Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 329

d) Parlamentuko lanen ibilbide ona ziurtatzea. e) Eztabaidak zuzentzea: hitza eman eta kentzea, gaira edo ordenara etortzeko dei egitea, parte-hartze horietan denbora neurtzea etab. f) Ganberaren gai-zerrenda finkatzen denean, horretan parte hartzea. g) Parlamentuko diziplina-ahalak erabiltzea. h) Parlamentuaren egoitzan ordena izan dadin zaintzea.

5.2. Mahaia Mahaia da Ganberaren beste organo artezkaria. Kide anitzeko organoa da. Kopuru aldakorraz bada ere, lehendakariak, lehendakariordeek eta idazkariek osatzen dute organo hori. Kopuru horrek bermatu behar du, bateko, organoaren eragingarritasuna eta, besteko, Parlamentuan diren indar politikoen ordezkaritza. Mahaikideak Ganberak berak aukeratzen ditu zuzen-zuzenean. Mahaiaren zereginen artean azpimarra daitezke, besteak beste, hurrengoak: a) Europako herri batzuetan, Mahaia organo administratibo hutsa da, eta aholkuak emateko zeregina du, lehendakariari dagozkion erabakietan. b) Erabakiak eta neurriak hartzen ditu, horiek beharrezkoak badira Ganberaren lana antolatzeko, eta Ganberaren barne araubidea eta gobernua ziurtatzeko. c) Erregelamenduaren arabera, parlamentu izaerako idatzi eta agiriak kalifikatzen ditu, eta horien onargarritasuna edo onartezintasuna adierazten du. d) Parlamentu izaerako idatzi eta dokumentu guztien tramitazioa erabakitzen du. e) Ganberaren Osoko Bilkuraren eta batzordeen ekintza-egutegia finkatzen du, bilkuraldi bakoitzean.

5.3. Bozeramaileen Batza Bozeramaileen Batza Parlamentuko taldeak ordezkatzeko organoa da; horren bitartez, Parlamentuko taldeek parte hartzen dute, Ganberaren lana antolatu eta koordinatzeko. Torres Murok organo horren hasikinak bildu zituen. Izan ere, sarritan, lehendakariak ezin zituen bere kabuz bete erregelamenduak berari bakarrik esleitzen zizkion zereginak. Horregatik, XIX. mendean bertan, lehen329


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.