Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 90

ikuspegi ekonomikoa agertu eta, pixkanaka-pixkanaka, politikatik bereizi eta diziplina autonomo gisa eratuko da. XVIII. mendearen erdialdea arte, «ekonomia politikoa» gobernatzeko lanaren ardura zen: herriaren barneko ordena zaindu eta herriari oparotasuna ekartzen saiatzen zen. Bestalde, Adam Smithek berak antzeko definizioa eman zuen, politika ekonomikoaren helburua herria eta subiranoa aberastea dela esan baitzuen. Lehenengo monarka absolutuen garaitik, hainbat neurri ezarri ziren gizartean esku hartzeko eta estatu aparatuen beharrizanei aurre egiteko. XV. mendetik —estatu batzuetan XIX. mendea arte— garatutako politika ekonomikoari merkantilismo esaten zaio. Politika ekonomiko horren helburua, zenbait egineraren bidez, egoera ekonomikoa sortzea zen, aberastasuna sortu eta absolutismoa garatzeko. Aipatu eginerak hurrengoak ziren: zerga ordainarazpenak; enpresak, merkataritzako sozietate eta establezimenduak sustatzea; monopolioak sortu edo onartzea; produktuak eta luxuzko artikuluak esportatzeko pizgarriak; eta inportazioen kontrol zorrotza, arantzel eta tarifa ezberdinen bidez. Neurri horien bidez, manufakturen ekoizpena, nazio merkataritza eta atzerrian ekoizkin amaituak lehengaiekin trukatzea bilatzen zen. Bide hori herriaren aberastasuna handitzeko bide egokia omen zen; gogoratu behar da, garai hartan, herri bateko aberastasuna neurtzeko, kontuan hartzen zela herri diru-kutxetan zegoen metal preziatuen kopurua. Garai hartako politika ekonomikoa esku-hartzailea zenez gero, estatuak emandako xedapenak ugaritu ziren (ordenantzak, arauketak). Askotan, xedapen horiek abagunekoak ziren: iturri eta pribilegioen ugaritasunak zekarren nahasmendua handitzeaz gain (ez da ahaztu behar ordenamendu bereziek kodegintza iritsi arte iraun zutela Estatu zuzenbidearekin batera), bizitza ekonomikoaren ibilbideak zituen oztopo eta murrizketak handituko dituzte estatu xedapen horiek. Adibide gisa, Voltairek esandakoa aipa daiteke: «herri honetatik bidaiatzen duenak zaldiak aldatzen dituen beste aldatzen ditu legeak ere». Frantzian, XVIII. mendearen erdialdean, lehenengo aldiz aurre egingo zaie ekonomian ezarritako lege murrizketei eta politika merkantilistaren esku-hartzeari. Jabetzaren gaineko edozein motatako debeku, lotura edo murrizketak liberalizatzea eskatzen hasi zen une horretan. 2.2. Pentsamendu fisiokratikoa Merkantilismoaren aurkako lan hori «fisiokratek» egin zuten (izen hori erabiltzen da, pentsalari talde bati buruz hitz egiteko; horiek, gehiengoaren iritziaren aurrean, uste zuten lurraren ustiapena zela, eta ez indus90


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu