Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 76

harremanen esparruan jokabide moral edo etiko gisa ulertzen den horrekin. Adibide gorena «estatu arrazoia» delakoa izango litzateke: horren bidez, jarduera batzuk bidezkotzen dira, baliozkoak baldin badira botere politikoa lortu, bermatu edo handitzeko. c) Jarduera politikoa modu iraunkorrean antolatzen da, eta erabat hedatzeko beharrezko zaizkion bide material eta norberezkoak hartzen ditu. Modu horretan, zereginak gehitzen diren neurrian, bide horiek gero eta konplexuago eta ugariagoak dira. Lan banaketak, teknika gisa, eskatzen ditu espezializazio handiagoa eta gauzatutako eginkizun guztien arteko koordinazioa. d) Jarduera politikoak, ahal duen neurrian, bere bideari jarraitzen dio, eta berari dagokion gizartea ordezkatzen du. Estatu absolutua sendotzearen ondorioz, zalantzarik gabe, egitura politikoak hobetu egiten dira, eta horrela boterearen izaerari darion autonomiarako joera handitu egiten da. Dena den, prozesu hori estatu liberalaren garaian bakarrik gauzatu zen erabat. Estatu moten artean, estatu liberala da estatu mota gorena. G. U. Rescignoren esanetan, estatu mota hori da estatuaren hiru ezaugarriak hoberen betetzen dituena. Zeintzuk dira ezaugarri horiek? Bada, honako hauek: erakunde bereizi batek indarraren monopolioa izatea (kontuan hartu banaketa edo «bereizketari» buruz aurretik esandakoa); gizartearen autonomia; eta ekonomia eta politikaren arteko banaketa13.

6. Amaiera gisa Ikasgai honetan, gizarte eta politika egituren bilakaerak izandako ezaugarriak azaletik aztertu ditugu. Bilakaera hori Europako mendebaldean gertatu zen Erdi Aroko aniztasunaren krisiaren ondorioz, eta estatu modernoaren sorrera ekarri zuen. Urte askotan —bereziki Espainian—, sistema feudalaren aztarnek gizarte sarean iraungo dute, eta osagai berriztatzaileei etengabe aurre egingo diete. Hala ere, apurka-apurka azken horiek nagusituko dira. Absolutismoak, herrialde bakoitzean ezaugarri bereziak izan bazituen ere —eta garai berean gauzatu ez bazen ere—, oro har, monarkia autoritarioak izan ziren botere politikoa bildu eta aurretik banatuta zeuden erakundeak aginte beraren menpe jarri zituztenak. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, Frantzia, Suedia, Espainia, Prusia eta garrantzi handiko edo txikiko

13

76

G. U. Rescigno, Corso di Diritto Publico (Bologna, Zanichelli, 1984), 99. or.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu