beste.

Espazioaren erabilpena:

Materiala:

Leku zabal bat, kopuruaren arabera.

Bi koloretako zintak partaide guztientzako (kopuru bera)

Kontuz, denok harrapatzaileak izan zaitezkete.

AGUR!!

2. ALEA

9


JASO IKASTOLA

2. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

10


JASO IKASTOLA

2. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

OKE KIROLAK LH Oihane Martinez KIROLA

NORK JOKATU

TALDEAREN IZENA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

FUTBOLA

Jokin Ulibarri, Mikel Ibañez.

Lagunak

San Juan

1-1

FUTBOLA

Iñigo G.,Ruben,Iñigo I., Iñigo M. Ibai, Mikel, Loren, Iker, Javier, Jon F., Erik

Iruña, ez zuten partidurik jolastu.

Amaia Asti, Amaia Asin

Navarro Villoslada

Obenasa Liceo Monjardin.

54-26

Oihane Martinez

Obenasa Liceo Monjardin.

San Jorge

28-48

Ainhoa Moreno

San Cernin

San Ignacio

39-48

Idoia, Angela, Ainhoa , Maitane

San Juan

San Juan

30 -40

Ainhoa Erbiti.

Larrabide

(Talde asko)

Amaia Bidondo

Lagunak.

Amaia Urtasun

Zuasti

SASKIBAL OIA SASKIBAL OIA SASKIBAL OIA PADELA ATLETIS MOA ATLETIS MOA GOLFA

BERRIAK: Amaia Bidondok larunbat honetan atletismo lehiaketa dauka. Modalidade hauetako batzuetan parte hartuko du: -Luzera jauzia. -3.000 m. -500 m. -80 m. -jabalina

2. ALEA

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

OKE KIROLAK DBH

KIROLA

JOKALARIA(K)

TALDEAREN IZENA

PATINAJEA

Laura eta Nahia

Lagunak

ESKI (Zeharkaldia)

Amaia Martin

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

(Talde asko) Bi lasterketa

Laura, 2. eta 3. Nahia, 4. eta 5. Espainiako 3.

ESKI (Ipar eskia)

Xabier Macias

SASKIBALOI A

Itsaso Moreno, Itsaso Otermin, Lucia, Irune eta Ana.

Navarro Villoslada

Ardoi A

22-70

SASKIBALOI A

Mikel Martinez

Larraona

Oncineda

69-18

FUTBOLA

Ane S., Anne B., Lohitzune, Juana, Maitane, Mara, Oskia eta Leire

Jaso ikastola

Atarrabia

4-0

ARTE JARDUERAK

JARDUERA

PARTEHARTZAILEAK

PIANO

Pablo

BATERIA

Lorenzo

MARGOKETA

Ruben, Sara eta Edurne

LEKUA Berriozarko eskolan. Kitara eskolan

Kontzertu bat egin zuen

Bara単aingo Pintura Akademia

MARGOKETA

Leire Ruiz

Lourdes Mahillo Akademia

ACORDEOIA

Marimar

Bara単ain Luis Morendo

2. ALEA

ZERTAN ARI DIREN

Bara単aingo kultur etxean margoketa erakusketa dago. Otsailaren 11-an bukatuko da. Ordutegia:18:30etik 20:30ak arte.Larunbat eta igandea itxita. 400 koadro baino gehiago dago. Akordeoi kontzertu bat egin zuen. Arrasaten

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ASTE HONETAKO ARTISTA:

Marimar Garmendiak akordeoia jotzen du eta Arrasateko 8. akordeoi txapelketan bere ahizpa Nuriarekin batera, hastapen urrezko domina lortu zuen. O: Kaixo, Marimar. Marimar: Kaixo, Oihane. O: Zergatik hasi zinen akordeoia jotzen? M: Nik nahi nuelako. O: Oraintxe bertan ikusi dugu zure bideo bat, Arrasateko 8. akordeoi txapelketan agertzen zara, 1000 pertsona baino gehiagoren aurrean, zer sentitu zenuen? M: Lotsa. O: Zer moduz pasatu zenuen egun hartan? M: Egun hartan oso ondo pasatu nuen. O: Sariren bat eman zizuten? M: Bai, urrezko medaila bat eman zidaten. O: Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. M: Ez horregatik. O: Agur. M: Agur. O: Bueno, Amaia, hau izan da dena.

Marimar Garmendia. LH 3. maila.

ASTEKO KIROLARIA: Amaia Martinek, zeharkaldi eskia egiten du eta Espainiako 3.a geratu zen. Gure telebista saioan berari egindako elkarrizketa ikus dezakezue. Oihane: Kaixo, Amaia, zer moduz? Amaia: Ongi eta zu? Oihane: Ongi, zeharkaldi eskia egiten duzu, ez? Amia: Bai, hala da, zeharkaldi eskia egiten dut eta nire lehendabiziko urtea da. Oihane: Non entrenatzen duzu? Amaia: Ez dut astirik lasterketak baditudalakoz baina normalean Candanchunen. Oihane: Joan zara eski lehiaketa askotara? Amaia: Bai, Espainiakoak izan nituen eta Espoten kronoeskalada bat eta gero kanpeonato normalak izan ditut, eta larunbat honetan baditut Espainiakoak berriro. Oihane: Eta ze postutan geratu zara? Amaia: Espainiakoetan 3.a geratu nintzen eta beste guztiak irabazi ditut. Oihane: Beno, eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. Amaia: Ez horregatik. Oihane: Agur. Amaia: Agur.

2. ALEA

Amaia Martin. DBH 4. maila.

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Bidondo

BAT-PATEN ABENTURA IZUGARRIAK Sinopsia: Lehenengo istorioan Silvertarrek terma batzuetan egonaldi baterako gonbitea jasoko dute. Termetako zuzendaria, gurasoen lehengusina da eta berak gonbidatuko ditu. Bertan daudela, termetako instalazioak itxiaraziko dituen istripu bat suertatuko da, beraien lehengusina izugarri larrituz. Sagu zaharra eta hiru gazteek ez dela istripu bat izan eta gertaera horren erruduna nor izan den deskubrituko dute. Bigarren istorioa, Halloween gauean gertatzen da. Lau lagunak kaletik doazela, zarata izugarria entzungo dute eta‌ Idazlea: Roberto Pavanello Itzultzailea: Aitor Arana. Ilustrazioak: Blasco Bisapia eta Pamela Brughera Diseinu grafikoa: Laura Zuccotti Argitaletxea: Gero Euskal Bilduma. Argitalepen data: 2009 Orri kopurua:192 orrialde Bilduma: Bat Pat Adina: 8 urtetik gorakoentzat. ISBN: 978-84-271-3077-7

aldizkaritik kopiatua

Iritzi pertsonala: liburu honek abentura asko du, Bat Pat saguzarra terma batzuetara joango da‌. Erreza da irakurtzen eta gainera oso dibertigarria denez askoz errazago egiten da irakurtzea. Abentura liburuak gustuko dituenarentzat liburu bikaina da. Batez ere 8-12 urte bitartekoentzat gomendatzen dut.

NUR ETA HERENSUGEAREN TENPLUA Sinopsia: Nur Txinan bizi da bere gurasoekin eta egun batean, ikaskideekin batera jolas parke batera doa, egun pasa, lagun baten urtemuga ospatzera. Parke honetan bada beti hutsik dagoen Herensugearen Tenplua, eta ustekabean, hantxe sartzen da lagun-taldea, ilunpean eta irteerarik gabeko tunel batean. Bertan egoitza harrigarriak aurkituko eta ibilbidean aurrera egin ahal izateko hainbat proga bitxi gainditu beharko dituzte. Nur eta bere lagun-mina dira guztien artean trebeenak, bai aurrera egiteko erabakiak hartzen eta baita igarkizunak asmatzen ere. Bestalde, Nur askotan gogoratzen da Euskal Herriko kontuekin eta esaerekin. Idazlea: Toti Martinez de Lezea. Ilustrazioak: Juan Luis landa. Orrialde kopurua:166 orrialde Bilduma: Nur Adina:10 urtetik gorakoentzat. Argitalpen urtea: 2009

2. ALEA

Iritzi pertsonala: liburu hau oso misteriotsua da, Nurren lagun bat galdu egiten da. Liburu hau oso errez irakurtzen da, eta oso dibertigarria da. Nik pertsonalki 10-13 urte tartekoentzat gomendatzen dut.

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Maialen Saenz

Gauero bezala, amak Nataliari ipuina kontatzen hasi zitzaion: -Gaur ipuin espezial bat kontatuko dizut- esan zion amak. -Zergatik ama?- galdetu zion Nataliak. -Ipuinaren amaieran jakingo duzu, beno orain ipuinarekin hasiko naiz: Bazen behin herri txiki bat non beti eguzkia eta beroa egiten zuen, horregatik bere biztanleak beti itsasoan, hondartzan eguzkia hartzen, igerilekuan egoten ziren. Ez zuten euria, hotza, elurra‌ ezagutzen. Egun guztietan herriko jende guztia goizeko 8:00etan puntual-puntual ogia erostera joaten zen errutina bat zelako. Egun batean, beti bezala, ogia erostera joan ziren eta bat-batean zerua hodeiez beteta ikusi zuten. Herriko jendea gaixotzen hasi zen, hotzaren ondorioz, bere aurka defentsarik ez zutelako. Denbora pasa zen eta euria, elurra‌etorri ziren. Jende asko hil zen eta besteak oso gaixorik zeuden. Ahal zuten gehienak, eguraldi txarraren ondorioa aurkitzen saiatu ziren, baina ez zuten aurkitzen‌ -Beno, orain ipuinaren amaieran gaude, orduan ondorioa zuk amestu behar duzu, hori izango da egia. Orain hamar urte pasa dira eta nik, Natalia, ondorioa dakit. Zuk jakin nahi baduzu, amestu besterik ez duzu egin behar. Beno, agur!!!!!!!

AMAIERA

2. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iñigo Garmendia TXISTEAK

1.-Apaiz bat korrika doa lehoia atzetik duelako.Bat-batean belaunikoz jartzen da eta esaten du: jauna,lehoi hau kristau bihurtu. Lehoiak, belaunikatuz: Jainkoa bedeinkatu janari hauek zure ohorean jan behar ditugulako.

2.- Zer esaten dio elefante batek biluzik dagoen pertsona bati?- Horrekin hartzen duzu arnasa?

GURUTZEGRAMA Zeharka 2. 0Ez da ahoa. Nondik hartzen dugu arnasa, bada? 5. Garuna babesten duen hezur multzoa. 6. Goxokien zaporea. 7. Gure gorputzeko “tuberiak”. Bertatik odola garraiatzen da. 9. Garuna osatzen duten zelulen izena.

2. ALEA

Behera 1. Soinuak entzuteko erabiltzen dugun zentzumena. 3. Jakien zaporearen informazioa ematen digun zentzumena. 4. Arnasa hartzeko organorik nagusiena. 8. Gure inguruko soinuak antzemateko dugun organoa.

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Adriana Pierola

Medikutik nator. Medikuarengandik nator. Nondik zatoz??

Medikutik nator

Nondik zatoz??

Medikuarengandik nator.

Besteak egin dute. Besteek egin dute. Nork egin du?

Besteak egin dute

2. ALEA

Nork egin du?

Besteek egin dute

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Edurne Beuntza

Kaixo, dakizuenez astero lehiaketa bat egiten dugu galdera desberdinekin. Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue gauza zehatz batzuk eta arau batzuk bete beharko dituzue: •

Gure pasabidean dagoen postontzira joan beharko duzue.

Guk emandako papertxo batzuetan, erantzunak idatzi beharko dituzue eta postontzian bota. (Mesedez ez idatzi ezer errespetu falta duena.)

Asteartea arte izango duzue epea erantzunak ontzira botatzeko.

Asteazkenean ontzia hartuko dugu eta ziklo bakoitzari dagozkion erantzunetatik ongi dauden hiru hartuko ditugu (zozketaz). Bost aste pasata beste zozketa baten bidez haietako bat hartuko dugu eta saria izango du.

Paper bakarra botako du pertsona bakoitzak, arau hau betetzen ez badu ez da klasifikatuko.

Eranatzunak: 1.zikloa: Arraina 2.zikloa: Dendaria 3.zikloa: Zerra

1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1. maila 3.maila 5.maila

2.maila 4.maila 6.maila

Aste honetako galderak:

• 1.zikloa: Atezaina da, biztanle bakarra da, etxe guztia aldean darama. • 2.zikloa: Gozoak batzuetan gaiztoak, bestetan lotan edo esnatuak,

gezurrezkoa dena. • 3.zikloa: Zenbat aldiz zatitu daiteke 64 zenbakia 2 zenbakiarekin?

2. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Mari-puzker eta Miren-pinpirin izeneko ipuinetan oinarritutako marrazkiak dituzue LH 1.A-koek egindako hauek:

Ainhoa Feligreras

Esha Monta単es

GOGORATU GURE BLOGAREN HEBIDEA www.jasolh5b.blogspot.com

2. ALEA

20


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.