Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 79

IV. ikasgaia

Estatu liberala eta Zuzenbideko estatua Santiago Sánchez González

1. Liberalismoari buruzko ideologia politikoaren eraketa 1.1. Gizarte ordena eta antolaketa politikoa Estatu liberalaren eraketa XIX. mendean gauzatu zen gehienbat, eta «Zuzenbideko estatu» izena hartu zuen, adierazpen horri datxezkion ñabardurekin. Liberalismoa, mugimendu edo ideologia gisa, estatu liberaletik bereizten da, nahiz eta neurri batean estatu liberalean gauzatu. Liberalismoaren iturriak Aro Modernoan aurki daitezke, hain zuzen ere, garai horretan gertatu ziren tolerantzia eta erlijio askatasunaren aldeko borroketan. Estatu liberalek XIX. mendean politika mailan izan zuten gauzatze politikoa baino urrunago doa liberalismoa. Beraz, ez da harritzekoa N. Matteuccik hurrengoa idaztea: «zaila da maila sinkronikoan zehaztea prozesu historiko desberdinak bateratzen dituen une liberala. Horrela, Ingalaterran Iraultza Gloriatsuaren bidez (1688-1689) agertzen den bitartean, Europako herri gehienetan XIX. mendean gertatuko da; are gehiago, Errusiako 1905eko Iraultza ere azken iraultza liberal gisa har daiteke»1. Gizarte zibilaren sorrerari buruzko historia aurrekariak aztertzea beharrezkoa da, antolakuntza politiko-liberala, beraren ideologia eta erakundeak, oinarriak eta funtzionamendua, manipulazioa, arrakasta, krisia eta moldaketak ulertu ahal izateko.

1

Nicola Mateucci, «Liberalismo», Dizionario di Politica (Turin, UTET, 1976), 529. or.

79


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu