Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 280

igaro behar izan zen, erakunde hori sortu arte. De Castro irakasle ospetsuak idatzi bezala, «elizaren bikario-antolaketak eta antolaketa horretan usu erabili ohi zen eskuordetzak eragin zuten Zuzenbide kanonikoaren erregeletan erromatar erregelaren kontrakoa lantzea: [horren arabera] inoren bitartez egin dezaket neure kabuz egin ezin dudana, eta horrek egindakoa neuk egindakotzat joko da; erregela hori, berebat, bat zetorren merkataritzako beharrizan berriekin»2. Ikusmolde iuspribatista horri ekinez, honela deskribatu da ordezkaritzaren teknika: «pertsona baten [ordezkariaren] esku uzten da, [muga batzuen barruan] inoren [ordezkatuaren] interesean nahiz kontura jardun eta erabakitzeko ahalmena»3. Zuzenbide pribatuko ordezkaritza juridiko horren adibideak indarreko Kode Zibilera bildu dira; halakoak ditugu, besteak beste, ezkontideen arteko ordezkaritza (71. art.), seme-alaben lege ordezkaritza (162 eta 163. art.ak), absentzi (184.etik 188.erako art.ak) zein tutoretza (267. art.) kasuetako ordezkaritza, kontratu ordezkaritza (1269. art.), mandatua (1709. art.) edota inoren negozioen kudeaketa (1888. art.). Bestalde, Zuzenbide publikoaren alorrean ere ordezkaritza kasu ugari aurki ditzakegu, hala nola, erregeak nazioarteko harremanetan gauzatzen duena, diplomatikoen bidezko ordezkaritza, edota parlamentukoa; azken horretan, esaterako, diputatuak bere alderdiaren izenean dihardu, eta alderdiak, orobat, hautesleak ordezkatzen ditu. Halaber, ordezkaritzako gobernua aipa dezakegu; halakoetan herriari egotzi ahal zaizkio agintarien ekintzak, azken finean herriak hautatu dituelako agintariok. Kasu horietan guztietan, ordezkaritzaz hitz egiten da; guztiarekin, ideia horren oinarria Zuzenbide pribatuko ordezkaritza juridikoa izan arren, bi horiek ez dute gauza bera adierazten. 2. Ordezkaritza politikoaren bilakaera historikoa Esan bezala, ordezkaritzaren fenomenoa elizaren eta ordena erlijiosoen eremuan sortu omen zen. Alor hori bazter utzita, doktrinak adostasunez baieztatu du, gobernu zibil edo politikoetako lehendabiziko ordezkaritza erakundeak Erdi Aroan sortu zirela. Gisa bertsuan, ia autore guztiek diotenez, erregeen diru beharrizanek ekarri zuten elizgizon eta nobleziarekin batera hiribildu, hiri nahiz zaldunen mandatariak ere deitu behar izatea,

2 Federico de Castro y Bravo, Temas de Derecho Civil (Madril, MARISAL, Artes Gráficas, 1972), 106. 3 Ibid., 108.

280


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.