INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 68

3 Objetivos Helburuak

Ingurumena babestea

G

• Ikasleei Sabedes.gogoraraztea zer den eta zenbait ekosis• ekosistema Conoas. tema mota daudela. • Ekosistema bateko izaki biziduSugerencias didácticas nen artean elikatze-, lehia- eta lankidetza-harremanak daudela Para empezar Haga uerpo. jakitea. • Gizakiaren jarduerek ekosistePara explicar metan sortzen dituzten arazo • batzuk Al hación solar. berrikustea. • humedad… • Expla Ikasleei unitateko edukiak aurkeztea.

Iradokizun didaktikoak Hasteko • Testua irakurtzen hasi aurretik, berrikusi ikasleekin batera zernolako ezaugarriak dituzten izaki bizidunek, izaki bizigabeekin alderatuta. • Eskatu ikasle bati edo batzuei irakurtzeko hasierako testua ozen, guztientzat. Azpimarratu egileak armiarmaren ehizatzeko modua abentura zirraragarri bat balitz bezala kontatzen duela. Hausnartu denon artean testuarekin batera ageri den argazkiari buruz: Zerk ematen die atentzioa gehien? Ikusi al dute inoiz argazkian ageri den armiarma bezalakorik?

Azaltzeko • Gogorarazi ikasleei armiarmak artropodoak direla, eta ez intsektuak (artropodoen talde bat da hori); izan ere, askotan nahasi egiten dira biak. Armiarmen espezie guztiak ehiztari txiki bakartiak dira: zeta ekoizten dute, sareak egiteko, hori baita beren ehizatzeko tresna nagusia. Hainbat neurritako armiarmak daude: handienak gai dira txori txikiak ehizatzeko, eta txikienak milimetro erdi ingurukoak dira. Armiarmak oso garrantzitsuak dira ekosistemetan; izan ere, intsektu ugari kontsumitzen dute, eta haien kopurua gehiegi ez areagotzen laguntzen dute.

Ehiztari handia Fuksia-heskaiaren oinean, hosto lehorretan, beste armiarma mota bat bizi zela konturatu nintzen; tigre bat bezain ehiztari zuhur bat, eta odolzalea. Bere hosto-unibertso hartan zebilen harat-honat, haren begiek eguzkiaren argitan distira egiten zutela, aldian behin geratuz eta hanka iletsuen gainean gorputza luzatuz, ingurua begiztatzeko. Euliren bat eguzkitan egonean ikusten bazuen, geldi-geldi geratzen zen. Gero, landareen hazteko geldotasun berean, aurrera jotzen zuen oharkabean, milimetroz milimetro. Aldiro-aldiro gelditzen zen, hostoen gainaldean bere salbamendu-zeta lotzeko. Distantzia egokira iritsitakoan, geratu egiten zen ehiztaria, hankak leun-leun igurzteko, negozio handi bat egin duenak egin ohi duen bezala. Gero, besarkada iletsu bat emateko moduan hedatzen zituen hankak, eta jauzi egiten zuen, euli lokartuaren gainera. Ez dut inoiz ikusi kokapen egokian jarritako armiarmatxo horietako bat tiroa huts egiten. GERALD DURRELL Nire familia eta beste animalia batzuk. Moldatua

Bilatu hiztegian hitz hauek: hesia, fuksia, begiztatu, huts egin

Nor da izenburuan aipatzen den ehiztari handia?

Eman beste animalia batzuk ehizatzen dituzten bi animaliaren izenak eta harrapakinak diren beste birenak.

32

Informazio osagarria Gerald Durrell Gerald Durrell (1925-1995) Indian jaio zen, bere gurasoak bezala, baina haren arbasoak irlandarrak ziren. Aita hil zenean, familia Ingalaterrara joan zen, eta geroago, Korfu uhartera. Han hasi zen Durrell mota guztietako animaliak biltzen, maskotatzat edukitzeko. Uharte horretan egindako lau urteak izan ziren bere lan autobiografiko ezagunenen oinarria; besteak beste, Nire familia eta beste animalia batzuk, Piztiak eta gainerako ahaideak eta Jainkoen lorategia; garai horretan piztu zitzaion animalien mundua aztertzeko eta babesteko zaletasuna.

32 132826 _ 0066-0081.indd Sec1:68

28/9/09 16:13:59


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.