Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 57

(Belgika, Holanda eta Luxenburgo) sartu ziren, eta Mendebaldeko Europar Batasuna (1948) eratu. 1949ko apirilaren 4an, Europako segurtasun sistema indartzeko, aipatu bost herrialdeek Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (IATE) eratu zuten beste herrialde hauekin batera: Kanada, Danimarka, Estatu Batuak, Islandia, Italia, Norvergia eta Portugal. 7.2. Geroko bilakaera Integrazio ekonomikoa lortzeko lehenengo urratsa Robert Schumannek, Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroak hain zuzen, eman zuen. Horrek proposatu zuen «Frantzia eta Alemaniako ikatz eta altzairu ekoizpena gorengo agintaritza baten menpe jartzea, eta agintaritza hori Europako gainerako herrialdeei zabalik egotea». Frantziaren proposamena Mendebaldeko Alemaniak, Italiak, Belgikak, Holandak eta Luxenburgok onartu zuten, eta 1951ko apirilaren 18an Parisko Tratatua sinatu zen, Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (IAEE) eratuz. Robert Schumannen —IAEEren sortzailearen— plana ez zen azken helburu gisa hartu. Maila ekonomikoan, sektorekako —ikatza eta altzairua— prozesuen bidezko integrazioa astiro zihoan. Maila politikoan, Koreako gerrak (1950-1953), Defentsarako Europako Erkidegoaren (DEE) proiektuaren hondamenak (1954), eta Suezeko eta Hungariako krisiak (1956) konponbide arinagoak eskatzen zituzten. Bide militarrak (DEE) porrot egin ondoren, ahaleginak egingo dira, itxuraz teknikoagoak eta ez hain politikoak diren gaiak integratzeko. Tratatu berri baten bidez, Europako Merkatu Batua sortzea pentsatu zen; horrela, egunen batean, erabateko batasuna erdietsi ahal izango zen, politika eta defentsaren inguruan. Europako Merkatu Batua eratzeko plana Mesinan egin zen 1955ean. Han batzartu ziren sei herrialdeetako Kanpo Arazoetarako ministroak, IAEEren kide zirenak hain zuzen. Batzarrerako deialdia Beneluxek egin zuen. IAEEren kideak berehala hasi ziren aztertzen Beneluxek aurkeztutako txostena. Mesinako konferentziaren amaieran erabaki zen, adituen batzorde batek arazo zehatz batzuk aztertu eta txosten bat egin behar zuela. 1956ko apirilean «txostena» eginda zegoen. Txosten horren edukiaren inguruan —merkatu batuaren eta energia atomikoari buruzko agentzia europar baten irizpide orokorrak azaltzen zituen horrek, gainetik bazen ere—, negoziazioa egin zen, eta negoziazio eta joan-etorri astunen ondoren, Erroman, 1957ko martxoaren 25ean, EEE eta EAEEen eratze tratatuak sinatu ziren. Hurrengo hilabeteetan baieztatu eta 1958ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri ziren. 57


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu