Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 254

printzipio horiek eurentzat lotesleak direnik. Ondorenez, jarraitutasunak ez du inolako bermerik eta, beraz, ez da batere ziurra»22. Baina hori egia ote da? Eta, egia izatekotan ere, nola kalifika daitezke boterearen baterakuntza dakarten erregimen horiek? Halako erregimenak ezarri dira, boterea legearen aurka eta bortxa erabiliz eskuratu izan delako; kasu horietan, buruzagiak batza militarrak edo oligarkia murriztuak izaten dira. Kasu horietan, ez litzateke hobe izango kide anitzeko diktadurak aipatzea? Esangura hertsian, diktadura izena erregimen jakin bati eratxikitzeko, beharrezkoa da pertsona batek bakarrik izatea erabakiak hartzeko botere politikoa. Aitzitik, kide anitzeko botereak daudenean, horrek berez dakar taldearen ideia; beste modu batera esanda, horrek berez dakar buruzagiek elkar kontrolatzea. Eta kontrolak oztopoak jartzea dakar, eta nolabait boterearen zatiketa ere badakar. Horrek guztiak esan nahi du pertsona batek ez dituela botere guztiak eskuratzen edo erabiltzen. Dena den, kontzeptuen ikuspuntutik bereizketa hori egiteak praktikan ez du inolako garrantzirik. Kidegoan, zuzendaritzan edo batzan, kide anitz izan arren, horrek ez du nahitaez zatiketarik eragin behar; eta, gainera, horrek ez du esan nahi botere politikoa herritarren mesederako mugatuko denik. Errusia Sobietarraren kasua, bai eta Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako batza militarren gobernuak ere, adibide gisa jar daitezke kontrakoa defendatzeko. Edozein modutan ere, kasu horietan, gero ikusiko dugun bezala, beste hitz batzuk erabili behar dira, kasuan kasuko erregimen politikoak definitzeko. 5.2. Absolutismoa, despotismoa eta tirania Absolutismo hitza erabiltzen da, garai historiko luzea aipatzeko, alegia, XVI eta XVIII. mende bitarteko garaia aipatzeko. Sasoi horretan, Europako monarkia batzuek eta, batik bat, Frantziako monarkiak, eginkizun zentralizatzaile eta burokratizatzailea burutu zuten. Horretarako, zenbait kasutan, indarkeria erabili zuten; beste batzuetan, aldiz, teoriak erabili zituzten, adibidez, erregeek eskubide jainkotiarra izatea eta subiranotasuna erregearen boterea izatea. Absolutismoa zer izan zen ulertzeko, nahikoa da Luis XIV.aren esaldi ospetsua gogoratzea: «Neu naiz estatua». Gauza bera esan behar da Luis XV.ak adierazitakoaz: «Neuregan baino ez dago aginte subiranoa». Esan bezala, monarkia absolutuak, esangura hertsian, ez dira autokraziak, ezta diktadurak ere. Batetik, oinordetzari buruz arauketa

22 Giovanni Sartori, Elementos de teoría política (Madril, Alianza Editorial, S.A., 1992), 81.

254


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu