Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 312

gerta daiteke, proportziozko formulak erabili arren, herri batzuetan bi alderdi izateko joera nagusitzea; hori da, esaterako, Irlanda eta Alemaniaren kasua. Irlandaren kasuan, bi alderdi izateko joera horrekin batera, azpimarratzekoa da independentzia eta batasuna lortzeko borroka. Alemaniaren kasuan, ostera, lehenengo botoak (buelta bakarreko zenbaketa gehiengoduna) herritarren bigarren botoan eragin handia du (proportziozko sistema, D’Hondt aldakiarekin). Sartorik, bide bertsutik, joerako bi lege proposatu ditu: 1. legea: Gehiengoei buruzko formulek bi alderdi izatea errazten dute eta, alderantziz, alderdi anitz izatea oztopatzen dute. 2. legea: Proportziozko ordezkaritzako formulek alderdi anitz izatea errazten dute, eta nekez bultzatzen dute bi alderdiko sistema. 5. Hauteskunde-prozesua Hauteskunde-prozesuaren barruan, zenbait fase bereiz daitezke: 5.1. Aldez aurretiko fasea a) Hauteskundeetarako deialdia egitea Deialdiaren bitartez zehazten da zein datatan egingo diren hauteskundeak. Espainian, hauteskundeetarako deialdia Ministroen Kontseiluak onetsitako dekretuaren bitartez egiten da. Dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun horretan bertan jartzen da indarrean. b) Hauteskunde-errolda Hauteskunde-erroldan agertzen dira hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten guztiak, baldin eta ez bazaie sufragio eskubidea kendu, behin betiko edo aldi baterako. Errolda erregistro publiko iraunkorra da, eta urtero-urtero eguneratzen da. c) Mugabarruak. Hauteskunde-atalak Gorago esan dugun bezala, mugabarruak zehazteko, hainbat irizpide erabil daitezke (lurraldearen araberakoak, demografikoak, politikoak‌). Mugabarru horiek hauteskunde-ataletan zatitzen dira. Atal ba312


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.