Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 35

c) Michels Moscaren moduan, Michels antolaketa fenomenoari garrantzi handia ematen dioten elitezale klasikoetarik bat da. Antolaketa gizarte errealitatearen berezitasun unibertsala da. Michelsek antolaketa fenomenoaren azpian dauden joerak aztertu nahi ditu, eta, bereziki, horiek demokrazia gauzatzeko oztopo diren ala ez. Michelsek langileen erakundeak aztertzen ditu, batik bat, Alemaniako alderdi sozialdemokrata. Michelsek ateratzen dituen ondorioak «oligarkiaren burdinazko legea»ren formulazioaren bidez labur daitezke; lege horren arabera, edozein erakundek oligarkiara hurbiltzeko joera du; oligarkia da antolatutako gutxiengoak antolaketarik gabeko gehiengoa menperatzea. Aurrekoaren arabera, esan daiteke zuzendaritza erakundea izatetik bertatik datorrela. Demokrazia eta zuzendaritzaren artean egon daitezkeen kontraesanak saihesteko, ordezkaritzari buruzko teoria sortu da. Michelsen esanetan, ordezkaritza, azken buruan, demokraziaren ezeztapena da. Baieztapen hori bidezkotzen du «buruzagiaren itxura-aldaketa» deitzen duenaren bidez; horren arabera, hautatuaren zeregina hautatzaileek dituzten helburuak lortzea da, hain zuzen ere, beraren helburuekin bat datozenak. Hala ere, erakundea eratu eta gero, masek eta zuzendariek dituzten interesak ez dira berdinak. Buruzagiek hasieran zituzten asmoak ahazten dituzte, eta euren helburu bakarra botereari eustea da. Masa eta buruzagien arteko istiluetan buruzagiak aterako dira garaile, elkarturik dauden bitartean. Egia esan, gatazka gertatzea nahiko zaila da, gehiengoak buruzagien aurrean esker oneko sentimendua baitu (horrek Machiavelliren lanarekin lotura garbia du). Michelsek, aurretik esandakoa kontuan hartuz, demokrazia ezinezkoa dela ondorioztatzen du; hala ere, beraren iritziz, ezinbesteko joera oligarkikoak dituen «demokrazia» ere onartu egin behar da, berori baita, jasan ditzakegun kalteen artean, txikiena.

5. Gizarte aldaketa Gizarte egituraren inguruan egin den azterketaren helburua politikaren gizarte oinarriak modu sinkronikoan aztertzea izan da, haien osaketa, egitura eta osagaiak zeintzuk diren jakiteko. Era berean, gizarte oinarri horiek modu diakronikoan aztertzeak ahalegina behar du, horien ezaugarri dinamikoak ulertzeko; gizarte oinarri horietan gauzatzen da, hain zuzen ere, jarduera politikoa. Historia jarraitutasun eta aldaketa irizpideen ezenatoki iraunkorra dela esan ohi da. Antolatutako sistemen barruan garatzen den giza bizitzan ez 35


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.