Santaolallak gogoratu duenez, polizia epaileen menpe dago, nahierarako atxilotzeak debekatuta daude eta auzitegiek autonomia dute. Bada, horiek guztiak bermerik egokienak dira, Ganberaren independentzia horren aurkako erasoetatik babesteko. Horiek erdietsiz gero, ukiezintasuna alferrekoa da8. c) Foru judizial berezia Foru judizial berezia hurrengoa da: parlamentukideen aurkako prozedurak epaitzen dituen goi mailako organo judiziala edo horrekin berdinetsitakoa (Ganbera auzitegi bihurtuta) izatea. Espainian, Konstituzioaren 71.3 artikuluak hauxe dio: «Auzitegi Gorenaren Zigor Auzietarako Sala» eskuduna da, diputatu edo senatarien kontrako auzibide kriminaletan. 4. Parlamentuko taldeak XIX. mendeko parlamentu-giroaren barruan, banakako diputatua zen protagonista. Horren aurrean, gaur egungo parlamentu-giroan, taldea da oinarrizko, taldeak baitira Parlamentuko bizitzaren ardatz zinezkoak9. Europako antolamenduek, mende horretako hasiera arte, berariaz hala aitortu ez arren, talde horiek hasiera dute parlamentukideak elkartzeko gertaera batzuetan. Gertaera horiek XIX. mendeko biltzar legegileetan jazo ziren. Parlamentuko taldeak ideia politiko berberak dituzten diputatu edo senatarien bileretatik sortzen dira. Euren burua antolatzen dute horiek, organo legegilean batera jarduteko. Esangura horretan esan daiteke Parlamentuko taldeak alderdi politikoen transposizio direla, Parlamentuaren barruan. Parlamentuko taldeen eraketa baldintzaturik dago, eta honako hauek dira baldintzak:
a) Kide-kopuru esanguratsua lortu behar da (30, Frantziako Nazio Biltzarrean; 15, Espainiako Diputatuen Kongresuan; 5, Suitzako Biltzar Federalean…). Sarritan, kopuru esanguratsuaren betekizuna hausten da, bestelako baldintzak betetzen badira. Esate baterako, Diputatuen Kongresuaren Erregelamenduak talde berezia osatzeko baimena ematen du, alderdi politiko baten edo batzuen diputatuek taldea osa dezaten, nahiz eta gutxieneko kopurua, hau da, 15 eskainu, eskuratu ez. Hala ere, horretarako nahitaezkoa da
8 9
326
F. Santaolalla, Derecho Parlamentario español (Madril, Edersa, 1984), 87. Ikus A. Saiz Arnáiz, Los Grupos Parlamentarios (Madril, Diputatuen Kongresua, 1989).