15 minute read

Iritzia

2022KO IRAILAREN 16A

# 480

Advertisement

Argitaratzailea:

Goierriko Hedabideak SL Koordinatzailea: Kerman Garralda Kudeatzailea: Miren Sudupe Erredakzio-burua: Loinaz Agirre Diseinua: Adaki (Eneko Maiz) Banaketa: Bidera zerbitzuak. Berria Taldea Lege gordailua: SS-1638/2011 Egoitzak: Beasain: Oriamendi, 32. 20200. Urretxu: Iparragirre, 11 (Kaletxiki). 20700. Telefonoak:

Beasain: 943-16 00 56 Urretxu: 943-72 34 08 Webgunea:

goiberri.eus Posta elektronikoa:

goiberri@hitza.eus Publizitatea:

607 530 424 jizagirre@hitza.eus Bezero arreta, harpidetzak:

943-30 30 35 hitzakide@hitza.eus Diruz laguntzen duten erakundeak:

Udalak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Itsasondo, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zerain eta Zumarraga

Azaleko irudia:

Goiberri

Itzain

Elikagaien inflazioa dela eta

Inflazioaren ondorioz produktu freskoen salmenta jaitsi eta marka txurienak igo omen dira. Hori dela eta, herritar askoren elikaduraren kalitateaokertzenaridaetahala jarraituko omen du irailetik aurrera.Egoerahonetan,Espainiakogobernuakmerkatukuotarik handiena duten enpresa banatzaileekinhitzartuta,oinarrizko elikagaien prezioei mugak jarri nahidie.Neurriarekinpolemika hasi da, herritarron eskubideen gainetik dagoen merkatu eta konpetentziaren kontrakoa izan daitekeelako edo tokiko dendei kaltea eragin ahal dielako,bestearrazoienartean.

Herritar askorentzako elikaduraosasungarriaezinezkoada, eta hori lehentasunez konpondu beharreko arazoa da. Kontuan hartuta gainera, tamalez, enpresa banatzaile gutxi hauek herritar gehiengoaren elikagaien kontsumoa bere gain hartzen dutela, epe motzean behintzat, enpresahauenpartehartzeakomenigarriada.

Baina inflazioa alde batera utzita, elikagaien globalizazioa, uniformizazioa, eta bezero zein ekoizleentzat ezarritako prezioen gehiegikeriak erabat lotuta daude enpresa multinazional hauek duten merkatu kuota handiarekin. Beraz, zaila ematen du arazoa handitzen duenari protagonismoa eta erreferentzialtasuna emanez (eta merkatu kuota handitzeko aukera beste behin ere)egoeraonbideanjarrikodenikepeluzera.

Denok onartzen dugu elikagai freskoak, ingurukoak eta sasoikoak osasungarriagoak direla, eta elikagai hauek eskuratzeko aukerarik iraunkorrena merkatu kanal laburren bidez dela (azokak, kontsumo taldeak, he-

Judit Garcia Lloren Baserritarra s rriko dendak,..). Ez kanal hauek indart al ze da ko, garaia erraztasunak eta erreferentzialtasuna emateko eta gure elikadura-

Askorentzako ren gainean gero eta indar elikadura osasungarria gehiago duten enpresa tzaileen indar korrelazio aldealdatzenjoateko? b a anagure ezinezkoa da, eta Prezio eskuragarriagoak izahori lehentasunez teko, osasuneko arazoak mubeh konpondu arreko arazoa da rrizteko eta nekazariak zein ingurumena zaintzeko, jaki industrialekin osatzen joan garen dieta errebisatu behar dugulakoan nago (jaki prozesatu eta haragi industrialaren gehiegizko kontsumoa adibidez). Horretarako formazio eta informazioa beharrezkoak dira. Horretaz gain, uste dut soluzioak etorriko direla barne merkatuak eta kanal hurbilak lantzen eta sasoiko zein tokiko elikagai ekologikoensustapenetik.EtaezdagoMadriletik zerneurridatozenzainegonbeharrik. Goierrin badira urte batzuk Hamabostaldi ekologikoa antolatzen dela eta programako ekimenek hausnarketarako bidea ematen dute. Igande honetan, urtero bezala, Zerainen hitzordua dugu azokarekin. Apustu egingo nuke, bertanaurkitudaitezkeenelikagaienprezioeninflazioa10etikbeheradagoela.

Erreportajea

GANBARA LANEAN

Testuak: Loinaz Agirre

Ganbarari, buruari, eragiteko garaia iritsi zaie bertsolariei, errimak eta ideia josiz, ganbarako lanak eginez, Iruñeko Nafarroa Arenako helmugara ahalik eta gertuen iristeko asmoz. Bost goierritarrek hasiko dute bidea irailaren 24an.

Zegokiona baino urtebete beranduago, baina badator bertsolaritzaren festa, iritsi da 18. Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bihar zortzi, irailaren 24an hasi eta abenduaren 18an amaituko da lau urtean behineko erronka. 42 bertsolarik hasiko dute irailaren 24an Getxon (Bizkaia) txapelketaren ibilbidea, eta MaialenLujanbiorekinbatera(azkenekotxapelduna) beste zazpi bertsolarik bakarrik lortuko dute Iruñeko Nafarroa Arenako finalean kantatzeko txartela.

Iruñeko azken geltokirainoko helmugaraino iristea helburu duten 42 bertsolarien artean, Goierriko bost bertsolari daude: Amaia Iturriotz eta MaialenAkizuurretxuarrak(lehenengo aldiz), Iñaki Apalategi beasaindarra, Iban Urdangarin ataundarra eta Nerea Elustondo legazpiarra.

Hamalau saiok osatuko dute 2022ko Euskal Herriko bertsolari txapelketa. Getxon (Bizkaia) abiatuko da, eta lehenengo aldiz, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da finala. 42 bertsolarirekin batera, hamalau lagunek osatzen dute gai jartzaile taldea eta 21 izango dira epaile lanetan arituko direnak.

Aitor Sarriegi eta Saroi Jauregi ez

2017an finalistak izandako Aitor SarriegibeasaindarraketaIgorElortzabizkaitarrak uko egin diote txapelketan kantatzeari; euren ordez ez da inor sartuko. Era berean, Beñat Lizasok, Etxahun Lekuek, Jokin Urangak, Jon Maiak eta OdeiBarrosokereukoegindiotetxapelketan aritzeari, eta euren ordez, Beñat Iguaranek, Haritz Mujikak, Imanol Uriak, Maialen Akizuk eta Patxi Iriartek kantatuko dute.

Aitor Sarriegi beasaindarrak 2017ko txapelketan iragarri zuen azkenekoa izango zuela, eta ez du batere damurik hartu zuen erabakiarekin. «2017ko txapelketa hasterako nuen erabakita azkenekoa izango zela. Bukatu zen bezala bukatuta, zorionekoa naiz, bukaeran finala jokatuta, utzi nezakeen tokirik onenean utzi nuen». Are gehiago, «ondoren etorri denagatik: plaza erabat aldatu da, txapelketa urtebete atzeratu da, horrek ere nerbio eta tentsio asko sortuko zion jende askori». Horrezaz gain,ustedu«besteerabatekoaldaketa ere badatorrela: belaunaldi aldaketa bat, beste arnas berri bat... Momentu egokia izan zela uste dut».

Aurten bertsoaren saltsa eta festa desberdin biziko du beraz Sarriegik. «pereza ere ematen du badatorrela ikusteak», aitortu du. «Ahal dudanean laguntzeko prest nago, baina txapelketarekinharremangehiegiizatekogogorik ez dut egia esateko. Kantatu duda-

Maialen Lujanbio txapeldunarekin batera, Iruñeko Nafarroa Arenako finalean beste zazpi bertsolari lehiatuko dira. Gari Garaialde

FASEAK ETA SAILKAPENAK

Hiru fasetan banatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia: Irailaren 24tik urriaren 9ra lehenengo fasea; urriaren 22tik abenduaren 3ra finalaurrekoak; eta abenduaren 18an finala.

1fasea. Herrialdeetako txapelketetatik sailkatutako 36 bertsolarik kantatuko dute lehen fasean. Sei bertsolaritako sei kanporaketa antolatu dituzte. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasako da hurrengo fasera. Puntu gehien biltzen dituztenekin osatuko da finalaurrekoetarako gainerako bertsolarien zerrenda.

2Finalaurrekoak. 24 bertsolari ariko dira: lehenengo fasetik sailkatutako hemeretzi bertsolari eta 2017ko bost finalista. Bi itzuli izango ditu finalaurrekoak eta puntu gehien pilatzen dituzten zazpi bertsolari sailkatuko dira Iruñeko finalerako.

3Finala. Zortzi bertsolari ariko dira Iruñean: 2017ko txapelduna (Maialen Lujanbio) eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. nean, ia saio guztietara joatekoa izan naiz, baina aurten ez dakit zer egingo dudan. Gogo handirik ez dut, eta hasieran, inbidiarik ere ez du ematen».

Hori bai, finalerako txartela erosita dauka. «Bukaeran badakit inbidia sentituko dudala, Iruñeko finala berezia izango delako. Han kantatzea ederra izango da baina txapelketa ondo atera zaienekin gogoratzen gara, eta txapelketa ondo aterako ez zaienak gehiago izango dira». Gainera, beasaindarrak argi du, «kontua da ez dela finala bakarrik. Aurretik pasatzen duzuna, animikoki gorabehera handiko asteak izaten dira. Aldartean eragiten du eta ez da oso gomendagarria».

Saroi Jauregi zaldibiarra ere Euskal Herriko bertsolari txapelketako finaletako aurkezle finkoetako bat izan da 2001. urtetik, «Belodromoko azkeneko finaletik». Geroztik, BECeko finalak

BOST GOIERRITAR

2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost goierritarrek hartuko dute parte. Saioetarako eta finalerako txartelak salgai daude, Bertsosarrerak.eus atarian. » Amaia Iturriotz Etxaniz (1993)

Urriaren 2an, Gasteizko Europako Biltzar jauregian izango du lehen saioa, 17:00etan. Lehenengo aldiz hartuko du parte Txapelketa Nagusian urretxuarrak.

» Iñaki Apalategi Astigarraga (1982)

Irailaren 25ean, Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia Udal Antzokian kantatuko du, 17:00etan. Hirugarren aldiz lehiatuko da beasaindarra.

» Iban Urdangarin Lardizabal (1985)

Ataundarrak ere badu esperientzia Txapelketa Nagusian, bigarren parte hartuko baitu. Urriaren 2an izango du lehen saioa, Gasteizko Europako Jauregian, 17:00etan.

» Nerea Elustondo Plazaola (1981)

Beteranoena legazpiarra da, laugarren aldiz ariko baita. Irailaren 24an, Getxoko (Bizkaia) Muxikebarri Zentroan izango du estraineko saioa, 17:00etan.

» Maialen Akizu Bidegain (1996)

Aurrez sailkatuta zegoen bertsolari batek txapelketan parte hartzeari uko egin diolako, lehenengo aldiz Euskal Herriko txapelketa nagusian aritzeko aukera izango du urretxuarrak. Urriaren 9an Lizarran (Nafarroa), Los Llanos kulturgunean du lehen kanporaketa, 17:00etan.

aurkezten aritu da, eta kanporaketetako saioren bat ere bai. Aurten beheko aulkietatik, «erabat kanpotik» biziko du Euskal Herriko txapelketa. Arraroa egingo zaio seguruenik: «Egia esateko, txapelketakoantolakuntzatalderenbatetik kanpoko txapelketaz ez naiz gogoratzen. 1997koa izan zen azkena. Badakitfinalerajoannintzela,bainaoroimenak oso-oso atzenduta dauzkat».

Goierritarren aukera finalean

Finaleko txartela erosita dauka zaldibiarrakere.Bainaaurretiksaiogehiene-

Amaia Iturriotz Etxaniz Urretxuarra

«Txapelketa honetan berriz ere bertsoari lotzea da helburua»

Pentsatzen dut datozen asteetan urduri edo oso urduri jarriko naizela. Aukera eta oparia da txapelketa nagusian aritzea, helburu bat, inoiz jarri gabekoa, baina helburua betetzea. Txapelketa honetan berriz bertsoari lotzea da helburua. Gogoa daukat berriz ere bertsoetan zentratzeko, eta nire burua estutzeko, eta berriz kateatzeko. Lehenengo kanporaketa gainditzea izugarria izango litzateke. Zaila dela badakit, baina aukera egongo balitz, izugarria litzateke, aurreratzen jarraituko genuelako.

Iñaki Apalategi Astigarraga

Beasaindarra

«Ahal dudan ondoena egin, eta gero-gerokoak. Saio bakoitza bizi beharra dago»

Ondo egin nahia beti egoten da. Beraz, ahal dudan ondoena egin, eta gero-gerokoak. Hasieran eta bukaeran kantatu, norekin kantatu... gauza guzti horiei garrantzia kendu behar zaie. Garrantzia egiten duenak dauka. Saio bakoitza bizi beharra dago. Fase bakoitzean norberak jartzen dio helburua bere buruari. Lehenengo fasean, lehenengo fasean pentsatu behar da baina horrek ez du esan nahi ez daukazula hurrengo fasera sailkatzeko gogorik. Jende asko geratu da kanpoan eta zortea da hor kantatzea.

Iban Urdangarin Lardizabal

Ataundarra

«Txapelketan izena ematerakoan izugarrizko zalantzak izan nituen»

Izena ematerakoan izugarrizko zalantzak izan nituen. Pandemia honek denoi eman digu dezenteko kolpea, eta erabat desanimatu nintzen. Izan ere, saiorik ez baldin badaukat, txapelketak eta gainerakoak alperrik dira. Hala ere izena eman nuen eta aurtengo udan saioak mugitu dira eta alde horretatik gustura nago. Txapelketara dena ematera joaten naiz, ahalik eta aurreen geratzeko. Txapelketako ibilbidea Gasteizen bukatzen bada ez dut disgustu handiegirik eramango baina aurrera banoa, hobe.

tara joateko asmoa ere badauka, «semearekin eta familiartekoekin».

Azkeneko finaletan goierritarren ordezkariak izan dira Saroi Jauregi (2001etik) eta Aitor Sarriegi (2009an, 2013an eta 2017an). Aurten ikusteko dagogoierritarrikfinaleanizangooteden. Sarriegiren esanetan, «lehen ere egon dira final mordo bat bertsolari goierritarrik gabe. 2001a, 2005a... Nik uste dut kolpea gutxien uste duenak jo dezakeela. Aukerak badaude baino gauza asko gertatu behar dira elkarrekin».

Finala urruti

Jauregi ez da finaleko zortzikotearen zerrendan pentsatzen jarri oraindik. «Egiaesanezdutpentsatufinaleanzein sartuko den eta zein ez den sartuko. Argi daukadana da, desberdina izango dela». Batetik, azkeneko finalean kantatu zuten bik [Aitor Sarriegi eta Igor Elortza] parte hartuko ez dutelako, «eta zulo batzuk geratzen direnez, bete egin beharko direlako nolabait». Hutsuneak betetzeko «abanikoa zabal samarra dago. Goierritarrentzat izango den ala ez den, zaila dago esaten. [Aitor] Sarriegi ez dela izango garbi dago».

Biek ala biek argi dute, finala urruti dagoela eta txapelketako saio bakoitzaz gozatu behar dela lehenengo egunetik. Jauregiren esanetan, «finalera ailegatuko dira ailegatzea merezi dutenak. Beti norbaitek kanpoan geratu beharko du eta argi dago sekula ez dela ehuneko ehun justua izango. Ezinezkoa da, artea zenbakitara ekartzen ari garelako eta horrek bere gorabeherak izaten ditu».

Sarriegiren ustez, «nahiz eta txapelketaren egiturak finala errepikatzea erraztu, finalistak beranduago sartzen direnez, aldez aurretik kanporatzeko aukera gutxiago baitago... Taldea gutxi aldatzen da batetik bestera. Eta nik uste dut aurten ez dela aldaketa asko izango. Izango dira, nahita nahiez, aldatuko da agian finalaren kolorea, baina taldean ez dut uste aldaketa asko izango direnik».

«Txapelketaren bukaeran badakit inbidia sentituko dudala, Iruñeko finala berezia izango delako»

Aitor Sarriegi

Bertsolaria

«Bertsozale Elkarteak beti izan du ausardia puntua; nik uste dut erabaki ona dela Iruñera joatea»

Finala Iruñean lehenengoz

Finalekolehiakideenarteanaurpegiberriak izango diren bezala, finalaren es-

Maialen Akizu Bidegain Urretxuarra

«Nagoen gorputzaldi honetatik kantatu nahi dut, gorputzaldi hori islatuz»

Apirilaren 25ean, erditze aurreko saiotik nentorrela esan zidaten txapelketan parte hatzeko aukera izango nuela. Astebeteko epea eman zidaten pentsatzeko. Ama izatear nengoen, aldaketa asko zetozkidan... ingurukoekin hitz egin eta baiezkoa ematea erabaki genuen. Pozetik eta opari bezala jaso nuen. Hori bai, opariak ez dira goitik behera iristen. Gipuzkoatik 16 bakarrik sailkatu gara, bide eta pauso batzuen ondorioa da. Nagoen gorputzaldi honetatik kantatu nahi dut, gorputzaldi hori islatuz. Denon helburua aurrera egitea izaten da.

Nerea Elustondo Plazaola

Legazpiarra

«Esan beharrekoak ea oholtzan esaten asmatzen dudan»

Lehenengo kanporaketan kantatzea tokatu zait eta aukeran eskertuko nukeen erreferentziaren bat ikusi eta gero kantatzea baina dagoenera moldatu beharko da. Abuztuan egin ditut bertso saioren batzuk eta nahikoa sentsazio onak izan ditut, beraz gorputzaldi horri eutsi nahi nioke. Helburuak pixkanaka jarri behar dira eta Getxon ahalik eta saiorik onena egitea nahi nuke, horrek hurrengo faserako txartela suposa dezakeelako, baina ez naiz aldez aurretik erronka handirik botatzen hasiko, esan beharrekoak ea oholtzan esaten asmatzen dudan!

kenatokia ere berria izango da: Iruñeko Nafarroa Arena. Aurrerapauso garrantzitsua da bi goierritarrentzat. Sarriegirentzat «beste sinbolismo bat eta beste indar bat» dauka finala Iruñean izateak. Jauregirentzat ere «beste mugarri bat» izango da: «Bertsozale Elkarteak zerbaitbaldinbadaukaausardiapuntua du, ausarkeriarik gabe, eta uste dut gainerako saioetan ere zazpi herrialdeetako Euskal Herria ikusarazten saiatzen dela saioak antolatzerakoan. Nik uste dut oso erabaki ona dela Iruñera joatea».

Zaldibiarraren esanetan gainera, «pentsa Nafarroako bertsolaritzarentzat, bertsogintzarentzat eta bertsozaleentzatzeziztadaizangoden;etaNafarroarentzat baldin bada, Euskal Herri guztiarentzat». Sarriegik gaineratu duenez, «Iruñean euskara hutsean egiten den horrelako ekitaldi batek eta euskararen munduan hain garrantzitsuadenakIruñea‘hartzea’ ,osogarrantzitsua da. Iruñea ‘hartzea’ baino gehiago, ez da konkista kontu bat, bertatik, Iruñetik sortu behar duen egun bat eta giro bat izatea espero dut». Bertsolari txapelketa nagusiko finalak Donostiatik Barakaldora eta Barakaldotik Iruñerako ibilbidea egin duen bezala, «ea etorkizun batean, Sustraik [Colina] kantatzen duen bezala, Baionan... izaten den», nabarmendu dute. Hala ere, Jauregik azpimarratu duenez, «nahia etaborondateaezdiranahikoa,erakundeen eta antolatzaileen inplikazioa behar da, areto egoki bat...».

Arnasa bertsolaritzarentzako

COVIDak eragindako pandemiaren ondorioz garai zailak bizi izan dituen bertsolaritzarentzat 2022ko txapelketa nagusia «arnas bat» izango da goierritarren esanetan. Izan ere, «txapelketak gauza asko jartzen ditu martxan. Gauza asko aktibatzen ditu. Bertsozale Elkartea bera, inguruan dabilen bertso zale pila bat, bertsolariak, gai jartzaileak, epaileak, udalak, teknikariak, bertsozale elkarte guztiak... azkenean Euskal Herria aktibatzen du. Uste dut pandemia baten ondoren ondo etorriko dela txapelketa nagusia».

Analisia

Iñaki Murua Bertsolaria

Iruñea txapeldun

Txapelketa Nagusia, iaz egitea bazegokion ere, 2022an jokatuko da, arrazoi ezagunengatik. Ez al da horrelakorik, ez bestelako areriorik izango! Badirudi giro bikaina izango dela, azken urteetan bezain jendetsua. Hau ez da bertsolaritzari eta bertsogintzari soilik dagokion eguna; ezohiko jende multzoa bildu ohi gara; gehienak bertsozale petoak eta asko bertsozaleak ere bai baina, bereziki egun horretan, festa eta euskararen aldeko ekintza edo jaian partaide izan nahi dutenak.

Txapelketa Nagusia bai, baina ez adinez nagusienak diren bertsolariena. Txapelketak eskatzen duen konzentrazioa, entrenamendua, gogoa, gaitasun mental eta fisikoa… ez dago denon esku eta finalerako sailkatzeak bere lana (eta poza) dakarren arren, Iruñean goiz eta arratsaldez sormen lanean jarduteak eskatuko duena ez da egun pasa joatea. Jarrera kontua ere bada eta izaerak nabarmen agintzen du norgehiagokan. Denok ez gara irabazle izaerakoak, irabazi nahi izan arren. Txapelketa Nagusian Egañak eta biok kantatu genuen batean, kantatzeko aulkitik jaikieran, esan nion nik «orain ikusiko diagu bada» eta Andonik erantzun «ez Iñaki, orain ikusiko ditek!». Emaitza begi bistakoa da, hark lau txapel ditu!

Aurtengoak hainbat galdera sortarazten dizkit: Nor izango da Txapeldun? Gaiek zer berrikuntza izango dute? Goierritar finalistarik izango ote? Izateko aukerak baditugu eta bultzada emango diegu txaloz, animoz, oihuz… Eutsi goiari! Dakizuena egiteko zoria opa dizuet sailkaturik zaudeten bertsolari partehartzaile denoi eta beste horrenbeste, askotan isilpean ia ikusezin bihurtzen zaizkigun, gai jartzaileei, epaileei, aurkezleei, antolatzaileei...

Orrialdehonetarakoekarpenikeginnahiizanezgero:goiberri@hitza.eus

Hitzen ganbara

Burgoi: (adjektiboa). Harroa, harroputza,

‘buru goi’ formen batura. Buruiritzia, bere buruaz uste handia duena, hantustea edo handiustekoa. «Euskal Erriaren Ego-aldean bizi zan Europako erririk burgoiena» (Jon Mirande, 1976).

Esaera zaharra

«Lur bigunean, zulo handia»

Egoerak baldintzatzen ditu ekintzak. Errazagoa da ezer egitea inguru egokian; alderantziz, egoera gogorrean ‘ zulo ’ txikia egin ahalko da. Komeni da, beraz, aukera onak baliatzea.

Efemerideak

1864-9-12. Leoncio Zufiria organista eta konpositorea jaio zen, Lazkaon. 1926-9-15. Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria jaio zen, Lazkaon. 1981-9-15. Nerea Elustondo Plazaola bertsolaria jaio zen, Legazpin.

Ondaremateriala

Azpillako dorre ezkutua

Azpillako dorrearen desegintzearen berri ematen duen oroigarri-plaka, jarri duen Erraztiolatza Museoko Rafa Berasategi ondoan duela. Atzean, Erdi Ardoan dorrea egon zen muinoa. Aimar Maiz

Testua: Aimar Maiz

Abuztuaren 23az geroztik, Seguran Azpillako dorrea non egon zen adierazten duen oroigarri-plaka batek erakutsi die historiako lezio ahaztu eta ezezagun bat antzinako bidean paseoan dabiltzan ibiltariei. Segurako Erraztiolatza Museoaren ekimenez, altzairuzko pieza batek eta nafar banderaren metalezko xafla batek gogorarazten dute.

Agiri zaharretan aipatu izanagatik, jakina zen egon zela Azpillan defentsa eraikinen bat. Segurako udal artxibo historikoko pergaminozko agiri zahar diren errepide guztiak egiteko ere erabili zuten hango materiala; Zegamara, Mutiloara, Zerainera eta Idiazabalera irteten ziren bideen zoruan botatzeko eta gogortzeko.

Leku estrategikoan zegoen Azpilla dorrea: kostaldetik Nafarroarako errepide nagusi bat kontrolatzen zuen, Segurako hiribilduaren goialdeko gaintxo batetik. Dorreko harria bakarrik ez, han zegoen harkaitz tontorra ere desegin zuten. 1789ko abuztuaren 23an harria ateratzen hasi ziren. Harrobi funtzioa bete zuen, eta 4.800 metro kubo harri atera zela diote agiriek. Hainbat metro beheratu zuten gailurra, eta horregatik ez dago inolako aztarna arkeologikorik.

Oroigarri plaka jartzeko ekimena, hainzuzen,efemeridehorrenhariraaukeratu zuen Erraztiolatzako Rafa Berasategik: abuztuaren 23a.

Azpillako sailak 1873an saldu zituen udalak, karlista gerrak eragindako zor izugarriakarintzekofinantzazioabehar baitzuen.40.000erreallortuzituen,Segurako lau jauntxoren artean lau zatitan salduta. 1921ean karobia egin zuten.

Nafarroaren dorrea zatekeen

Berasategiren iritziz, Nafarroako erresumaren dorrea zatekeen Azpillakoa. Gaztelak bota izana da adierazle bat, behin lurralde hori menperatu zuenean. «Kasu honetan, eta beste askotan, Euskal Herriak arazo sakona dauka bere historia kontatzeko orduan, ez duelako kontakizunari zilegitasuna ematen dion botere politiko propio bat eduki azken 822 urteotan, gutxienez», esan du Erraztiolatzako arduradunak.

Azpilla izan zela eta non zegoen, behintzat, jakiteko modua bada orain.

bat transkribatua zuen Luis Miguel Diez de Salazar Fernandezek, 1993an: «... lameataddetodalapiedradelatorredeAyzpilagaetlameataddelaPenna Alta depiedra de Ayzpillaga» dio 1410eko maiatzaren 26ko salmentaidatziak. Hala eta guztiz, inork gutxik zekien dorrearen berri Seguran.

Harresitarako hango harriak

Eraikin historikoaren aztarnak erabat galduak dira. Dorrea eta bera zegoen haitz tontorra 1410ean saldu zituzten, urrezko 60 koroaren truke. Dorrea desegin, eta Seguraren harresiak eraikitzeko eraman zituzten hango harriak. Horretarako ezezik, Seguratik abiatzen

Gaiakhaladio

Mikel Urteaga Azkue

Gaia:Jendea Doinua: ImuntzoetaBelokiren ‘Antton,ohore’ Jendea zerri hutsa da, ematen du ikara. Jendeak besteen kontu egiten du algara. Jendeak merkatalgune handietan ilara. Jendeak bere ahotan etengabe erdara. Jendeak ez du inongo edukaziorik jada. Jendeak gaizki hezten du bere seme-alaba. Jendeak hartu dezala hau pentsatzeko patxada: jendea gora ta behera, ta jendea nor da ba?

Norberaren teilatuan, baloiak zenbat traba. Eroso gaude kanpora zuzenduz begirada. Instagrameko filtroak, eguneroko plaga, bizitza jadanik ez da garenaren islada. Nahiz jokatzen ohitu garen fantasma hutsen erara, ken diezaiogun, behingoz, mamuari izara. Zintzoak izan gaitezen, aitortuz lau haizetara: min ematen digu, baina, jendea gu geu gara!

HURRENGOA »

Bertsolaria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena

Katemotzean

Miguel Angel De las Heras • Argazkizalea,BKL-ko kidea «Usurbeko gurutzea oso leku kuttuna da niretzat»

Testua: Loinaz Agirre Beasainen egiten diren kultur eta kirol ekitaldietan ohikoa izaten da Miguel AngelDelasHeras(Beasain,1967)argazki makinarekin ikustea. Herriko artxibo politaosatzenaridapixkanaka.UztaileanjokatzendenhiruegunekoEhunmila ultratrailaketaeginberridenIgartzako Dantzarien Eguna ditu gogokoenak argazkiak ateratzeko. Saskibaloi zalea ere bada, eta BKL saskibaloi taldeari lotuta urte asko daramatza.

Ze zaletasun dituzu?

Mendira joan eta argazkiak egitea. Ibiltzea.

Pelikula bat.

Ez dut telebista asko ikusten,eta aspaldian zinera ere ez naiz joaten. Baina aukeratzekotan komedia bat aukeratuko nuke, Ochoapellidosvascos,adibidez.

Liburu bat.

Oso gutxi irakurtzen dut.

Abeslari bat.

Benito Lertxundi.

Abesti bat.

Xalbadorrenheriotzean.

Oporretarako leku bat.

Conil de la frontera, Cadizen (Espainia).

Zer gosaltzen duzu?

Kafesnea galletekin.

Kolore bat.

Urdina.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.

Nire lehen semea jaio zena.

Jaso duzun oparirik bereziena.

Oparigutxijasotzenditut,bainaosoberezia izan zen BKLren 50. urteurrenean diploma eta plaka bat jasotzea.

Amets bat.

Emazteak eta bi semeek osasun ona izatea.

Bizitzako plazer txiki bat.

Bazkari on bat jatetxe on batean.

Goierriko txoko bat.

Beasaingo Usurbe gurutzea.

Beasainen biziko ez bazina...

Donostian, oso gustuko dut.

More articles from this publication: