Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 264

deszentralizatu, konfederazio edo federazioen eredu historikoak aztertuz gero, egiazta daiteke horietako bakoitza kasu berezia dela, eta beroriek imitatzeko ahaleginek erreka jo dutela ezinbestean. Are gehiago: estatu bakoitzaren ibilbidean, hamaika gorabehera eta jazokizun gertatu ohi dira, horren eraketa aldaraziz. Hori dela eta, federazioen kasuan, berbarako, joera zentralizatzaileek goitik behera uki dezakete lurralde banaketa (Estatu Batuetan gertatu bezala), eta, kontrara, estatu baterakoietan gero eta ugariagoak dira korronte autonomiazaleak (Italia edo Portugalgo kasuak). Azken buruan, azaldutakoarekin azpimarratu nahi da estatuaren lurralde antolaketa bakoitzak bere ideologia duela, eta, boterearen lurralde banaketari dagokionez, horren ezaugarriak unean unekoak direla.

2. Boterearen lurralde banaketari lotutako kontzeptu juridikoak Izan badira estatu mota horietako antolaketa hobeto ulertzeko kontzeptu erabilgarriak, doktrinak eta esperientziak berak landutakoak. Halakoak dira, besteak beste, zentralizatze, deszentralizatze, deskontzentrazio, autonomia, autodeterminazio edota subiranotasunaren kontzeptuak. Zentralizatze teknikaren bidez, ahalmen erabakitzaile oro estatuaren eta Estatu administrazioaren esku geratzen da. Udalerriak, probintziak eta gainerako toki taldeak, ostera, «Administrazio bakarraren mugabarruak dira [...], eta bertan, Administrazioak bere ingurualdeko agenteak jartzen ditu; agente horiek erdiko edo estatuko agintaritzaren menpe daude hierarkiazko loturen bidez»1. Egungo egunean, zentralizatzeak ospea galdu du, ahalmenen pilaketak dakartzan ondore kaltegarrien ondorioz; gisa bertsuan, nork bere burua kudeatzearen aldekoek eta parte-hartzearen zale amorratuek teknika hori gutxietsi dute. Hala ere, Frantziako Iraultzaren ostean, hori berori izan zen gobernu-lanak nahiz zerbitzu publikoa arrazionalizatu eta antolatzeko modu bakarra2. Teknika hori osatzeko, eta administrazio jardueraren probetxugarritasuna, eragingarritasuna nahiz azkartasuna erdietsi nahian, deskontzentrazioa sartu zen. Jatorrian, organo zentralei lana kentzeko sortu zen teknika hori, kasuan kasuko ahalmen erabakitzaileen titulartasuna eta egikaritza azpiko

1

Ramón Parada, Administrazio zuzenbidea II (Bilbo, Deustuko Unibertsitatea, 1997), 38. Horren inguruan, ikus E. García de Enterríaren Revolución Francesa y Administración Contemporánea izeneko lana (1972); lan horretan, García de Enterríak berriro ekin die Tocquevillek azaldutako ideiei, batik bat, El Antiguo Régimen y la Revolución lanean (1856) azaldutakoei. 2

264


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.