Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 337

XIX. ikasgaia

Parlamentua (eta II) Pilar Mellado Prado

1. Legeak egiteko eginkizuna Legeak egiteko eginkizuna Parlamentuak dituen ahaletatik bat da; ahal hori erabiliz, Parlamentuak legeak egin, aldarazi eta indargabetu egiten ditu. Eginkizun hori mekanismo zehatz batzuen bitartez burutzen da. Mekanismo horiek osatzen dute, hain zuzen ere, legegintza-prozedura. Prozedura hori, izatez, arauen multzoa da; multzo horrek arautzen ditu Parlamentuan gertatu behar diren jarduketa eta egintza guztiak, legea akatsik gabeko egintza izan dadin1. Legegintza-prozeduran, hiru fase bereiz daitezke: a) Legegintzarako ekimena Nork has dezake legegintza-prozedura? Oro har, bi legegintza-ekimen onartzen dira: 1. Kanpokoa, Konstituzioak halakoa eratxikitzen die Parlamentutik kanpoko organoei, hala nola, Gobernuari, hautesleei eta, Espainiako estatuan, autonomia erkidegoen biltzar legegileei ere. Gobernuak legegintza-ekimena gauzatzen du, lege-proiektuak aurkezten dituenean —Ministroen Kontseiluan aurretiaz adostuak—. Proiektu horiek edozein gairi buruzkoak izan daitezke, eta tramitazioan lehentasuna dute, beste ekimen batzuen gainetik, Parlamentuarena ere barne.

1

A. García Martínez, El procedimiento legislativo (Madril, Diputatuen Kongresua, 1987).

337


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.