a) Aurrekontuak Gobernuari dagokio, bakar-bakarrik, estatuaren aurrekontu orokorrak prestatzea; ez da zalantzan jartzen organo betearazleak herriaren finantzapremiak hobeto ezagutzen dituenik. Parlamentuari dagozkio, aldiz, aurrekontu horien ikerketa, aldaketa eta onespena. Aurrekontuak egiteko, kontuan hartzen dira honako printzipio hauek: unibertsaltasuna (urte zehatz baterako aurreikusten diren diru-sarrerak eta gastuak jaso behar dira); batasuna (aurrekontu bakarra dago, gastu zehatz baterako aparteko aurrekontua onetsi arren); eta, era berean, urterokotasuna (aurrekontua ekitaldi ekonomiko baterako onesten da; ekitaldi hori egutegiko urtearekin bat dator). b) Zerga-kontuak Parlamentuari dagokio zergak onetsi eta aldatzea; horretarako, zerga bakoitzari dagozkion lege bereziak onetsiko ditu.
3. Gobernuaren gaineko kontrol-eginkizuna Parlamentuen oinarrizko eginkizuna da Gobernuaren jardueraren gain kontrol politikoa egitea. Legeak egiteko eginkizunarekin eta finantzaeginkizunarekin gertatu aldera, beste hori, alegia, kontrol-eginkizuna, korapilatsua da azaltzeko. Doktrinaren aldra batek Parlamentuaren kontrol-eginkizuna eta Gobernuari eska dakiokeen erantzukizun politikoa parekatzen ditu. Hortaz, Parlamentuak Gobernuaren gainean izan ditzakeen kontrol-egintza bakarrak dira, hain zuzen ere, konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa. Nolanahi ere, Parlamentuaren kontrola eta erantzukizun politikoa euren artean estekaturik egon arren, ez dira gauza bera. Parlamentuaren kontrola Gobernuaren egintzak fiskalizatzeari buruzkoa da; hau da, kontrol horrek Gobernuaren jardunean eta horren egiaztapenean du oinarri, eta horren egokiera Parlamentuak jarritako ardatzen barruan dago, fiduzia-harremanak hasten direnean2. Esanahi horretan, kontrol-egintzak dira galderak, jabeldurak, mozioak eta ikerketa-batzordeak. Aldiz, erantzukizun politikoa eska daiteke, baldin eta zalantzan badago Gobernuaren jarduna Parlamentuak ezarritako ardatzei egokitzen zaien ala ez, eta parlamentu-sisteman bi organo horiek lotzen dituen
2 J. R. Montero eta J. M. GarcĂa Morillo, El control parlamentario (Madril, Tecnos, 1984), 126.
340