Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 358

BJKN horretara, besterik gabe, Parlamentuko indarren arteko norgehiagoka ekartzea, gehiengoak egin ahal izateko, botere legegilearen barruan egiten den bezala. Are harrigarriago ere, gehiengo horrek Botere Betearazle bera duela aintzat hartuta! Argi dagoenez, jatorrizko legebidezkotasun demokratikoa zalantzazkoa da, baldin eta hala izendatzen bada epaileek eurek osorik nahiz zatika aukeratzen ez dituzten judikatura-kontseiluek dutena. Nabarmenago, oraindik, euren eskumen batzuk erabiltzeko, ministerio baten edo batzuen, edota botere betearazlearen beste agentzia batzuen menpe badaude. Demokratikotasun hori eskuratu omen da, kontseiluko kideak hautatzeko orduan botere legegileak egiten duen eragiketaren bidez. Egin-eginean ere, hala lortutako demokratikotasuna botere-banaketaren aurkako erasoa da. Okerragoa da, nolanahi ere, Parlamentuko eta Gobernuko gehiengoak gauza bera direnean, botere politikoa esku batean batzea alderatzen baitu horrek. Esan gabe doa, orobat, horrek ezabatzen duela Gobernua konstituzioaren araberakoa izatea edo konstituzio-gobernua gauzatzea. 5. Justizia administrazioan, herriak parte hartzea Herria aipatzea demagogoen baliabide zaharra da, irudi aurrerazalea emateko. Aipamen hori egiteko, legeetan edo konstituzioetan oinarria izan daiteke, «Justizia Administrazioan, herriak parte hartzea» lelo errepikatua baita. Horregatik, tentaldiari aurre egitea zaila da oso. Espainiako 1978ko Konstituzioaren 125. artikuluak Justizia Administrazioan herritarrek izan ditzaketen ustezko parte-hartze mota batzuk aipatzen ditu, besteak beste, herri-akzioa egikaritzea, zinpekoen erakundea, eta ohiturazko eta tradiziozko auzitegiak. Hiruotatik jakin-minik zabalena zinpekoenak sortu du, konstituzio-tradiziotik zetorrena berreskuratu duelako (1812, 1837, 1869 eta 1931. urteetako konstituzioetan agerikoa zen, konstituzio horiek aurreratuenak izanik) eta, batez ere, justizia-herri bikoiztasun horren erdian, beste behin ere, herria kokatzen duelako, arauketa horren ustiapen politikoa ere bazter utzi gabe. Horrek ez du inondik ere esan nahi sistemaren oinarria hori denik. Hala erakusten du horren berreskuraketa eta berrezarketa hamazazpi urte luzetan zain egoteak. Justiziaren ibilbidean zinpekoenak, herri-akzioak edota ohiturazko auzitegienak duten pisua ikusita, «Justizia Administrazioan, herriak parte hartzea» aipatzen denean, ikusmolde demokratikotik behinik behin, hauxe esan nahi da: ea epaileak aukeratzeko orduan, herriaren parte-hartzerik dagoen ala ez eta, halakorik badago, zein modutan gauzatzen den hori. L. López Guerra irakasleak idatzi duenez, «epailea legebidezkotasun de358


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.