Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 24

hierarkizazio sistematikoan oinarritzen dena. Gizarte maila horietan daudenek euren burua maila goragoko, berdineko edo beheragokotzat hartzen dute, gizarte arazoei dagokienez. Gizarte mailak pertsonen kolektibitateak dira, eta hierarkia maila bera edo antzekoa dute»3. Modu abstraktuan hartuta, gizarte mailaketa egitate burutua da; gizabanako edo taldeen arteko desberdintasunak antolatuak eta mugiezinak, gizarteak behin betiko ebaluatuak, onartuak eta aldaezinak dira. Aurrekoa «mailaketa» adierazpenetik ere ondorioztatzen da. Adierazpen horrek hierarkia mailakatuaren egonkortasuna ekartzen digu gogora. Nolanahi ere, ikerketa historikoak erakusten du gizarte mailaketa desberdinetan, nolabaiteko gatazka eta orekarik eza gertatzen zirela; horren ondorioz, mailaketak desagertu eta beste batzuek ordeztu zituzten haiek. Ikerketa horrek erakusten du mailaketok gizarte portaerari buruzko arauen behin-behineko finkatzeak besterik ez zirela, gizakien bizibide inguruabarren eta gizarte antolaketen arabera ezarriak. Gizarte mailaketa gaur arteko edozein gizarte motaren ezaugarria da, gizarte primitiboak alde batera utzirik. Historian zehar aldatutakoa hauxe da: gizarte mailaketak hartu duen itxura; mailaketa hori sistema desberdinetan gauzatu da, eta horien azterketak bilakaera bat erakusten du, oinarrizko moldeetatik era konplexuagoetara. Bestalde, kontuan hartu behar da, oro har, gizarte mailaketaren sistema garbiak —esklabo, kasta, estamentu eta klase bidezkoa— metodologi helburuekin jarritako adibideak direla, gizarte errealitateen deskripzioak baino gehiago. Arras arrunta da, aldi historiko bakoitzean, gizarte mailaketaren mota desberdinak egotea gizarte unitate berean; horrek ez du oztopatzen gizarte mailaketa horietatik bat besteen gainetik nagusitzea. 2.3. Gizarte mailaketaren erak Denborari dagokionez, soziologo gehienek hala esanda, lau gizarte mailaketa mota bereiz daitezke: esklabotza; kasta sistema; ordena edo estamentu bidezko egituraketa, eta gizartea klaseetan zatitzen duena. Azken hori da mailaketarik modernoena. a) Esklabotza gizarte mailaketako erarik zahar eta erradikalena da (gure aroaren aurreko hirugarren milurtekoan du jatorria). Egipto, Asiria, Babilonia, Grezia eta Erroma inperioak konkistaz eta zorrek eragindako espetxealdiaz baliatu ziren esklabotza ezartzeko. Paradoxikoa bada ere, gerrako espeak esklabo bihurtzea aurrerakuntza izan zen, herri nomadetan 3

24

Clase y sociedad (Buenos Aires, Paidós argitaletxea, 1961), 16.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu