bernuburua» da, eta aginte handia du, herritarrek aukeratzen dutelako: lehendakaria sufragio unibertsalaren bitartez aukeratzen da, salbuespenak salbuespen21. Lehendakari-sistemetan, ez dago Gobernurik, kide anitzeko organo gisa eta organo solidario gisa. Lehendakariak idazkarien laguntza du bere zereginak burutzeko; idazkariok lehendakariaren hur-hurreko laguntzaileak dira, baina organo aholku-emaile besterik ez dira, ez baitute erabaki kolektiborik hartzen. Esangura horretan, ezaguna da A. Lincolnek, Ipar Amerikako lehendakariak, behin bere idazkarien aurrean esan zuen esaldia: «Zazpi ezetz; bakarra baietz. Hortaz, onartu da». b) Botere betearazlea eta botere legegilea elkarren gain lokabe izatea Lehendakariak eta beraren idazkariek ez dute behar ganbera legegileen konfiantzarik; herritarrek eurek aukeratzen dituzte zuzenean ganberak. Hortaz, lehendakaria eta ganberak elkarren gain lokabe dira. Legebidezkotasun demokratiko horrek berarekin dakar alde batera uztea, bai botere betearazleari erantzukizun politikoa eskatzeko printzipioa, bai eta ganberak desegiteko ahalmena ere. Esangura horretan, organo boteredun bakoitzarentzat beraren existentzia ziurra da, agintealdiak dirauen bitartean22. 5. Sistema mistoak Parlamentu-sistema batzuk lehendakari-sistematik hurbil daude eta, horregatik, duda-mudarik gabe esan daiteke sistema batzuk mistoak direla. Frantziako V. Errepublika sistema mistoen eredua da; baina sistema mistoen artean sar daitezke, orobat, Portugal, Austria, Islandia, Irlanda eta Finlandia. Harritzekoa bada ere, sistema misto izeneko horiek sortu dira, parlamentu-sistemetan neurri zuzentzaileak aplikatu direlako, parlamentu-sistema horiek lehendakari-sistemara hurbiltzeko. Egin-eginean ere, ez da alderantzizkoa gertatu. Sistema mistoetan, parlamentu-sistemen osagai nagusiak azaltzen dira (botere betearazle dualista, Gobernuak biltzarrean erantzukizun
21 Ikus «El sistema político norteamericano», in S. Sánchez eta P. Mellado, Sistemas políticos actuales, aip. 22 Zehatzago, eta botere betearazlearen agintealdia ziurtatzeko asmoarekin, lehendakariordetza sortu zen. Lehendakariordea lehendakariarekin batera hautatzen da eta, horrela, lehendakariaren agintealdia bukatu baino lehen hori hiltzen bada edo kargua uzten badu, ez da beharrezkoa herritarrei hauteskundeetara deitzea.
235