5 eskainu baino gehiago eta hautagaiak zein herrialdetan aurkeztu eta bertako botoen %15 edota estatu osoan emandako botoen %5 lortzea (DKE, 23. art.). b) Taldekideen arteko lotura edo hurbiltasun ideologikoa, ÂŤTalde MistoÂť deiturikoan izan ezik (horren eraketarako, dena den, ez da beharrezkoa kopuruaren betekizuna). Talde horrek ahalbidetzen du diputatu guztiak talde batean sartzea, diputatuok talderik gabekoak edo bakartuak badira ere. Bestalde, Parlamentuko taldeak desegin egiten dira, jarraiko arrazoiak direla medio: a) Legegintzaldia bukatzean, aldez aurretik Parlamentua desegin delako, edota Parlamentuaren agintealdia bukatu delako. b) Parlamentuko taldeak bere burua desegiten duenean, hau da, taldekideak ados daudenean, talde horren izateari amaiera emateko, arrazoi batzuk tartean direla. c) Taldekideen kopurua gutxitzen denean; hartara, Diputatuen Kongresuaren Erregelamenduak taldea desegiteko agintzen du, baldin eta taldekideen kopurua berori eratzeko beharrezkoa denaren erdia baino txikiagoa bada; salbuespena, bistan denez, Talde Mistoa da. Parlamentuko taldeen zereginen artean, besteak beste, hurrengoak azal ditzakegu: a) b) c) d)
Ganberaren Mahaia eratzea. Bozeramaileen Batzan parte-hartzea. Batzordeak osatzea, euren kideak izendatuz. Eztabaidetan parte hartzea, bozeramaile edo parlamentukide baimenduaren bidez. e) Jabeldurak eta ez-legezko proposamenak aurkeztea. f) Diputazio iraunkorren kideak izendatzea (Espainian). g) Lege-proiektuei edo proposamenei osoko zuzenketak aurkeztea. 5. Parlamentuaren barne antolakuntza Parlamentuak erakunde konplexuak dira garaiotan. Euren organo batzuk konstituzioak ezartzen ditu, eta beste batzuk, aldiz, parlamentuen erregelamenduetan daude araututa. Parlamentuaren barne organoak sortzen dira, Parlamentuko lanaren garapena errazteko asmoarekin, ahalik eta erosoen izan dadin lan hori. Barne organo horiek zuzendaritzako ahalmenak dituzte, batez ere, Parlamentuaren jardunak bultzatzaile berezia behar duenean. Horiei Par327