Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 80

Hemen, oinarrizko ideia honetatik abiatuko gara: apurka-apurka onartu da onartzen da gizartea eta botere politikoa bereizi beharrekoak izatea. H. Heller-en esanetan, «gizartea estatuaren kontzeptu elkarkari gisa sortzea hurrengoei estu lotuta dago: estamentu ordena behin betiko bukatzeari, kapitalismoa zabaltzeari eta gizarte zibilaren sorrerari». «Gizarte zibila» gizakien bizitza besterik ez da, bizitza hori politikatik eta Elizaren boteretik aparte garatzen dela kontuan hartuta. Gizarte zibil hori, bere dinamika dela eta, absolutismoaren teoria eta praktiken aurkakoa da2. Estatua/gizartea banaketa prozesu historikoa da, eta horren jatorria absolutismoaren agintepean garatutako bizimoduan datza. «Estatu absolutistak ematen zuen segurtasun eta lasaitasunaren babespean, estatu horren beharrizanengatik (beharrizanok dira, besteak beste, gerra, luxua, funtzionarioen ingurukoak, pilatzekoak etab.) eta garai horretako eskakizunei aurre egiteko, jendea hasi zen izaera material eta espiritualeko bizitza oparoa garatzen, estatuaren botereaz kanpoko esparruetan. Jendeak esparru horiek erabiltzen zituen, bai estatuak horietan inolako interesik ez zuelako (estatua tolerante agertzen zen horien aurrean), bai estatuak ezin zituelako behar bezala kontrolatu. Gizakiek, estatu harremanak alde batera utzirik, irabaziak lortzeko, ikasteko, salbaziorako eta bestelakoetarako asmo berberak dituztenez, ikusiko dute euren artean batuta daudela eta helburu berdin horien eraginez sortutako harremanen parte direla. Harreman horietatik ateratzen den ordena estatuarenaz bestelakoa da hurrengo hauengatik: helburuari dagokionez, ordena horrek bizitza pribatuaren eremua zabaldu nahi baitu, estatuak monopolizatutako bizitza politikoaren aurrean; esparruaren zabalerari dagokionez, harreman horiek eragina baitute estatu bakoitzaren mugetatik kanpo; eta izaerari dagokionez, koordinazioa bultzatzen baitu, estatuari berezko zaion ezaugarriaren aurrean, alegia, mendekotasunaren aurrean. Laster hasiko da zabaltzen gizarte antolamendu3 autonomo bat badela eta estatu antolakuntzatik bereizten dela hori. 1.2. Iraultza zientifikoa eta filosofikoa Absolutismoaren garaian, manupeko gehienak politikagintzatik baztertuta zeuden, eta horrek asko erraztu zuen gizartea bere baitara biltzea eta modu autonomoan kontzeptualizatzea. Baina horrez gain, zerikusi handia izan zuen —protestantismoaren eta berpizkundeko humanismoaren

2

Herman Heller, Teoría del Estado (Mexiko, FCE, 1947), 128. or. M. García Pelayo, «La teoría social de la fisiocracia», Moneda y Crédito, 31. zk., 1949 aben., 21 eta 22. orr. 3

80


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu