Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 53

zein arrazoirik gabe, arrotz denaren aurka jartzea, eta norberaren izate nahiz askatasunerako arriskutsu denaren aurka jartzea, alegia, horri aurre egitea. Dena den, nazio ideiak, kutsu politiko hori hartuagatik ere, ez zuen galdu jatorrizko esangura. Horrela, 1851n, Pasquale S. Mancinik naziotasun printzipioa azaldu zuenean, honela definitu zuen nazioa: «gizakien gizarte naturala da, gizakiak elkarrekin bizi direnean, eta jatorrizko lurralde, ohitura eta hizkuntza batasuna dela-eta gizarte kontzientzia dutenean». Autore horrexek adierazi zuen, «familia eta nazioa ez direla asmatuak, naturaren umeak baizik, baita giza ordenaren lagun banaezinak eta kreazioaren asmo ezagutaraziak ere»9. XIX. mendean, nazio ideia bi helburutarako erabili zen. Batetik, nazioen autodeterminazioari buruzko mugimenduak edo mugimendu independentistak sortzeko oinarria izan zen. Mugimendu horiek leku batzuetan deuseztatu ziren arren —berbarako, Polonian eta Hungarian—, beste batzuetan irabazi egin zuten, eta estatu unitate politiko berriak eratu zituzten, esaterako, Grezian, Errumanian, Italian, Alemanian eta Bulgarian. Bestetik, nazio sentimendua edo nazionalismoa neurririk gabe bultzatzeak beste lurralde batzuk menperatzeko nahia handiagotu zuen. Horren ondorioz, potentzia handiek, besteak beste, Frantziak eta Ingalaterrak —Alemaniak eta Estatu Batuek geroago—, zabaltze inperialista hasi zuten. Dudarik gabe, nazio ideiaren ospeak, boterea handitzeko nahiak eta indarra erabiltzean oinarritutako politikak gatazka sortu eta Lehen Mundu Gerra ekarri zuten. XX. mendean, batez ere, Afrikako herri batzuen eta Asiako gune batzuen kolonizazioak (izen hau egokia ez den arren) menperatutako herrietan askatasuna lortzeko nahia areagotu zuen. Horren ondorioz, «koloredun nazioak iratzarri» eta mugimendu deskolonizatzailea hasi zuten. Mugimendu horren lehenengo adierazpen formala Bandung-eko Konferentzian (1955) gauzatu zen. 6.1. Estatu nazionalaren krisia Nazioaz gaindiko erkidegoen eraketak «nazio arazoaren» alderdi bikoitza ezagutarazi du. Alde batetik, nazio historikoak ez dira nahikoa, politika garaikidea garatzeko. Ikuspuntu horretatik, mundu osoan, baina bereziki Europan, integrazioaren aldeko proiektuak gauzatu dira, estatuen arteko elkarlana areagotzeko eta arazo ekonomikoak herrialdeko mugetatik

9 Pasquale Stanislao Mancini, «De la nacionalidad como fundamento del Derecho de Gentes», Sobre la Nacionalidad (Madril, Tecnos, 1985), 37 eta 25. orr.

53


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.