Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 310

Hortaz, proportziozko sistemak D’Hondt aldakia erabiltzen duenean, lehenengo eta behin, hautagaien zerrenda bakoitzak lortu duen boto-kopurua zenbatu behar da. Ondoren, emaitza hori zenbaki kardinalen (1, 2, 3, 4‌) artean zatitu behar da zenbaki jakin bat lortu arte, alegia, mugabarru horretan hautatu beharreko eskainu guztiak adierazten dituen zenbakia. Eskainuak banatuko dira, beraz, zatidura handienak lortzen dituzten hautagai-zerrenden artean: Eskainu-kopurua: 8 A (168.000 boto) B (104.000) C (72.000) D (64.000) E (40.000) F (32.000) Zatiketa

1

2

3

4

5

6

7

8

A zerrenda B zerrenda C zerrenda D zerrenda E zerrenda F zerrenda

168.000 104.000 72.000 64.000 40.000 32.000

84.000 52.000 36.000 32.000 20.000 16.000

56.000 34.666 24.000 21.333 13.333 10.666

42.000 26.000 18.000 16.000 10.000 8.000

33.600 20.800 14.400 12.800 8.000 6.400

28.000 17.333 12.000 10.666 6.666 5.333

24.000 14.857 10.285 9.142 5.714 4.571

21.000 13.000 9.000 8.000 5.000 4.000

4.3. Formula mistoak Formula mistoetan, sistema gehiengoduna eta proportziozko ordezkaritza aldi berean aplikatzen dira. Hainbat eta hainbat formula misto daude. Guk bat besterik ez dugu azalduko, geure iritziz hauxe delako esanguratsuena: Alemaniako boto bikoitzeko sistema; edo, beste modu batera esanda, proportziozko hautespen-sistema, zati batez pertsonalizatua. Sistema horren bitartez, Bundestag (Alemaniako Parlamentuko Behe Ganbera) horretako eskainu guztiak proportzioz banatzen dira, hauteskundeetan parte hartu duten hautagai-zerrenden artean. Zernahi gisaz, diputatuak identifikatzeko orduan, hautagaiek akta eskuratuko dute, baldin eta eurok izan badira hauteslekuetan boto gehien eskuratu dutenak; horretarako, nazioko lurraldea hauteslekuetan zatitzen da. Hautesle bakoitzak, beraz, hauteskunde-txartel bikoitza erabiltzen du: alde batean, berak nahiago duen zerrenda aukeratzen du; eta, beste aldean, berak nahiago duen hautagaia izeneztatzen du. 4.4. Hauteskunde-formulak eta alderdien sistemak Jakina denez, alderdien sistemek eragin erabakigarria dute, herri bateko erakunde politiko guztien ibilbidean. 310


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.