mentuaren bitartez, boterearen titular bakarra izan behar da. Hautatuak, beraz, ez dira ordezkariak, eskuordeak baino; eskuorde horiek hautesleekin lotuta daude, aginduzko mandatua jaso dutelako. Ordezkaritzak mesfidantza sortarazten du, nazioaren subiranotasuna «konfiskatzeko» sistema delako. Azken batean, hitzarmenezko sistemak bi uztarri ditu: bata, botereak nahastea, botere legegilearen mesederako; eta, bestea, botere legegilearen eta botere betearazlearen artean, eginkizunak banatzea. Gaur egun, Suitzan, boterearen egitezko itxuraketa ez dator bat zehatz-mehatz «biltzarreko gobernu» izeneko horrekin. Izan ere, Kontseilu Federalak egiazko nagusitasuna du Federazioaren ibileran, eta ez da biltzarraren komisio-hartzaile hutsa. Bibliografia COLLIARD, J. C., Los regímenes parlamentarios contemporáneos, Bartzelona, Ariel, 1981. CONSTANT, B., Escritos Políticos, Madril, CEC, 1989. GARCÍA PELAYO, M., El estado de partidos, Madril, Alianza, 1986. KAUTSKY, K., Parlamentarismo y Democracia, Madril, Editora Nacional, 1982. LOEWENSTEIN, K., Teoría de la Constitución, Bartzelona, Ariel, 1979. MONTESQUIEU, El Espíritu de las Leyes, Madril, Tecnos, 1972.
237