Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 223

Printzipio horri «gehiengoaren gobernu» deritzo. Estatu demokratikoaren barruan, printzipio horrek begi-bistako kontraesana sortarazten du Konstituzioaren eta errealitate politikoaren artean. Konstituzioaren arabera, estatuko organoak bananduta daude. Baina, errealitate politikoaren arabera, Parlamentuan gehiengoa duen alderdiak parlamentu horren osaera erabaki dezake eta, horrekin batera, horren jarduna baldintza dezake; are gehiago, alderdi politiko horrek uki ditzake beste konstituzio-organo batzuen osaera eta jarduna ere (Gobernua, epaitegiak, Konstituzio Auzitegia…)8. Ondorio gisa, García Pelayok adierazitakoa ekar daiteke hizpidera: formaren ikuspuntutik, Parlamentua eta Gobernua independenteak dira; hala ere, «bi-biok alderdi baten edo alderdien koalizio baten mendeko izan daitezke, alderdi edo koalizio horretan baitago erabakiak hartzeko gunea. Horrela, Konstituzioak, esanbidez nahiz isilbidez, boterearen banaketa horizontala ezarri badu ere, banaketa horizontal hori malgutu egin da. Alderdi batek edo batzuek, euren programen arabera, erabakiak hartzen dituzte, eta Parlamentua eta Gobernua erabaki horiek betearazteko azpiegiturak besterik ez dira. Ondorenez, botere-banaketa tradizionalaren ordez, honako zatiketa hau ezarri ohi da: batetik, Gobernua eta Parlamentuan gehiengoa duen alderdia; eta, bestetik, oposizioa eta Parlamentuan gutxiengoa duten alderdiak»9. Hala eta guztiz ere, eta itxura harrigarri horiek gorabehera, Montesquieuren oinarrizko ideiak oraindik indarrean dirau gaur egungo estatu demokratikoetan. Izan ere, botere desberdinen artean, oreken sistema ezarri da, gehiengoaren eta gutxiengoaren arteko aurkatasunaren ondorioz. Aurkatasun horrek, zenbait kasutan, istiluak eta gatazkak sortarazten ditu; beste kasu batzuetan, aldiz, negoziazio edo transakzio dinamikoak eta etengabekoak erakartzen ditu10.

2. Sistema politikoen arteko sailkapen tradizionala Gobernuaren inguruko sistema politiko desberdinak sailkatzeko, botere-banaketari buruzko teoria erabili ohi da. Esan bezala, estatuko hiru botere klasikoak hurrengoak dira: betearazlea, legegilea eta judiziala. Bada, hiru botere horiek bananduta daude: batzuetan, banaketa hertsia eta zorrotza

8

E. García, Inmunidad parlamentaria y Estado de partidos (Madril, Tecnos, 1989), 100. M. García Pelayo, El Estado de partidos (Madril, Alianza, 1986), 113 eta 114. orr. 10 Ikus J.F. López Aguilar, Minoría y oposición en el parlamentarismo (Madril, Diputatuen Kongresua, 1991). 9

223


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu