INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 39

1.UNIDAD UNITATEA 1

GOGORATU IKASITAKOA Izaki bizidunak

1. Adierazi nola betetzen duzun harreman-funtzioa kalea gurutzatzean.

Naturan izaki bizigabeak eta izaki bizidunak bizi dira. Bizigabeak dira, adibidez, harriak eta mineralak; eta bizidunak, animaliak eta landareak.

2. Aztertu ilustrazioa eta esan zer bizi-funtzio ikusten diren irudian.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna Esan ikasleei iker dezatela Antony van Leeuwenhoeken biografia entziklopedia baten bidez, zientziaren historiako gertaera batzuei buruzko informazioa biltzeko.

Izaki bizidunek hiru bizi-funtzioak betetzen dituzte: nutrizioa, harremana eta ugalketa. Nutrizioaren bidez, izaki bizidunek elikagaiak hartzen dituzte gorputza eraikitzeko eta berritzeko, eta energia lortzen dute jarduerak egiteko. Harremanaren bidez, izaki bizidunek inguruan zer gertatzen den jakiten dute eta modu egokian erantzuten dute.

Erantzunak

Ugalketaren bidez, izaki bizidunek beste izaki bizidun batzuk sortzen dituzte, antzeko izakiak.

Animaliak

Gure gorputza barrutik

Animaliak ornodunak edo ornogabeak izan daitezke.

Gure barruan hezurrak eta giharrak ditugu. Hezurrek eskeletoa osatzen dute, eta giharrek mugimenduan parte hartzen dute.

Ornodunen multzoan, ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak eta arrainak biltzen dira.

Baditugu beste organo asko ere: garuna, bihotza, birikak eta urdaila, esaterako. Organo horiek guztiak beharrezkoak dira gure gorputzak funtziona dezan.

Ornogabeen multzoan, besteak beste, marmokak, harrak, moluskuak eta artropodoak (armiarmak eta intsektuak, esaterako) biltzen dira.

4. Zer izen dute hezurren arteko loturek? 5. Zer funtzio dauka bihotzak? Eta birikek?

3. Adierazi ondoko animaliak ornodunak ala ornogabeak diren eta zein taldetakoak diren.

HAU IKASIKO DUZU ganba sugegorria

Zelulak zer diren eta nolakoak diren.

Izaki bizidun zelulabakarrak eta zelulaniztunak zer diren.

Zer antolakuntza-maila duten izaki bizidun zelulaniztunek.

Izaki bizidunak zer bost erreinutan biltzen diren.

Izaki bizidunen deskribapena nola egiten den.

t

amuarraina

k?

7

Antony van Leeuwenhoek holandarra izan zen mikroskopio bidez mikroorganismoak ikusi zituen lehenengo pertsona. Mikroorganismoak ikusi zituen euri-uretan, hortzetako lertzoan, odolean, semenean, gorozkietan eta beste hainbat tokitan. Hainbat motatako animalia txiki-txikiak zituztela adierazi zuen. Leeuwenhoekek eskuz lantzen zituen leiharrak, eta 275 aldiz handiago ikusten zituen objektuak. • Proposatu ikasleei egin dezatela ikerketa txiki bat. Eskatu azter dezatela zenbat aldiz handiago ikusten diren objektuak mikroskopio bakunen bidez; esaterako, ikastetxeko laborategiko mikroskopioaren bidez.

Irudiak • Beste mundu bat asmatu zuela esaten da, izaki mikroskopikoak ikusi eta deskribatu zituen lehenengo pertsona izan zelako. Gauzen barruan milaka eta milioika izaki txiki-txiki zeudela konturatu zen. • Mikroskopioa tresna optiko bat da, eta tresna horretan zehar begiratuta, objektuak askoz handiago ikusten dira. • Ez, Leeuwenhoekek mikrobioak, bakterioak eta beste izaki zelulabakar batzuk ikusi zituen, baina zizareekin eta aingirekin alderatuz deskribatu zituen, haien antza baitzuten izaki horiek. Hala ere, aingirak bakterioak baino milioika aldiz handiagoak dira. Galderak 1. Esate baterako, bi aldeetara begiratuta, autorik ez datorrela ikusteko. 2. Ugalketa eta nutrizioa. 3. Sugegorria narrastia da, animalia ornoduna; amuarraina arraina da, animalia ornoduna; ganba, berriz, animalia ornogabea da, krustazeoa. 4. Hezurren arteko loturek artikulazio dute izena. 5. Bihotzak odola bultzatzen du, gorputz osoan zehar zirkula dezan. Birikek, berriz, oxigenoa lortzen dute, arnasten dugun airetik.

7 132826 _ 0036-0049.indd

Sec1:39

28/9/09

16:14:21


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila by MARISA - Issuu