—Monarkia absolutuak. «Absolutu» hitza erabiltzean, badirudi adierazi nahi dela gobernu-mota horiek mugarik gabekoak eta independenteak izan zirela, eta ez zutela inolako murrizketarik izan. Hori ez da egia, ez teorian, ez eta praktikan ere. Subiranotasunaren inguruko lehenengo teorialariak honetara definitu zuen subiranotasun hori: estatuari berezko zaion botere erabatekoa eta betikoa. Alabaina, teorialari horrek, orduko, aitortu zuen subiranoak ere mugak bazituela: «Botere absolutua izateak esan nahi badu botereduna ez dagoela legeen menpe, orduan munduan ez dago printze subiranorik; lurreko printze guztiak Jainkoaren eta izadiaren legeen menpe daude eta, gainera, herri guztientzat erkide diren giza lege batzuen menpe ere badaude»3. Izan ere, «maiestate subiranoaren eta botere absolutuaren ezaugarri nagusia hauxe da: herritarrei orokorrean legeak ematea, euren adostasunik gabe»4. Egia esateko, «Erregearen boterea absolutua edo erabatekoa denean (hau da, botere hori ez dagoenean inoren edo ezeren menpe), orduan horrek berarekin dakar (zekarren) Erregea legearen iturri izatea eta, beraz, legearen menpe ez egotea»5. —Erregimen liberalak. Ipar Amerika eta Frantziako iraultzen ondorioz, Amerika osoan eta Mendebaldeko Europa osoan mugimendu orokorra gertatu zen, boterea konstituzioetan barneratzeko. Konstituzioak onestea begi-bistako aurrerapausoa izan zen, aurreko gobernu-motei begira, gobernu-mota horien egitura monokratikoa aldatu egin zelako. Edonola ere, Gobernuaren esparruetara eta aldameneko esparruetara iristeko, kontuan hartu ziren jaiotza, sexua, arraza, egoera ekonomikoa eta gaitasuna. Bestalde, eta XIX. mende osoan zehar, monarkiek traba handiak jarri zituzten, euren botere politikoa biltzar legegileekin banatzeko; halako biltzarrak, sortu, sortu ziren, baina ordezkaritza urrikoak izan ziren. Zernahi gisaz, eskubide eta askatasun batzuk, adibidez, askatasun pertsonala, adierazpen-askatasuna eta elkartzeko askatasuna, konstituzioetan jaso ziren, eta horrek erraztu egin zuen XX. mendeko demokrazia liberaletara jauzia egitea. 3. Gobernu moten gaur egungo sailkapena Orain gutxi arte, formula, erregimen edo sistema politiko desberdinak sailkatzeko orduan, ohikoa izan da oinarrizko dikotomia edo bikoiztasun hau erabiltzea: batetik, demokrazia liberalak edo klasikoak eta, bestetik,
3 J. Bodin, Los seis libros de la república (Madril, Aguilar, 1973), 51. Hauxe argitu beharra dago: Bodinentzat, «monarkia errepublikaren forma bat da; forma horretan, printzeak bakarrik du subiranotasun absolutua» (ikus 80. or.). 4 Ibid., 57. 5 Gianfranco Poggi, The State. Its nature, development and prospects (Kalifornia, Stanford University Press, 1990), 45.
243