22 minute read

EKOIZPENAK Ekoizpenak

MUGIMENDU AUTONOMOAN

HH2n zenbat behatu, manipulatu eta esperimentatu dugun… Batez ere asko gozatu dugu!

Advertisement

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH2

ERLEAK ETA UDABERRIA

Aste Santuko opor ondorenean mugimendu autonomoan hasi gara. Hasiera batean tutorearengandik banatzea kosta bazaigu ere, udaberria eta erleen proiektua medio, gune desberdinez ederki gozatu dugu. Arte ekosisteman erleak, loreak, mantangorriak egin dituzte teknika desberdinak erabiliz.

Hizkuntza/sinbolikoa ekosisteman lorez betetako zuhaitz- etxe ederrera igotzeaz gain, hiztegi berria ikasi eta gaieta hizkiekin hitzak sortuz, dastatzeko aukera ederra izan dute.

Matematikako ekosisteman hainbat proposamen desberdinez gozatu eta zenbakien munduan murgildu gara.

Bukatzeko, esperimentazio ekosisteman baratzean haziak landatu, lore desberdinak usaindu, eztia dastatu, intsektu eta anfibio desberdinak behatu ditugu.

Giro ederrean murgildu gara lau geletako ikasleak elkar gehiago ezagutuz eta lagun berriak eginaz!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH3

DENDA - HH4

Mugimendu autonomoaren barruan eguneroko errealitatera hurbiltzeko saiakeran denda bat antolatu dugu HH4ko Hizkuntza eta Sinboliko ekosisteman. Dendaren prestaketarako ikasleek DENDA errotulo dotorea ipini dute eta beraiek egindako lorez apaindu dituzte bertako horma eta leihoak. Erakusleihoa prestatu ondoren, erakusketa, produktuak eta salneurrien karteltxoak ipiniz, egunero irekitzen dute produktu desberdinak saltzeko. Harri zuriak saltzen dituzte ondoren Arte Ekosisteman margotzeko eta marrazkiak bertan koadroak egiteko. Landareak ere saltzen dituzte, Esperimentazio Ekosisteman landatzeko. Baina nola erosi guzti hauek? Ba aurrez Matematika Ekositemako DIRU KUTXAN behar duten dirua eskatuz, hau ere baraiek aurrez sortua. Izugarrizko arrakasta du dendak eta mugimendu handia sortu du ekosistemen artean. Gustura dabiltza batzutan saltzen eta bestetan erosten.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HH4

BARATZEA UDABERRIAN - HH4

Udaberria iritsi bezain laster ekin genion baratzeko lanari. Lehenbizi belar txarrak atera, ondoren lurra harrotu eta ongarria bota genion. Lurra prest zelarik azokan erositako landareak landatu genituen. Oraingoan letxugak sartu ditugu: berdeak, moreak eta more kizkurrak. Denontzat ! Eta sarri-sarri urezta–tzen ditugu. Laster ea etxeetan ere ikastolako baratzeko letxugak dastatzeko aukera duzuen.

NATURA – HH5

Urtaro aldaketarekin batera, haurrei pizten zaien interesa eta jakinmina ikusita proiektu berria martxan jarri dugu “NATURA”. Gure ikasleek, gai honen inguruan hainbat ekintza ezberdin burutu dituzte kanpo nahiz barruko ekosistemetan, hala nola; animalia nahiz landareen bizi ziklora hurbildu, naturako fenomenoak behatu, elikadura osantsuaz gozatu inguruarekiko ezagutza, ardura eta errespetua sustatzeko asmoz.

ANIMALIAK EZAGUTZEN

1.ZIKLOA LANBIDEAK

Amalur gelan hainbat guraso etorri zaizkigu beraien lanbideak azaltzera.

ITSAORI BURUZ IKASTEN; BAITA INGELESEZ ERE!

Lehenengo zikloko ikasleek Pasaiako Piraten etxean egonaldia egin zutela probestuz, ingeleseko saioetan ere itsasoari buruz hainbat kontu ikusi eta ikasi ditugu; itsasoko animalien izenak, itsasoari buruzko kantu eta jolas herrikoiak, mahai-jolasak, jolas interaktiboak… Eskoziako Ness lakuaren kondairan inspiratutako “The Water Horse” filma ere ikusi dugu, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin. Belarriak eta begiak zorrozten hasiak gara, atzerriko hizkuntzan ere, ikus-en–tzunezkoak ulertzen eta gozatzen hasteko.

CHARLIE OVER THE OCEAN AT THE BOTTOM OF THE SEA

“Charlie over the ocean, Charlie over the sea, Charlie caught a ______ (big fish, shark, octopus, jellyfish...) can’t catch me.”

“At the bottom of the sea, all the fish are swimming, here and there and everywhere. Come and join us, we love you!”

Jolasak ikusgai Ikastolako Site-ean

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH1. zikloa

AHAZTUKO EZ DITUGUN BIZITZAK

Idazketa txokoan, ausardiaren adibide diren emakumeen bizitza apartak eta kapa edo ezpata beharrik gabe superheroi bihurtu diren gizonezkoen bizitza inspiratzaileak ezagutu ditugu:

Marie Curie (zientzilaria), Jacquotte Delahaye (lehen emakume pirata), Coco Chanel (diseinatzailea), Jane Goodall (primatologoa), Mae C. Jemison (astronauta), Coy Mathis (transgeneroa), Anne Frank (naziengandik trastelekuan izkutatutako neska), Alan Turing (matematikaria), Kilian Jornet (mendi lasterkaria), Rudolf Nureyev (dantzaria), Usain Bolt (atleta), Isaac Newton (zientzilaria), Louis Braille (itsuen hizkuntzaren sortzailea), Nelson Mandela (Hegoafrikako arrazakeriarekin bukatzea lortu zuena), …

Bizitza interesgarri hauek ezagutu ondoren, biografiak idatzi ditugu. Hona hemen, adibide batzuk:

Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibilaldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion. Etxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, serio serio jarrita honela esan zion: -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu. Amonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean. 1934ko apirilaren 3an jaio zen, Londonen. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino. Jane Goodall neska ingeles bat zen. Asko gustatzen zitzaion liburuak irakurtzea eta zuhaitzetara igotzea eta bere ametsa Afrikara bidaiatzea eta kontinente horretako animaliak ikustea zen.

Egun batean, Tanzaniara joan zen txinpantzeak ikustera. Hasieran, zaila egin zitzaion beraiengana gerturatzea, korrika alde egiten ziotelako. Egunero joaten zen beraiengana eta egunetik egunera gehiago gerturatzen uzten zioten. Janek laguna izan nahi zuen eta horregatik “bananen kluba” egin zuen. Txinpantzeak ikustera joaten zenean, bananak banatzen zizkien, hurbil–tzeko.

Janek, orduak eta orduak pasatzen zituen animalia hauek ikertzen. Beraiekin hitz egitea nahi zuen eta egun batean lortu egin zuen. Zauritutako txinpantze bat erreskatatu zuen eta ondo jarri zenean, bere bizilekura eraman zuen. Buelta eman zuenean, tximinoak besarkada handi bat eman zion Janeri eta: -Eskerrik asko eta agur! - esan zion.

JANE GOODALL

BIZIA TXIMINOEN JOKABIDEA IKERTZEN EMAN DUEN NESKA INGELESA

LOUIS BRAILLE

ITSUEN ALFABETOA ASMATU ZUEN UMEA

Coupvrayn jaio zen 1809an eta Parisen hil zen 1852an.

Istripu baten ondorioz, hiru urte zituenean bista galdu zuen. Bere aitaren tailerrean puntzoi batekin jolasten ari zenean, begi batean sartu zuen; horrek infekzio gogor bat sortu zion eta, ondorioz, beste begia ere galdu egin zuen, betirako itsua geldituz. Parisera eraman zuten ebakuntza bat egitera, baina ez zuen ikusmena berreskuratu.

Aitak bastoi bat egin zion, eta bastoiarekin ibiltzen erakutsi zion. Gurasoek eskolan matrikulatu zuten, eta espero zutenaren kontra, oso nota onak atera zituen, bere memoria onari esker.

Handik gutxira, Parisen ikastea proposatu zioten, munduko itsuentzako lehen eskoletako batean. 15 urterekin, Braille sistema asmatu zuen, behatzekin irakurtzeko ortografiaren moldaketa. Gaur egun, oraindik ere, itsuek sistema hau erabiltzen dute irakurtzeko. Louis oso interpetre ona zen biolontxeloarekin eta organoarekin eta

horregatik bere sistema itsuek musika ikasteko ere egokitu zuen.

2.zikloko: Akazia, Altzifrea, Ametza, Astigarra, Ezkia, Hagina, Haltza eta Izeia taldeak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2.zikloa

ESPERIMENTUAK 2. ZIKLOAN

Hiruhilabete honetan materiaren gaia jorratu dugu eta hainbat esperimentu egin ditugu. Alde batetik, antzeko tamaina edo kantitatea duten objektuak pisatu ditugu balantza eta baskula digitala erabiliz. Bestetik, nahasketak egin ditugu ura eta beste substantzia ezberdinak erabiliz, hala nola, olioa, irina, azukrea eta gatza.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2.zikloa

Gure inguruko belardiak aztertzen

Gure inguruari begituz gero, belardiak ikus ditzakegu. Orain udaberrian sartuak gaudela, ohikoa izaten da belardietan jolasten ibiltzea. Baina, ez dugu ahaztu behar bizidun aniztasun handia dagoela eta zaindu egin behar ditugula. Hala, bertan dagoen aniztasunaz jabe–tzeko, 2.zikloko ikasleak eskola ondoko lur eremu zati bat aztertzen aritu gara lur azpian dauden bizidunak zein inguruan daudenak behatuz.

Txipek gure egunerokotasunean duten erabilgarritasunaz jabetzeko, Gaia gelan 2.zikloko ikasleok Microbit programa erabiliz txipak programatu ditugu. Hainbat proiektu burutu dira: dado birtuala, aurpegia edo gurutzea, harria, papera edo gurazeiak kalkulagailua eta kontagailua. Behin txipa martxan jarrita, jolastu egin dugu.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

MICROBIT TXIPEKIN JOLASEAN!!!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

“KAMISHIBAI”:

IPUINAK ANTZEZTEKO TEKNIKA JAPONIARRA

Kamishibai-a, istorioak kontatzeko modu bat da, Japoniako budista tenpluetan sortu zen Xll. mendean eta monjeek erabiltzen zuten. Kamishibaia egurrezko egitura batean antzezten da eta ipuinaren irudia agerian uzten dute aldeetara dauden bi ateek eta gora zabaltzen den ateak. Ipuina, pasatzen joaten diren zenbait irudiz osatua dago. Teknika hau erabili dugu lehenengo aldiz ikastolan eta guk sortutako ipuinak antzeztu ditugu beste gelakideen aurrean.

2.zikloko, Akazia, Altzifrea, Ametza, Astigarra, Ezkia, Hagina, Haltza eta Izeia taldeak.

IKT BIDEOJOKOAK

Maiatzaren 9 tik 13ra Hazkunde psikologia zentrotik Itsa–so eta Maddi etorri dira 2. Zikloko ikasleei Bideojokoei buruzko hitzaldi bat ematera.

Oso hitzaldi interesgarria izan da. Alde batetik IKTak zer diren azaldu digute, zertarako balio duten, zenbait gomendio eman dizkigute, IKTen eta batiz bat, bideojokoen, abantailak eta arriskuak azaldu dizkigute. Baita ere auto-babeserako jarraibideak eman dizkigute.

Honekin batera ikasleok ere gure parte hartzea izan dugu. Aztertu dugu denon artean bakoitzak zenbat IKT tresna ditugun etxean, aparatu teknologikoei zenbat ordu eskaintzen dizkiegun, zein bideojokotan jolasten garen aztertu dugu, bideojoko horiek guretzat onuragarriak edo kaltegarriak diren aztertu dugu. Bakarrik, guraso edo heldu baten presentziarik gabe, jolasten bagara ditugun arriskuak azaldu digute. Eta auto-babeserako jarraibideak eman dizkigute.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai LH 2. zikloa

3. ZIKLOA EÑAUT AIARTZAGUENA DISEINATZAILE GRAFIKOA

Maiatzak 5ean, lan mundua ikasleengana hurbiltzeko helburuarekin, Eñaut Aiartzaguena Bravo euskal diseinatzaile grafiko, ilustratzaile eta komikigilearen hitzaldia izan zuten Karmelo Etxegaraiko 3.zikloko ikasleek. Aiartzaguenak lanbide honen berezitasun eta ezaugarrien berri helarazi zien ikasleei saio interesgarri honetan. Txikitatik marraztea oso gustuko zuela azpimarratu zuen eta honek bultzatu zuela Arte ederretako ikasketak burutzera. Diseinuko master bat egin ondoren eman zituen bere lehen urratsak komikigintzaren munduan, euskara komikigintzara zabaltzeko saiakera eginez. Interes handiarekin entzun zituzten ikasleek ordu beteko saioan komikigileak azaldu zizkien lanbidearen hainbat bitxikeria eta bizipen. Hori horrela, Aiartzaguenak emandako azalpenei esker, hain ezaguna ez den lan mundu honen berri izateko aukera paregabea eskaini zien Karmelo Etxegaraiko 3.zikloko ikasleei.

PANGEA EREMUAN, HAITZULOA

Gizarte zientzian Historia lantzen ari gara. Aurrekoan, ardatz kronologiko animatua antolatu bagenuen ere, oraingoan kobazulo berezia egin dugu. Gela ilundu eta giro aproposa izateko, natura eta animalien soinuak jarri ditugu, kandelak piztu eta lehen gizakiak bezalaxe, margotzen ibili gara. Xarma berezia izan du saio honek!

Azpeitiako Ikastola Karmelo Etxegarai. LH 5 eta 6. mailak

HH02 BARATZA

Udaberria heldu zaigu eta honekin batera baratzak lorez, barazkiz eta abarrez bete zaizkigu. Gure 3.hiruhileko honetako proiektua baratza denez, hh02ko gela bateko txoko batean baratzatxo bat prestatu dugu, hazi baten ernalkuntza nolakoa den ikusteko. Herriko azokara ere bixita egin dugu eta bertako baserritarren produktuak ikusteko aukera izan dugu. Irteera hau aprobetxatuz, parkean ogi eta txokolatearekin primerako hamaiketakoa egin dugu. Bero ikaragarri egin duen arren, gozatu ederra hartu dugu!!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH2

HH03 ANIMALIAK

HH04 PIRATAK

Kaixo lagunak. Ikasturte honen azken txanpan ANIMALIAK proiektua lantzen ari gara, eta oso gustora gainera! Gure etxeetatik hainbat informazio, liburu eta argazki ekarri ditugu, eta gustora erakusten ditugu gelakideen artean. Animalia asko ezagutzen baditugu ere, haiei buruzko berezitasun eta datu asko ikasten ari gara baita animalia berriak ezagutu ere. Argazkietan ikusten duzuen moduan lanketa ezberdinak egiten gabiltza, animalia bizidunen behaketa, artea, idazketa….. Ufffa…..lan eta lan pila bat ikasten gabiltza!

3. hiruhilekoan piraten munduan murgildu gara. Patxi pirataren bisita izan genuen eta pixkanaka pirata txikiak bilakatzen ari gara. ABORDATZERA! GORA EUSKAL PIRATAK!

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH3

IPUINEKIN GOZATUZ

HH05eko haurrak azkeneko hiruhilekoan Ipuinei buruzko proiektua egin dugu. Ekintza asko burutu ditugu: ipuinaren egitura ezagutu, txontxongiloak eta ipuinak asmatu eta antzeztu… asko gozatu dugu ipuinen munduarekin.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. HH5

HERRIA, HIRIA ETA PAISAIA

Hiruhileko honetan “herria, hiria eta paisaia” proiektua landu dugu. Kostako, mendiko eta ordokiko paisaien ezaugarriak ikasteaz gain, herri eta hiriaren arteko ezberdintasunak ere ikasi ditugu. Herri eta hirietan dauden garraiobideak aztertu ondoren, alde batetik, garraiobide indibidualak, kolektiboak eta publikoak zeintzuk diren ikasi ditugu eta bestetik non ibiltzen diren, hau da, lehorrean, uretan edo airean. Horma irudia eginez azaldu dugu. Proiektuari bukaera emateko herriaren eta hiriaren maketak egin ditugu. Hona hemen argazkiak.

LANDAREAK

Udaberriaren etorrerarekin batera landareen munduan murgildu gara. Landareak zer diren, landare mota desberdinak, zer behar duten bizitzeko, zertarako erabil–tzen ditugun… lantzen aritu gara. Gaia borobiltzeko baratza jarri dugu martxan eta bertan urazak, marrubiak, porruak, ziazerbak, piperrak, tomateak… landatu ditugu. Horrez gain, esperimentu modura hazi desberdinak egoera desberdinetan landatu ditugu ondorio garbiak ateraz: ura eta argia beharrezkoak dira bizitzeko. Sendabelarrak ezagutzeko aukera ere izan dugu eta amonak egindako ukendua eskuartean ibili dugu.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH2

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

PASADIZOAK

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

ERTZAINAK ETA TXAKURRAK

Nire amona, 9 urte zituela, baserri batean bizi zen. Bi txakur zituzten, Pintxo eta Linda. Baserrira ertzainak etorri ziren eta Linda txakurra gustatu zitzaienez beraiekin eraman nahi zuten. Nire amonak ez zuen nahi beraiek eramatea baina bere aitak esan zion uzteko eramaten.

Jarraian ertzainak esan zien soka batekin lotzeko txakurra eta honela sartu zuten txakurra kotxean. Orduan txakurrak hortzekin soka apurtu zuen eta berriro baserrira bueltatu zen eta nire amona poz-pozik jarri zen txakurra itzuli zelako.

Hasieran beldurtu egin ziren ertzainak itzuliko zirelakoan baina ez ziren gehiago agertu. Nire ama, 9 urte zituenean, udan Beizamara joaten zen. Egun batean, nire ama bere lagunekin ixkutaketan zebilen. Baratza batean sartu ziren eta gaua zenez ez zen ezer ikusten.

Hurrengo egunean, esnatu zirenean, alboko baserriko Joxe etorri zen etxera baratzeko tomate guztiak zapalduta zeudelako.

Azkenik, nire amaren amak eta aitak pena handia hartu zuten eta nire ama eta nire izeko zigortuta egon ziren telebistarik gabe.

AMA IXKUTAKETAN

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH3

PROIEKTUA

LH4. mailako ikasleak hiruhileko honetan historia lantzen aritu dira, antzin arotik hasi eta aro garaikidera arte. Gogotsu ari dira, taldelanean zein bakarka informazio ugari bildu dute eta gauza asko ikasten ari dira: noiz hasi eta bukatu zen aro bakoitza; gertakari garrantzitsuenak; hainbat pertsonaia esanguratsu eta haien ekarpen historikoak, garaiko bizimodua, asmakizunak, artea, gaixotasun edo izurriteak eta baita bitxikeria batzuk ere. Gazteleran historiako pertsonaia bat aukeratu eta haren biografia osatzen aritu dira beraien jakin mina asetuz eta datu interesgarri piloa bilduz. Gaiarekin lotuta plastikan arte egiptoarra ezagutzeko aukera izan dute, baita Papiroa sortzeko ere!

BRUSELAS

La ciudad europea que yo he elegido es Bruselas, la capital de Bélgica.

Se encuentra al sur de Bélgica.

La ciudad es amplia y bonita, y la gente que hay es bastante simpática. La ciudad es para mi una de las mejores ciudades de Europa.

Hay montes, ríos y muchas casas. El ayuntamiento Grand Palace de Bruselas mide casi 100 metros de altura. Delante del ayuntamiento hay una plaza y en esa plaza hay un dibujo gigante hecho con flores. El ayuntamiento se construyó en el siglo XIX y lo construyó el borgoñón Jean Bornoy.

Uno de los monumentos más importantes de Bruselas es el parlamento europeo. Normalmente suelen estar los políticos y los presidentes más importantes de Europa. También hay un monumento llamado Manneken Pis que es un niño haciéndose pis y a veces lo visten con ropas diferentes.

La ciudad de Bruselas me transmite felicidad y paz ya que es una ciudad bastante tranquila.

He elegido este lugar porque me gusta Belgica y porque para mi Bruselas es una de las ciudades más bonitas del mundo.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

ROMA

La ciudad que yo he elegido para describir es Roma. Roma es una ciudad situada en el sur de Europa. Además de ser la capital de Italia, se encuentra en la región de Lazio, Amonak 10 urte zituenean, eskolan andereñoak, esan zien Loiolara ibi en el centro de la península italiana. laldia egin behar zutela. Amona oso pozik jarri zen baina kezkatuta ere bai, ez bait zekien bere aitak joaten utziko ote zion. Roma es muy grande y además, tiene muchos habitantes, exactamente, 2.872.800. Allí hay muchos rascacielos muy altos y también muchos muEtxera itzuli zenean aitarengana joan zen baimena eskatzera. Aitak, seseos. rio serio jarrita honela esan zion: En Roma hay un coliseo. Alrededor del coliseo hay muchos jardines. Todos -Loiolara joan nahi baduzu zelai guztian artajorran aritu beharko duzu. son verdes. Allí andan muchos turistas visitando el Coliseo y sacando foAmonak izugarrizko poza hartu zuen .Etxeko erropak jantzi eta berehala tos. A cinco minutos andando del Coliseo hay un bar pequeño muy bonito. hasi zen lanean .Ordu asko aritu zen lanean. El Coliseo de Roma es muy conocido. El Coliseo es un antiguo anfiteatro. Hurrengo egunean Beizamatik lagunekin oinez joan zen Loiolaraino. Es el monumento más magnífico de la antigua Roma, así como un símbolo de la ciudad de Roma.

Ese lugar es tranquilo, pero alguna veces es agobiante porque las calles están llenas de gente y turistas. Yo he elegido este lugar porque he ido a Roma y me parece una ciudad muy bonita. Visitar el Coliseo merece mucho la pena.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI. LH5

Nire pertsona kuttuna: aittitte

San Martin ermita

XABAT SUDUPE

Pertsona altu eta argala da. Oso pertsona berritsua eta alaia da aldi berean. Bera zaharra den ondorioz ximur batzuk ere badauzka, baina niri horrek ez dit axola. Hala ere oso alaia eta begi urdina jarraitzen du izaten. Bere ezpainak oso politak dira nahiz eta batzuetan lehortuta egon.

Berarekin ibiltzen nintzen futbolean txikia nintzenean, baina geroago, bera eta baita ni ere zaharragoak egiten ari ginen eta horregatik orain, futbolean ibili beharrean, ehizean ibiltzen gara. Bera munduko onenaren pare, ni berriz, hala-nolakoa.

Nire aittitte nirekin oso gutxitan haserretzen da, baina, haserretzen denean, akerraren parera jartzen da. Ordea, denbora gutxira lasaitu eta, berriz, “hartz nagi” baten moduan jartzen da.

LH 6E Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

EKAIN ARRIETA ZUBIAURRE

San Martin ermita Azkoitiko herriko mendiska baten gainean kokatuta dagoen dorre altu bat da eta dorrearen alde bakoitzean erloju bana du. Dorrea zelai berdez inguratuta dago eta bertatik Azkoitiko herri osoa ikus daiteke.

Azkoitiko Urrategi auzoko eliza bezain txikia den eliza bat ere badu eta gaur egun, arkeologi museo bezala eta eliza jardueretarako erabiltzen da. Ermitaren barruan, altareaz gain, hainbat gauza ikus daitezke, besteak beste, lurperatu ziren eskeletoak, animalien hezur ba–tzuk, garai bateko armak…. Azken finean, lurralde eder honetan pertsonak nola bizi ziren ezagutzen laguntzen duten hainbat aurkikuntza.

Azaroaren 11an, San Martin eguna ospatzen da eta herri askotako festetan egin ohi den bezala, goizetik iluntzera arte kanpai hots alaiak entzuten dira. Urteetako ohitura jarraituz, azkoitiarrek bertara joateko ahalegin handia egiten dute kanpaia jotzera, dilin dalan hotsa nagusituz herri osoan.

LH 6. maila Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Nire txoko maitatua

NURA ALVAREZ ORUESAGASTI

Nire aiton-amonen baserria da nire txoko maitatua. Eserleku polit batean esertzen naizenean eta nire txakurra ondora etortzen zaidanean, haize ederra arnastuz, oso gustura sentitzen naiz.

Aurrean daukadana harriz eginiko baserri eder eta handi bat da. “Aritz ederraga” du izena, baina motzean “Aitzerra” deitzen diogu. Inguruan loreak, zuhaitzak eta beste landare asko ditu. Oso polita da. Haizea entzu–ten da alde batera eta bestera, eta txori asko ibiltzen dira inguruan. Txoriekin batera hegan egiteko gogoa ematen du. Orokorrean, kolore asko ikusten dira, adibidez, landare desberdinen koloreak, zuhaitzen kolore berdea… Primerako lekua da. Kezkatuta nahiz triste nagoenean, oso ondo etortzen zait hara joatea arnasa hartu eta pixka bat deskonektatzera.

Bertan, animalia espezie asko daude. Hauek dira horietako batzuk: txoriak, matxinsaltoak, marigorringoak, karakolak eta beste intsektu asko. Natura handia dago, eta, euria nahiko sarri egiten duenez, landareak oso ondo bizi dira, eta oso politak egiten dira.

Aitzerran naturako animaliez aparte, baserriko animali hauek ditugu: behiak, txakurra eta ardiak. Behiak hain dira handiak, non bufaloak ematen duten. Txakurra, berriz, hain da azkarra, non geopardo bat ematen duen. Eta azkenik, ardiak hain dira jatunak non elefanteak diruditen.

Bukatzeko esan, Aitzerra Elosun kokatuta dgoela, “Azkoitiko bailaran” hain zuzen ere. Oso handia da, eta harriz eginik dago. Itsasmailatik 500 m-tara dago gutxi-gora behera. Aitzerra baserriak 120 urte ditu, eta orain dela ez asko egin zen azken berrikuntza.

LH6.maila Azkoiitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

LAGUNTZA TALDEA

Hirugarren hiruhileko honetan laguntza taldeko ikasleek ekintza osagarri batzuk egin dituzte: baratzako bankalak lixatu eta barnizatu, landareak erosi eta landatu eta psiko gelan jolastu. Ekintza hauez gain, 6. mailako proiektuarekin lotuta, hau da “Historia”-rekin, herriko etxe eta eskultura ospetsuak ikusi dituzte.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI.

ERAKUSLEIHOAK APAINDURIKO IKASLEEK EKONOMIAKO

DBH4UROLA IKASTOLA ,

This article is from: