1 minute read

Errainuak

ANTIOKO BARANDA

Advertisement

Jesus Heras

Argazki elkartea Urretxu-Zumarraga

Datu teknikoak

Zumarraga jaioa 1970ean, Urretxun bizi naiz gaur egun. Urteak dira argazkilaritzarazaletunintzela,karreteekinetadiapositibekin ibiltzen ginen garaitik. Argazkiak errebelatzekoikastarobaten harira sartu nintzen Argazki elkartean, eta gaur egungo han jarraitzen dut, ikasten. Irudiko argazkia Antioko ermitan ateratakoa da, 2018ko Santa Isabel jaietan. Argazkilariok asko maite dugun tokia da, eta zaila izaten da han bestelako argazki bat ateratzea. Argazkilaritzatik gehien gustatzen zaidana gauzen eta tokien perspektiba ezberdinak lortzea da; beti argietaenkuadreezberdinenbilaaritzen naiz. Aro digital honen guztiok dugu kamera bat, eta erronka bat da niretzat argazki ezberdinak ateratzea. Niretzat egiten ditut argazkiak, momentua gozatuz, eta zaletasuna partekatuz bada, hobeto.

More articles from this publication: