Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 307

go dituenik; aitzitik, eskainuak zenbat izan eta boto bat gutxiago izango du hautesleak. Adibidez, lau eskainu badira tartean, orduan hautesleak hiru hautagairi bakarrik eman diezaieke botoa. Horrela, alderdi gutxiengodunek nolabaiteko ordezkaritza izan dezakete; botoak ÂŤguztiak bateraÂť emanez gero, ez lukete halako aukerarik izango. Horixe da, berbarako, Espainiako Senatu gehiena hautatzeko sistema. 4.2. Proportziozko formulak Proportziozko formulen bitartez, eskainuak banatzen dira, hautagaien zerrenda bakoitzak lortu duen boto-kopuruaren arabera. Formula horien ondorioz, gutxiengoak bere boto-kopuruaren araberako ordezkaritza lor dezake mugabarru bakoitzean. Proportziozko sistemaren helburua da, izatez, ÂŤhauteskunde-justiziaÂť lortzea, herriko fisonomia politikoaren inguruan ikuspegi egiazkoagoa eskainiz. Proportziozko formulek hainbat aldaki edo mota izan ditzakete, besteak beste, hurrengoak: a) Proportziozko formula, gerakinik handienak kontuan hartuta Formula hori izen anitzeko mugabarruetan aplikatzen da; mugabarru horietan, hautagaiek taldeak osatzen dituzte, eta taldeok zerrenda bana aurkezten dute hauteskundeetan. Formula hori honetara aplikatzen da: lehenengo eta behin, kalkulatu beharra dago alderdiek zenbat boto beharko lituzketen eskainu bat lortzeko (hori hauteskunde-kuota edo -zatidura izango da). Kuota hori kalkulatzeko, emandako boto guztiak eskainu-kopuruaren artean zatitu behar dira: Baliozko botoak: 400.000. Eskainu-kopurua: 8. Hauteskunde-kuota:

400.000 = 50.000. 8

Behin hauteskunde-kuota edo -zatidura kalkulatutakoan, zerrenda bakoitzari eskainuak eratxiki behar zaizkio: zerrenda horrek lortu dituen boto guztiak zenbatu behar dira; emaitza horretan hauteskunde-kuota zenbat aldiz sartzen den ikusi behar da; eta beste horrenbeste eskainu izango ditu zerrendak. 307


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.