INGURUNEAREN IRAKASLEAREN GIDA 5.maila

Page 100

5

Unibertsoa

GOG

Helburuak

Gu

• Ikasleei Lurrak bere ardatzaren inguruan eta Eguzkiaren inguruan zer mugimendu egiten dituen gogoratzea.

Lur gain

Lur ziobira rio ere me oso egu

• Ilargia Lurraren satelite naturala dela jakitea eta Ilargiaren ezaugarri batzuk gogoratzea. • Eguzkia izar bat dela, eta Lurreko bizirako zer garrantzi duen gogoratzea.

Egu Me

• Ikasleei unitateko edukiak aurkeztea.

Ila

Iradokizun didaktikoak

Ilar izat em

Hasteko • Irakurtzen hasi baino lehen, galdetu ikasleei kometa bat edo kometen irudiak ikusteko aukerarik izan duten. Kometarik ezagunena Halley izenekoa da; 76 urtean behin bisitatzen du Lurra eta 1986an bisitatu zuen azkenekoz. Ahal baduzu, erakutsi ikasleei Halley kometaren azken bisitaren irudi batzuk. • Unitatea irakurtzen hasi baino lehen, irakurrarazi haurrei unitatearen izenburua eta bi orrialdeetako atalen izenburuak, aurretiko ideiak aurkitzeko. Horretarako, erabili ikasleekin IKASTEN IKASTEKO eskuliburuko 12. orrialdean ematen ditugun jarraibideak.

Azaltzeko • Azaldu haurrei kometek isats distiratsua eta adatsa izaten dutela. Izan ere, Eguzkira gerturatzen direnean, Eguzkiak haien gainazala berotzen du, eta kometen izotza solido-egoeratik zuzenean gasegoerara pasatzen da. Halaber, azaldu kometak Eguzkitik gertu daudenean baino ezin direla ikusi eta denbora-tarte oso motzean, oso txikiak direlako eta oso orbita luzanga dutelako.

Siberiako gertakariaren irudi simulatua.

Ilar tze

Gertakaria Siberian 1908. urteko uztailaren 30eko goizeko lehen orduetan, suzko bola erraldoi bat ikusi zuten zeruan, ziztu bizian higitzen, Erdialdeko Siberian (Errusiako iparraldeko oso jende gutxiko eskualde bat). Zeruertzean lurra jo zuenean, leherketa ikaragarri bat gertatu zen. Bi mila kilometro koadro baso suntsitu zituen, eta talkaren inguruko milaka zuhaitzi eman zien su, su-parrastada batez. Honela kontatu zuen lekuko batek:

Egu kok bat izat zaio Ilbe 3.

«Upel bat konpontzeko aizkora gora jasota nuela, zerua bitan zatitu zen bat-batean, eta basoaren gainean, zeruaren gainalde guztia suak estaltzen zuela zirudien. Berehala, bero izugarria sentitu nuen, alkandorak sua hartu izan balit bezala... Alkandora erantzi nahi izan nuen, eta bota, baina orduan leherketa bat gertatu zen zeruan, eta burrunba ikaragarri bat entzun zen. Leherketa hark lurrera bota ninduen, arkupetik sei bat metrora edo, eta konortea galdu nuen, une batez.» CARL SAGAN. Kosmosa. Moldatua

Aurkitu Siberia, munduko mapa batean edo munduko bola batean.

Zientzialari gehienen ustez, kometa txiki bat lehertuko zen Siberian, atmosferaren aurka talka egitean. Zer da, baina, kometa bat? Ez badakizu, bilatu informazioa.

60

Informazio osagarria Tunguskako meteoritoa Tunguskako gertaera da Siberian (Errusia), 1908ko ekainaren 30ean, 7:17an, indar handiko aireko leherketa bat gertatu zela. Detonazioa, potentzia handiko arma nuklear batenaren antzekoa, izotzez osatutako kometa batena zela uste izan zen, ez baitzen zati bat bera ere berreskuratu. Halaber, ez zuen krater bat bera ere utzi, ez baitzen gainazalera iritsi. Bolidoa –80 m-ko diametrokoa– airean lehertu zen. Leherketak zuhaitzak erre eta eraitsi zituen 2.150 km²-ko azaleran, eta leihoak hautsi eta jendea lurrera bota zuen handik 400 km-ra. Hainbat egunetan, Errusiako eta Europako eremu batzuetan gauak oso distiratsuak izan ziren, eta eguzkia ezkutatu ondoren, argi artifizialik gabe ere irakur zitekeen.

60 132826 _ 0098-0111.indd 100

Ilar urik

28/9/09 15:55:45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.