Tom Bottomorek adierazi duenez, hurrengo aurreoinarri hauek ezinbestekoak dira gizarte egitura bat sortzeko: «1) komunikazio sistema; 2) merkatugaien ekoizpen eta banaketan oinarritutako ekonomia sistema; 3) belaunaldi berriak gizarteratzeko erakunde eta antolamenduak (familia eta hezkuntza barne daudela); 4) agintaritza eta boterea banatzeko sistema eta, beharbada, 5) gizarte kohesioa mantendu edo handitzen duen errito sistema, alegia, gertakari pertsonalak —besteak beste, jaiotza, nerabezaro, ezkontza eta heriotza— gizartean aintzat hartuko dituen errito sistema»2. 2. Gizarte mailaketa 2.1. Giza desberdintasuna Gizakien artean berezko desberdintasunak daude, arrazoi fisiko edo adimenekoak direla-eta —besteak beste, adina, sexua, indarra, tamaina, lan egiteko gaitasuna, ulermena etab.—, eta, horren ondorioz, hierarkiak ezarri ohi dira, gizarte primitiboetan behintzat. Are gehiago, botere politiko argia ez duten edo ia botere politikorik ez duten giza unitate arkaikoetan, gizarte desberdintasunak gertatu dira eta gertatzen dira, antropologoen egiaztapen enpirikoek erakutsi dutenez. Gizarte desberdintasun horiek gizakiak graduetan antolatzen dituzte, eta, beraz, gizarte hierarkia dakarte. Arrazoi biologikoen ondoriozko desberdintasunez gain eta adinak zenbait jardueratan aritzeko ezartzen dituen mugatzeez gain, gizarte biziaren beste osagai batzuek eragin handia izan dute beste faktore batzuen sorreran: jaiotza, aberastasuna, ospea, ohiturak eta sineskerak, jokabidea, eta, batez ere, lanaren banaketa. Faktore berri horiek eskuratuak dira —hau da, ez dira jatorrizkoak—, eta gizarte desberdintasuna baldintzatu dute. Logikoa denez, bi motatako faktore horiek direla eta, hurrengoa jazo da historian zehar: a) gizarte taldeen barruan, erabateko berdintasunik ez izatea; b) pertsona edo talde bat, aldi baterako bada ere, gizarte taldeko bestelako kideen gainetik egotea, eta c) gizarte desberdintasunari berez datxekion gatazka, isila nahiz agerikoa, izatea. 2.2. Gizarte mailaketa Gizarte mailaketaren ezaugarria da gizarte desberdintasun eta berezitasun horren instituzionalizazioa. Kurt B. Mayer-en esanetan, «gizarte mailaketa gizarte desberdintasun mota berezia da, gizarte mailen 2
Introducción a la sociología (Bartzelona, Península argitaletxea, 8. argitaraldia, 1978), 130.
23