izan behar dira, euren jardueren gaineko kontrola eta erantzukizuna izanik. Hari bertsutik, gaurko doktrinak ordezkaritza politikoaren inguruan emaniko definizioak bat datoz ulerkera horrekin. Maurizio Cottak, esaterako, hauxe adierazi du: «Ordezkaritza politikoa erantzukizun politikoa instituzionalizatzeko sistema moduan defini daiteke; instituzionalizazio hori gauzatzen da, erakunde politiko garrantzitsu batzuk askatasunez izendatzen direnean»19. Oraintsuago, N. Bobbiok honetara idatzi du: «(…) jendea ordezkaritzako demokraziaz mintzatzen denean, ordezkari esamoldeak bi ezaugarri berezi dituen pertsona adierazi nahi du: a) pertsona horrek hautesleen konfiantza du, beroriek hautatu baitute eta, ondorenez, horiei begira bakarrik izango du erantzukizuna, alegia, beste inork ezingo du ordezkaria bere kargutik kendu; b) erantzukizun hori, alabaina, ez da zuzeneko erantzukizuna izango, ordezkari horrek gizartearen interes orokorrak zaindu behar dituelako, eta ez talde baten interes bereziak»20. Bibliografia BIRCH, A. H., Representation, Londres, The MacMillan Press Ltd., 1979. PITKIN, H. F., El concepto de representación, Madril, Konstituzio Ikerlanen Zentroa, 1985. SARTORI, Giovanni, Elementos de Teoría Política, Madril, Alianza S. A. PORRAS NADALES, Antonio J. (arg.), El debate sobre la crisis de la representación política, Madril, Tecnos S. A., 1996.
19 Maurizio Cotta, «Rappresentanza Politica», Dizionario di Politica (Turin, UTET, 1976), 844. 20 Norberto Bobbio, The Future of Democracy (Cambridge, R. Bellamyren argitaraldia, Polity Press-Basil Blackwell, 1987), 48.
293