INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 132

7 Objetivos Helburuak

Indarrak eta higidura

• Sabedes. Indarrek gorputzetan duten eragina ikasleei gogoraraztea. • Conoas. • Erakarpen- eta aldaratze-indarrak daudela ikastea.

Sugerencias didácticas

• Makinek denbora eta esfortzua Para empezarbalio dutela jakitea, aurrezteko Haga bai uerpo. eta funtzionatzeko indarra behar dutela jakitea ere.

Para explicar • Unitateko edukiak ikasleei aur• Al hación solar. keztea. • Expla humedad…

Iradokizun didaktikoak Hasteko • Esan ikasleei irudiari erreparatzeko eta bertan zenbait makina identifikatzeko. Txirrika aipatzen dutenean, esan gure garabi modernoen funtzionamendua Arkimedesek erabilitako printzipio berean oinarritzen dela. Azaltzeko • Azaldu haurrei makinak mekanismo eta gailu konplexuak direla pentsatzeko joera dugula, baina makina horien guztien oinarria makina bakunak direla. Esate baterako, ia makina guztiek dituzte gurpilak eta gurpilean oinarritutako engranajeak eta hortzak. Gurpila, hain zuzen, makina bakuna da. • Esan ikasleei beren inguruneari erreparatzeko eta bertan makina bakunak identifikatzeko. Espaloien ertzetako beheraguneak edo arrapalak makinak dira. Galdetu ikasleei ea zertarako balio ote duten horiek. • Unitate honetan, ikasleek txirrika zer den ikasiko dute, baina ez dute polipastoaren berri izango (txirriken konbinazioa). Egokia dela uste baduzu, esan ikasleei eragiten den indarraren norabidea aldatzeko balio duela txirrikak. Erabili behar den indarraren kantitatea gutxitzeko, ordea, txirriken konbinazioa erabili behar da.

Arkimedesen jakinduria «Euste-puntu bat ematen badidazue, mundua mugituko dut» esan zuen behin Arkimedesek. Hieron erregeak ahoberokeriatzat hartu zuen, eta objektu astun bat higitzeko eskatu zion: mundua ezin bazuen ere, ea behintzat bolumen handiko zerbait higitzen zuen. Arkimedesek lehorrean zegoen itsasontzi bat aukeratu zuen, eta jendez eta merkantziaz betetzeko eskatu zuen. Makina bat pertsonen artean ere ezin izango zuten uretaratu, hamaika sokatatik tiraka.

lehorrean – uretaratu – soka-muturra ●

Zure ustez, zer esan nahi zuen Arkimedesek, «euste-puntu bat ematen badidazue, mundua mugituko dut» esaldiaren bidez?

Txirrika makina bakun bat da. Aipatu beste makina bakun bat edo beste.

Arkimedesek txirrika-sistema bat antolatu zuen, soka-muturretan korapiloak eginez eta hainbat txirrika bata besteari lotuz. Horrela, sokari esku batez tira eginez, poliki-poliki uretaratu zuen itsasontzia. ISAAC ASIMOV Zientziaren une nagusiak. Moldatua

Bilatu hiztegian itsasontzien munduarekin lotutako hitz eta esapide hauek:

88

Informazio osagarria Arkimedes Sirakusakoa (K.a. 287–K.a 212, gutxi gorabehera) Zientziaren historian, Arkimedes da inoiz izandako asmatzaile garrantzitsuenetako bat. Asmatzaile izateaz gain, matematikari, ingeniari, fisiko eta astronomo aparta izan zen. Arkimedes Sirakusan bizi zen, eta ez dakigu gauza handirik haren bizitzari buruz. Berak azaldu zituen zientifikoki lehen aldiz palankaren printzipioak, eta polipastoa asmatu zuen; hau da, pisu handiak igotzean esfortzu asko aurrezteko aukera ematen duen txirrika-konbinazioa. Hala ere, esferaren bolumena eta area aurkitzea jotzen zuen Arkimedesek bere aurkikuntza nagusitzat. Hain zuzen, esferaren area eta bolumena erradio bera eta erradioa ber biko altuera duen zilindroaren bi heren direla.

88 132826 _ 0130-0143.indd

132

28/9/09

15:59:03


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.