prestatzen du eta, ondoren, horren betearazpena kontrolatzen du. Gainera, Parlamentuak bere baliabide ekonomikoak administratzen ditu. Funts horiek ez daude inolako kanpo-kontrolaren menpe (kontabilitate-autonomia). d) Autonomia administratiboa Ganberek ahalmena dute, euren zerbitzupeko egitura burokratikoa antolatzeko, hau da, izaera laguntzailea duten norbanakoak atontzeko. Bestalde, Ganberaren lehendakariak administrazio-ahalak eta poliziako ahalak ditu, Parlamentuaren egoitzan (ukiezintasun erreala edo egoitzaren ukiezintasuna); horiek guztiak Parlamentu erregelamenduak ematen dizkio.
3. Parlamentukideen estatutu juridikoa ÂŤParlamentukideen estatutu juridikoÂť esamolde horren baitan, badira parlamentukideen pribilegio klasikoak batzen dituztenak, bai eta horien eskubide, betebehar eta bateraezintasunak bilbatzen dituztenak ere. Oro har, lehendabizikoak (bortxaezintasuna, ukiezintasuna eta foru judizial berezia) konstituzioek barneratzen dituzte; enparauak, ordea, Parlamentu erregelamenduek arautzen dituzte3. 3.1. Parlamentukideen eskubide eta betebeharrak Parlamentukideei aitortu zaizkien eskubideen artean, jarraikoak aipa daitezke: a) Boto eta guzti parte hartzea, bai Ganberaren osoko bilkuretan, bai eta eurak partaide diren batzordeen bileretan ere. b) Gutxienez, Ganberako batzorde batean partaide izatea. c) Ganberaren aldetik, diru-hornikuntza jasotzea, horrek ahalbidetzen baitie euren zeregina duintasunez eta eragingarritasunez egitea. Bestalde ere, eginbeharren artean honako hauek ditugu: a) Ganberaren osoko bilkuretan eta beraiek partaide diren batzordeen bileretan parte hartzea.
3 Ikus A. M. AbellĂĄn, El Estatuto de los parlamentarios y los derechos fundamentales (Madril, Tecnos, 1992).
322