Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 33

Eliteei buruzko teoria James Burnham, Wright Milis, Ralph Dahrendorf eta abarren ekarpenekin aberastuz joan den bitartean, politologoek masan edo masetan arreta txikia edo deuseza jarri dute. Horren arrazoia, beharbada, masaren izaera pasibo eta harkorra izan daiteke, edo masak politikarientzat objektu izaera duela izatea. Hori gorabehera, hurrengoa aintzat hartu behar da: a) Erraz froga daiteke masa bizitza politikoan parte hartzen hasi dela, batez ere, XX. mendearen hasieratik. Hori dela eta, ez da harritzekoa masen psikologiari buruzko lehenengo lanak garai horren inguruan sortzea. b) Masa gizarte eta kulturaren sorrera —despertsonalizazio, bakardade eta dirigismoagatik bereizten dena— XX. mendearen lehenengo laurdenean gauzatzen joan den prozesu baten zatia da; denbora horretan, gizarte tradizionala desegiten da: gizarte hierarkia, ohitura, familia, gizarte mugikortasun eskasa eta gizarte hori osatzen duten gizabanakoen identitatea, baita gizarte horri dagozkion bizitza taldeak eta ingurune geopolitikoak ere. c) Masen mugimendu politikoek epealdi honetan euren gaina erdietsi zuten. Bai komunismo estalinistak bai faxismoak, euren zurrunbilo suntsitzailean, herri masa deserritu eta zatituak aurrera eraman zituzten lankidetza mota faltsuetara eta identitate bilaketa antzuetara. Inguru horretan kokatzen da jatorrizko masa alderdien sorrera. Horiek gizarte era tradizionalek utzitako hutsunea bete nahi dute, gizarte modernoetan berez ez dagoen gizarte integrazioari buruzko sentimendua sortuz. 4.2. Eliteei buruzko teoriak a) Mosca Autore horrek XIX. mendeko azken urteetan agertu zuen bere teoria. Historiaren interpretazio monistak kritikatzen ditu; horien arabera, faktore bat nahikoa da gizarte aldaketa prozesua gertatzeko. Moscaren ustez, faktore bakar bat ezin da hartu aldaketaren arrazoi gisa; ekoizpen moduak prozesu historikoan garrantzia duela onartu arren, gizarte aldaketen azalpena hainbat faktore pilatzearen ondorio dela dio autoreak. Moscaren esanetan, gizarte antolatu guztietan klase politiko bi bereiz daitezke: gobernatzaileak eta gobernatuak. Fenomeno hori gizarte egitate oinarrizko eta unibertsala da, betidanik horrela gertatu delako, gaur egun ere horrela gertatzen delako eta etorkizunean ere horrela gertatuko dela uste delako. Hala ere, Moscak klase gobernatzailearen defini33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.