dituzte. Horrela, herrialde batzuetan, Espainian, esaterako, lege-proiektuak onets ditzakete, gerogarrenean Osoko Bilkurak parte hartu gabe14. Denborazko irizpideak eta eginkizunei buruzko irizpideak aintzakotzat harturik, batzordeak izan daitezke: a) Iraunkorrak: legegintzaldi osorako eratzen dira, eta legegileak eta ez-legegileak izan daitezke. Batzorde iraunkor legegileen zeregin nagusia da lege-proiektu eta proposamenerako ikerketa eta azterketak egitea. Gainera, batzorde horiek —estatuaren ekintzaarlo ezberdinetan espezializatuek— argibideetarako bilerak egiten dituzte gobernukideekin, ez-legezko proposamenak eta mozioak eztabaidatzen dituzte, horien gaineko botoak eman… Bestaldetik, batzorde iraunkor ez-legegileek tramitazio legegilearekin zerikusirik ez duten arazoak aztertzen dituzte. Adibide gisa aipa daitezke, berbarako, Erregelamendu batzordea, Diputatuen Estatutuaren batzordea… b) Iragankorrak: lan zehatz baterako sortzen dira eta, lan horiek amaitutakoan eta, betiere, legegintzaldiaren bukaeran, desegiten dira. Batzuk arruntak dira, gai zehatza arakatzen dutelako. Beste batzuk, berriz, ikerketakoak dira. Ikerketa batzordeak sortzen dira, sortu ere, interes publikoko gaiak ikertzeko15. 5.5. Diputazio iraunkorrak Botere legegilearen iraunkortasuna beharrezkoa da, konstituzio-sistemaren orekari eusteko. Loewensteinen hitza erabiliz, iraunkortasun hori ezinbestekoa da «organoen arteko kontrolak» iraunarazteko. Horiek ezin dira hautsi, Parlamentu-sistemaren oinarrizko oreka urratu gabe, nahiz eta organo hori, hots, Parlamentua, bildurik edo hautaturik egon ez. Frantziako Iraultzaz geroztik, Parlamentua erakunde iraunkorra da, aldioro izan behar baita. Beharrezkoa da, horren ondorioz, irtenbidea asmatzea, organo horren jarraitutasuna bermatzeko. Jarraitutasun hori premiazkoa du hark bizitzeko, berez izaera etena baitu, ekintza-garaiak (bilkuraldiak) eta ekinik gabekoak txandakatzen dituelako. Organoaren jarraitutasuna hausten da, beraz, bilkuraldi arruntean ez dagoenean. Horren aurrean, irtenbide desberdinak erabili dira, hala nola,
14 Espainiako Konstituzioaren 75.2. artikuluak «batzorde-lege» izenekoak ezarri ditu: «Ganberek batzorde legegile iraunkorrei eskuorde diezaiekete lege-proiektuak edo proposamenak onestea». 15 Ikus liburu honetako XIX. gaia.
331