Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 229

Parlamentuak bi bide hauek erabil ditzake, Gobernuari erantzukizun politikoa eskatzeko: bata, zentsura-mozioa; eta, bestea, konfiantza-arazoa14. c) Gobernuak Parlamentua desegitea Herriaren ordezkariek agintea jaso badute ere, botere betearazleak eskubidea du, agintealdi hori aurreraturik bukarazteko. Horrela, beste parlamentu bat aukeratu beharko da. Parlamentua desegitea, beraz, konponbide bat izan daiteke, Gobernuaren eta Parlamentuko gehiengoaren arteko tirabirei amaiera emateko. Halakoetan, herritarrak bitartekari bihurtzen dira, euren esku geratzen baita tirabira edo gatazka konpontzea, gehiengo berria aukeratuz edo lehengo bera berraukeratuz. Parlamentu-sistemetan, esan bezala, Parlamentuak eskubidea du Gobernuari erantzukizun politikoa eskatzeko eta, erantzukizun horren ondorioz, Gobernua kentzeko. Eskubide horren beste aldea da, hain zuzen ere, Gobernuak Parlamentua desegiteko duen eskubidea. Eskubide horrekin, Gobernuak arma bat du, botereen arteko nahitaezko oreka bermatzeko15. Historian zehar, Parlamentua desegitea Erregearen onurabidea zen; horren oinarria Erregearen subiranotasunari buruzko printzipioa zen. Konstituzio-monarkietan ere, Erregeak onurabide horri eutsi zion eta, eskuarki, Gobernuak hala eskatuta erabiltzen zuen hura. Gobernuak Parlamentuaren astinduak igartzen zituenean, kargua utzi beharrean, Erregeari eskatzen zion Parlamentua desegiteko. Gaur egun, Parlamentua deseginez gero, hautesleek bi politika hauetatik bat aukera dezakete: Gobernuak proposaturiko politika edo oposizioak proposaturikoa. Horrela, gaur egun, Parlamentua desegitea ez da Gobernuak bere politika Parlamentuan ezartzeko duen baliabidea. Aitzitik, Parlamentua deseginez, hautesleek erabakia har dezakete estatu osoarentzat garrantzitsu diren eta eztabaidan dauden arazo nagusietan. 3.2. Parlamentu-sistemen artean, mota garrantzitsuenak Hemeretzigarren mendean zehar, konstituzio-monarkia zuten estatu europar guztietan, bikoiztasuna igar zitekeen botere betearazlearen barruan. Bikoiztasun hori, antolaketaren ikuspuntutik gertatzeaz gain, eginkizunen

14

Ikus liburu honetako XIX. gaia. Ikus A. Bar.: La disoluciĂłn de las CĂĄmaras legislativas en el Ordenamiento constitucional espaĂąol (Madril, Diputatuen Kongresua, 1989). 15

229


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.