bermatzen du; horixe da, hain zuzen ere, kanpoko presio edo mehatxuei lepo emateko bide bakarra. Isilpeko botoa edo boto sekretua bermatzeko, hauteskunde-kabinak erabili eta txartelak gutun-azaletan sartzen dira. Hauteslearentzat, isilpeko botoa ez da nahitaez bete behar den araua; berak hala nahi badu, zein boto eman duen adieraz dezake. Alabaina, bermatu behar da, botoa emateko unean hori isilpekoa izan daitekeela; aukera hori bermatzea bada nahitaezkoa. Bestalde, botoak mota hauek izan ditzake: a) Banakako botoa eta taldeko botoa. Bigarren hori ekonomia, gizarte eta lan arloko erakundeen bitartez ematen da; boto mota hori berezko zaie gerra arteko erregimen faxistei. b) Onarpen-botoa eta lehentasun-botoa. Onarpen-boto izenekoaren bitartez, hautesleak baietz edo ezetz bakarrik esan dezake, hauteskundeetara aurkeztu izan diren hautagaiei buruz. Lehentasun-botoaren bitartez, hautesleak hobeto zehaztu dezake bere borondatea, hautagaien artean aukeraketak eginez. c) Boto pertsonala eta posta bidezko botoa. Boto pertsonal deritzo hautesleak berak hauteslekuko kutxan uzten duenari; horretarako, aldez aurretik Hauteskundeko Mahaiak hautesle hori identifikatu behar izan du. Posta bidezko botoaren kasuan, berriz, hauteslearentzat ezinezkoa da hautesleku egokira joatea, gaixorik dagoelako, edo botoa zein herritan eman behar izan eta herri horretatik kanpo dagoelako.
3. Hauteskunde-mugabarruak Hauteskunde-mugabarruak edo -barrutiak lurraldearen arabera finkatutako guneak dira; mugabarru edo barruti horietan, hautesle batzuek, beren boto-eskubidea erabiliz, ordezkari-kopuru jakin bat hautatzen dute. Hauteskunde-mugabarruak bi motatakoak izan daitezke: —Izen bakarrekoak. Kasu horretan, ordezkari bat baino ez da hautatzen. —Izen anitzekoak. Kasu horretan, bi ordezkari edo gehiago hautatzen dira. Eskuarki, izen bakarreko mugabarruak erabiltzen dira hauteskundeformula gehiengodunetan; adibidez, Britainia Handiaren kasuan. Dena den, gerta daiteke sistema gehiengodunak izen bakarreko mugabarruak 302