Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 339

arteko itunen bidez konpontzen dira. Haatik, bi ganbera horiek desberdinak badira (ad., Espainia), bi ganberen arteko liskarrak konpontzen dira, eurotariko bati lehentasuna emanez. e) Berronestea, aldarrikatzea eta argitaratzea Tradizioaren arabera, berronestea izan da Erregeak adostasuna ematea Biltzarrak onetsitako lege-testuari. Hartara, 1812ko Konstituzioak xedatu zuen Erregeak berronespena ematen zuela halako esamolde batez: «Argitara bedi legearen indarrez». Eta beste honekin berronespena ukatzen zuela: «Itzul bedi Gorteetara». Erregearen adostasuna ezinbestekoa zen, arauak aginduzko izaera izan zezan, eta lege moduan gauza zedin. Berronespena ukatzea beto-eskubidea zen; hori erabatekoa izan zitekeen (legeari ezezkoa ematea eta Biltzarrak ezezko hori gainditu ezin izatea) eta etengarria ere (Parlamentuak ezezko hori gaindi zezakeen, baldintza batzuk betez gero). Oraingo parlamentu-monarkietan, berronespena iraunarazi ohi da inertzia historiko soilaz, legea lege baita Parlamentuak bera onetsia duenetik. Egun, bestalde, errege-erreginek ez dute beto-eskubiderik, eta behartuta daude legeak berronestera, epe zehatz baten barruan (Espainiako 1978ko Konstituzioaren 91. art.). Aldarrikatzea, bestalde, berronestearekin nahasten bada ere, sarri-sarritan osterantzeko egintza da. Aldarrikatzeak eginkizun ziurtatzailea du, eta hori ere estatuburuari dagokio. Aldarrikatzearen bidez, estatuburuak lege-testu berria badela fede ematen du, eta estatuaren organo guztiei jakinarazten die hori. Azkenez, argitaratzea ezinbesteko osagaia da, legea sor dadin. Argitaratzearen bidez, legea bete beharrekoa eta betearazteko modukoa da. Legegintza-prozeduraren azken unea Gobernuaren erantzukizuna da, ez, ordea, estatuburuarena. Estatuburuak eginkizun mugatua du, ez baitu besterik egiten legeak «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratzeko agindua ematea baino. 2. Finantza-eginkizuna Finantza-eginkizunak barne-barnetiko loturak ditu lehenengo ordezkaritza-biltzarrekin. Behe Erdi Aroan, biltzar horiek beraientzat eskatu zuten errege-erreginek galdaturiko zerga edo diru-laguntzak onestea. Horretarako, «No taxation without representation» printzipioa aldarrikatu zuten. Egun, parlamentuen finantza-eginkizuna bi esparrutan koka daiteke: 339


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu