Ehureka 2010

Page 1

EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

TELEFONOZ ARI GARENEAN

1


Telefonoa zelan hartu? 1.1.

Lehenik, esan nora deitu duen eta gero agurtu: Historia fakultatea, egun on Edo luzeago Historia fakultatea, egun on, Miren Arrondo naiz, zertan lagundu ahal dizut?


Gomendio batzuk Telefonoz ez dugu beste pertsona ikusten. Horregatik, aurrez aurrekoa baino zailagoa da komunikazioa. Beraz, motelago hitz egin. Informaziorik garrantzitsuena azpimarratu edo errepikatu. Deitu duenari ulertzen ez badiozu, eskatu motelago hitz egiteko. Aldatu intonazioa eta erritmoa, asko hitz eginez gero.


Gomendio batzuk Deitzen duenarentzat ez da inportantea euskaraz ondo edo txarto erantzutea. Berak informazioa nahi du, informazio egokia eta zuzena. Utzi hitz egiten eta galderak egiten deitu duenari Patxadaz hartu: beti saiatu jarrera neutrala izaten, inori errua ez egozten eta deitu duenari gure laguntza ematen.


Ohiko akats batzuk

Oraintxe pasatzen dizut deia Oraintxe pasako dizut deia

Utzi niri enkargua eta nik esaten diot Utzi niri enkargua eta nik esango diot

Dago Mikel? Mikel al dago? Mikel hor al da

Beste linea batetik hitz egiten dago Beste linea batetik hitz egiten ari da


Ez ahaztu! Garrantzitsua da euskaraz egitea: euskaldunari euskaraz egiteko atea zabalduko diogu. Asko laguntzen du telefonoa hartzekorakoan prestatua izatea zer esango dugun.


Esan behar ez direnak 1.2.

Ez da komeni horrela erantzutea, egia izan arren: Kafea hartzera joan da duela ordubete Komunean dago Bakar-bakarrik nago Ez dakit non dagoen deitu geroago Hobe horrela erantzutea:

Ez dago momentu honetan, nik lagundu ahal dizut?


Telefonoak zelan eman Hobe da zenbakiak banaka ematea, ulertzeko eta esateko errazago. Adibidez: 946566758 Bederatzi/lau/sei Bost/sei Sei/zazpi Bost/zortzi


Gomendio batzuk Enkargua hartu: Une honetan ez dago. Nahi al duzu enkargurik ematea? Orain kanpoan da. Mezurik uztea nahi? Deia pasatu: Oraintxe jarriko dizut Berehala pasatuko diot deia


Gomendio batzuk Zain egoteko eskatu: Itxaron apur bat /pixka bat, mesedez Zaude pixka batean Elkarrizketa amaitu: Eskerrik asko deitzeagatik eta hurrengora arte Mila esker Besteak eskerrak emanez gero: Ez horregatik Baita zuri ere


Hiztegi txikia

Llamada en espera Deia zain izatea

Llamada a tres Hiruko elkarrizketa

TelĂŠfono mĂłvil Sakeleko telefonoa, eskuko telefonoa

DesvĂ­o de llamadas Deiak desbideratzea


EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

AURREZ AURRE, AHOZ

2


Gomendioak Ez dakit niregana datorrenak euskaraz dakien, badaezpada gaztelaniaz egingo diot. Guregana hurbiltzen diren askok badakite, batez ere ikasleek. Eurek ere askotan ez dakite euskaraz dakigun. Beraz, lehen berba egiozu euskaraz. Baldin badaki, euskaraz egingo du eta ez badaki, gaztelaniaz lasai asko.


Gomendioak Euskara ikasi dut, baina ez dakit kapaza naizen batzuek hitz egiten duten euskara horiek ulertzeko. Normalean elkarrizketak laburrak izaten dira, ez oso sakonak, eta nahiko estandarrak. Beraz, ez izan beldurrik. Dena den, beti esan ahal diozu datorrenari mantsoago hitz egiteko. Gainera, horrela asko gozatuko duzu hizkera horien aberastasunarekin.


Gomendio batzuk Ez naiz eroso sentitzen, besteek zer pentsatzen duten beldur naiz. Euskara politikarekin, moderno edo antzinako izatearekin eta abarrekin lotzen dute. Aurreiritzi asko daude, bakoitzak ditu bereak eta denekin asmatzea oso zaila da. Hortaz, ez sentitu deseroso. Esfortzu handia egin duzu euskara ikasten eta lana bi hizkuntzatan egiteko kapaza zara. Eta hori ez da gutxi.


Lehen hitza/harrera euskaraz izatea garrantzizkoa da: euskaldunari atea irekiko diogu. Zuregana datorrenak informazioa gura du, askotan eskertuko du euskaraz ematea informazio hori. Baina ez zaio axola horrenbeste euskaraz ondo-ondo egitea. Saiatu ahal den neurrian tonu hurbila erabiltzen, baita euskara hurbila ere.


Askotan galdetuko digute gauza zehatzen gainean. Komeni da horien izena ondo ezagutzea, hizkuntza batean zein bestean (adibidez, titulazioen izenak, fakultateen izenak, gela batzuen izenak, ‌). Utzi hitz egiten eta entzun. Pazientzia. Gogoratu, gainera, irribarre batek asko gozatzen duela harremana. Karteltxo bat jar dezakezu leihatilan datorrenak aurrez jakin dezan euskaraz dakizula.


Ohiko esaldiak Agurrak: Egun on / arratsalde on / kaixo Amaierako agurrak: Hurrengora arte / gero arte / nahi duzun arte / ondo segi / agur ba Galdetzeko: Zer nahi/behar duzu? / Besterik nahi al duzu? / Laguntzarik nahi? / Bai, esadazu / ‌ Argibideak emateko: Igo ezkerreko eskaileretatik Hartu itzazu gelako giltzak Zoaz pasilloaren amaieraraino


EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

BALIABIDEAK ON-LINE

3


Azpidazki EHUko AZPko langileentzako webgunea. Webgune integrala da. • Idazteko arauak: data zelan idatzi, letra larriak non, …; eta

gramatika arauak: deklinabidea, aditza, … • Esaldiak: hainbat komunikazio egoetarako esamoldeak. • Idazki ereduak: txantiloiak, kartel eta oharrak egiteko laguntza, … • Argitokia: kontsultak egiteko gunea. • Berriak: astero euskararekin lotutako berri bat agertzen da

Azpidazkin.


Euskaltzaindia

Hiztegi batua: hiztegi arau-emaile bakarra da, nahiz eta oraindik mugatua izan (berba gutxi). Arauak: Euskaltzaindiak emandako arau guztiak, kronologikoki zein alfabetikoki emanak. Euskara batuaren legeak dira hauek. Izendegiak: izaera arau-emailea duten bakarrak: pertsona izenak, deiturak, leku izenak, kanpoko izenak, ‌ Jagonet: Euskaltzaindiari kontsultak egiteko gunea.


Zuzentzaile ortografikoak

Office/Open Office: tresnak berak du instalatuta. Non? Tresnak/hizkuntza/hizkuntza ezarri/euskara (herramientas/idioma/seleccionar idioma/vasco)

Beste programetan: xuxen programa deskargatu behar duzu eta zeure ordenagailuan ezarri. Deskargak hemen. Webgunean bertan: xuxen.com webgunean sar dezakezu testua eta bertan zuzendu.


Euskarazko softwarea

softkat: UEUk sarean batutako euskarazko softwarearen katalogo osoa. Euskarazko softwarearen biltokia: Eusko Jaurlaritzak paratutakoa. Ordenagailuarekin euskaraz aritzeko oinarrizko tresnen bilduma.


EHULKU-EHUTSI

• EHULKU: euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko

EHUren zerbitzua da. Aholkuak dira, ez da euskaltegia, ezta filologiaz eztabaidatzeko gunea. Unibertsitatean euskaraz eskaintzen dituen jakintza eta zerbitzuetan laguntza eman nahi duen webgunea da. • EHUTSI: euskara ondo erabiltzen laguntzeko aplikazioa da

honako hau. Euskaraz egiten diren akats nagusiak zuzentzeko aplikazioa, hain zuzen ere. Ariketak ere baditu webguneak.


Ikasbil

Euskara on-line eta zeure kabuz ikasi eta hobetzeko ezinbesteko webgunea da Ikasbil. Hainbat testu, audio eta bideo mailaren arabera sailkatuak. Landutako ariketak. Euskara hobetzeko aholkuak. Euskarazko agiriak eta euskara non ikasi esango dizu. Oinarrizko euskara ikastaroa ere badu webguneak.


Euskaljakintza

EGA lantzeko ikastaroa Euskaltzaindiaren arauak lantzeko ikastaroa Hitza pasa jolasa Gaurko hitza: hiztegia landu eta aberasteko bloga. Baliabideak: baliabide bilduma handia du webgune honek: hiztegiak, kontsulta egiteko guneak, estilo liburuak, datu baseak, aldizkariak, hizkera aberasteko guneak, ‌


Lantalan

Agiri eredu asko batzen ditu webgune honek: eredu orokorrak, entitate pribatuek sortutako ereduak, agiri soziolaboralak, lan agiriak, merkataritza eta ostalaritzako ereduak, ‌ Euskara lan munduan normalizatzeari buruzko bloga, astero berritzen dena.


EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

HIZTEGIAK ON-LINE

4


HIZTEGI BATUA

Hiztegi Batua • Hiztegi arau-emaile bakarra da. Bertan agertzen dena araua da,

ez da aukera. • Oraindik oso mugatua da. • Informazioa ematen du aditzen erregimenari buruz, hitzen hedadurari buruz, kategoriari buruz, marratxoaz, …


HIZTEGI OROKORRAK

Zehazki: gaztelania-euskara hiztegia da. Elhuyar hiztegia: hiztegi batuarekin batera berritzen da. Ondo begiratu ematen dituen aukerak, askotan arloka emanak baitaude. Euskalterm: terminologia datu-basea da. EZ da arau-emailea, proposamenak dira. Hemen ere ondo begiratu testuingurua eta arloa. Orotariko euskal hiztegia: euskarazko hitzen hiztegi historikoa. Oso baliagarria jakiteko berbak noiz eta non erabili dituzten.


HIZTEGI BILDUMAK

Hiztegia.net: hiztegi orokorrak, gaikakoak, herrietakoak, beste hizkuntzetakoak, corpusak eta abar batzen ditu webgune honek. Hiztegi guztiak klik batean: Euskalbar tresna. Firefox nabigatzailearekin dabilen tresna da. Hiztegi pila bat klik batean duzu aplikazio honekin.


CORPUSAK

Ereduzko prosa gaur: euskara batua sortu zenetik, gaur egun arte Ibon Sarasolak ereduzkotzat jo duen prosa batu du. Egokia da hitz baten zer forma nagusitu den jakiteko, joera nagusia zein den jakiteko. Zientzia eta teknologia corpusa: zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testu bilduma egitaratu eta etiketatua da.


EHUREKA AHOLKUAK www.ehu.es/ azpidazki

MEZU ELEKTRONIKOAK

5


AHOLKU BATZUK

Elkarrizketaren ordezkoak dira: jarri irakurlearen tokian. Idatzi testu argi eta zehatzak: beharrezkoa den informazioa baino ez eman. Informazioa ondo ordenatu. Gai bat baino gehiago badira, gaiak banan-banan landu. Kontuz luzerarekin: hobe artxibo bat eranstea, posta luzea idaztea baino.


HONELA EZ Ez da argia: informazio guztia pilatuta dago

Guztia paragrafo berean azaldu dugu. Kontuz!! Gai desberdinak banan-banan tratatu.

Ez da zehazten zein akta den


HONELA BAI

Informazioa argi eta zehatz eman Gaiak bananbanan tratatu

Ondo zehaztu zein dokumentu bidaltzen den


NOLA HASI?

Kaixo lagun(ok) Egun on adiskide(ok) Arratsalde on Jon Epa, Aupa, ‌ Maite Zer moduz bikote Edo formalago: Lankide hori(ek) Bezero agurgarri(ak) Bazkide hori(ek) Jaun/andre hori (bakarrik zalantza dugunean, bestela jaun edo andrea erabili) Agur eta erdi (ez dakigunean nori zuzendua den)


NOLA AMAITU?

Agur, gero arte, ikusi arte, nahi duzun arte, ‌ Ondo ibili, ondo izan, ‌ Egongo gara Elkar ikusiko dugu Besterik gabe, agur Edo formalago: Honenbestez, agur Jaso ezazu gure agurrik beroena Adeitasunez, agur Ondo izan eta laster arte


AHOLKU BATZUK

Adierazi aurretik zein den mezuaren helburua. Instrukzio eta antzekoetan, jarri aditza aurretik. Letra xehea erabili. Irakurtzeko errazagoa da eta, gainera, letra larria oihu egitearen parekoa da. Ez erabili letra etzana. Irakurtzeko zailagoa da. Erabili kolore beltza letratan. Koloreetako letrak irakurtzeko zailagoak dira.


HONELA EZ

HONELA BAI


AHOLKU BATZUK

Igorlea mezuan bertan agertu arren, komeni da amaieran sinatzea. Hurbiltasuna adierazten du. Gaia atala ondo zehaztu. Gero eta mezu gehiago jasotzen ditugu. Garrantzitsua da gaia atala zehatza eta, zenbait kasutan, erakargarria izatea. Hartzailea zein den kontuan hartuta, estilo formala edo informala erabiliko dugu. Lagunartean ere komeni da kortesiazko formulak erabiltzea: bidali mesedez, ahal duzunean erantzun, ‌


HONELA EZ Gaia zehaztu behar da. Kontuz Birusekin !! Estilo formala eta informala nahastuta

Sinadurarik ez


HONELA BAI

Gaia zehaztuta dago

Estilo informala

Sinadura


AHOLKU BATZUK

Ez erabili emotikoirik mezuetan. Idatzi zerbait komunikatzen duen gaia. Loturak bidaliz gero, http:// hasten den helbidea bidali. Baliteke hartzaileak ez jasotzea lotura hori bidali ezean. Kontuz hartzaile asko dituen mezuekin. Erabili BBC (CCO) helbideak ezkutatzeko.


OHIKO AKATSAK

Askotan mezuarekin batera bidaltzen ditugu dokumentuak edo argazkiak. Eta hori zelan adierazi euskaraz? -Honi itsatsita, honi atxikia, honi erantsita, ‌ asko zabaldu dira baina ez dira oso jatorrak. -Hobe honako esamolde hauek erabiltzea: Honekin batera doakizu Honekin batera bidaltzen dizut


OHIKO AKATSAK

Laister arte* (erabili laster arte) Biharrarte* (erabili bihar arte) Agur bat* (erabili agur bero bat, edo agur) Agurrak* (erabili agur bero bat, edo agur) Egunon* (erabili egun on) Jaso ezazu egur bero bat*


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.