INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 55

2 2. Landare loredunak

2. UNITATEA

LANDARE LOREDUNAK

Landare loredunak, ugaltzeko loreak eta haziak sortzen dituzten landareak dira. Lorea ez dute urte osoan izaten, garai jakinetan baizik; normalean, udaberrian edo udan. Are gehiago: batzuk hainbat urtean behin baino ez dira loratzen.

Gimnospermoak

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna Gizakiak genetikoki hautatu ditu kontsumitu dituen landareak, historian: espezierik emankorrenak landatu ditu, eta zenbait espezie elkarrekin gurutzatu, labore indartsuagoak eta errentagarriagoak lortzeko. Baina bioteknologian egindako aurrerapenek landare batzuen geneak zuzenean aldatzeko aukera ekarri dute, azken hamarkada hauetan, horrela haien emankortasuna areagotzeko. Beraz, genetikoki aldatutako laboreak agertu dira; adibidez, gaixotasunak gainditzeko, lur elkorretan hazteko, fruitu gehiago emateko eta urtean uzta bat baino gehiago izateko gai direnak.

Landare loredunak bi taldetan banatzen dira: gimnospermoak eta angiospermoak. w â—?

Gimnospermoak. Zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta gehienek hosto iraunkorra dute; esaterako, pinuak, izeiak, arazonikak eta abar. Hosto luzeak eta estuak izaten dituzte (halakoak dira, adibidez, pinuaren orratzak), edo txikiak eta ezkata formakoak (altzifreenak eta Ariznoa-altzifreenak, esaterako). Oso lore soilak eta ikusgarritasun gutxikoak dituzte, kalizarik eta korolarik gabeak.

hostoak (orratzak)

Gimnospermoek ez dute fruiturik sortzen; haziak pinaburuetan sortzen zaizkie. â—?

Angiospermoak. Landare talde ugariena da; talde horren barruan, zuhaitzak, zuhaixkak eta belarrak daude. Artea, pagoa, mitxoleta, garia eta orkidea, adibidez, angiosmermoak dira. Gure elikaduran erabiltzen ditugun landare gehienak dira angiospermoak.

hazia pinaburua

Angiospermoak

Angiospermo guztiek loreak sortzen dituzte, baina lore batzuk txikiak dira, eta ez oso ikusgarriak. Haziak fruituen barruan sortzen dituzte. Bi landare multzo daude: lorerik gabekoak eta loredunak. Lorerik gabeko landareen artean bi talde nagusi daude goroldioak eta iratzeak. Loredunen artean, berriz, beste bi talde: gimnospermoak eta angiospermoak.

Galderak

hostoa

lorea

1. Zer motatakoa da argazkiko landarea? Nola dakizu? 2. Azaldu nola ugaltzen diren lorerik gabeko landareak.

Badira era horretako landareen aurka dauden pertsonak, gizakiok kontsumitzeko arriskutsuak izan daitezkeela diotenak. Hala ere, gosea eta lehortea gainditzeko konponbidea izan daiteke, munduko hainbat eskualdetan. fruitua hazia

Erantzunak w Landare loredunak. Talde honetakoak dira gimnospermoak eta angiospermoak.

21

Galderak 1. Argazkiko landarea angiospermo bat da. Mahatsondo bat denez, fruitu jangarriak ematen ditu. Landare gimnospermoek, aldiz, ez dute fruiturik ematen. 2. Lorerik gabeko landareak esporen bidez ugaltzen dira; hau da, landare berriak sor ditzaketen zelula berezi batzuen bidez.

Bach medikuntzaren zenbait arlotan aritu zen lanean: mediku kliniko eta zirujau; bakteriologo eta patologo; eta homeopata. Egia esan, Bachek loreen propietateei buruzko ekialdeko antzinako tradizioak eta oreka nahiz baretasuna bilatzeko filosofia hindua konbinatu zituen. Lore horien xedea emozio-desorekak arintzea da: beldurra, eroapenik eza, larritasuna, ziurgabetasuna, sumindura, nahasmendua, tolerantziarik eza, lotsa eta abar. Komunitate zientifikoak ez ditu jotzen prestakin horiek gaixotasun larriak tratatzeko oso erabilgarritzat.

21 132826 _ 0050-0065.indd

Sec1:55

28/9/09

16:16:29


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.