INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 116

6 Objetivos Helburuak

Materia eta haren eraldaketak

GO

• Sabedes. Materia zer den eta materiaren ezaugarri batzuk ikasleei gogo• Conoas. ratzea. • Materia egoera likidoan, solidoSugerencias didácticas an edo gaseosoan egon daitekeela jakitea, eta egoera horiePara empezar Haga takouerpo. bakoitzaren ezaugarri nagusiak gogoratzea.

g

Para explicar • Materia egoera batetik bestera • alda Al hación solar.jakitea. daitekeela • Expla humedad… • Ikasleei unitateko edukiak aurkeztea.

Iradokizun didaktikoak Hasteko • Irakurketa hasi aurretik, esan ikasleei ozen adierazteko ezaugarri hauekin bat datozen objektuak edo izakiak: – Oso objektu pisutsuak eta oso arinak. – Leku asko hartzen duten objektuak eta bolumen gutxikoak. – Bolumen aldakorra duten objektuak (adierazi zer baldintzatan aldatzen den bolumena).

Azaltzeko • Dentsitatea zer den intuizioz ulertzea ez da erraza ikasleentzat. Azaldu ikasleei urrea erretiluaren beheko aldean gelditzen dela, harearen gainerako osagaiak baino dentsoagoa delako. Eman beste adibide bat: bi pertz berdinak hartu eta bata urez eta bestea lastoz (edo belakiez, ogiz, paperez...) betetzen baditugu, bietako zeinek izango du pisu handien? Nolanahi ere, biek bolumen bera dute. Azaldu ikasleei ura duen pertzak dentsitate altuagoa duela, lastoa duenak baino, masa handiagoa baitu bolumen berean.

Urre-bilatzailea Harriz harri arin asko jauzika gurutzatu zuen erreka. Mendi-hegalak eta urak bat egiten zuten tokitik, palakada bat lur atera zuen, eta erretilura bota. Makurtu, eta erretiluaren zati bat uretan sartu zuen. Gero, trebeki egindako mugimendu zirkular batez, urari kanpora eta barrura eragin zion, lurra eta hartxintxarra zeharka zezan. Partikula handienak eta arinenak ur gainera igotzen ziren, eta abilki egindako mugimendu batez, ertzetik kanporatzen zituen. Edukia gutxituz joan zen, harik eta lur xehea eta hartxintxar txikia soilik geratu ziren arte. Lanean jarraitu zuen, eta azkenerako, bazirudien erretiluan ura besterik ez zela geratzen. Baina orduan, ura erreka ertzera bidali zuen mugimendu erdizirkular bizi batez, eta hondar beltzezko geruza bat agertu zen, erretilu hondoan. Gertutik aztertu zuen. Erdian urre koloreko partikula bat zegoen. JACK LONDON

«Urre-zaina», Urrearen ameskeria liburuan. Moldatua

Begiratu goiko bi irudi horiei eta azaldu zer den erretilu bat.

Zertarako egiten ditu urre-bilatzaileak testuan azaltzen diren mugimendu horiek guztiak?

Zure ustez, testuan azaltzen den metodoa erabiltzen al da oraindik ere, urrea bilatzeko?

74

Informazio osagarria Urrearen sukarra XIX. mendearen amaieran, urrearen sukarra delakoa izan zen AEBko zenbait eremutan. Kalifornian hasi zen: baserritar batek urrezko pipita bat aurkitu zuen errekatxo batean, bere abeletxetik gertu, eta ia 300.000 pertsona joan ziren bertako ibaiertzetara. Zenbait urte eman zituzten hareak arakatzen, aberastuko zirelakoan, baina oso gutxik lortu zuten hori. Sukarra Hegoafrikara, Australiara eta, geroago, Yukonera (Kanada) hedatu zen. Lurralde horretan urre-bilaketa are sutsuagoa izan zen. Jack London kazetaria izan zen sukar bitxi horrek jotakoetako bat, eta nahiz eta aberastu ez, zenbait eleberri idatzi zituen bere bizipenak eta Yukonen ezagutu zituen pertsonaia bitxiak oinarri hartuta.

74 132826 _ 0114-0129.indd 116

28/9/09 15:58:03

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila by MARISA - Issuu