botere moderatzaile eta neutro gisa; eta, bestetik, botere betearazlea, ministroei dagokiena. Ministroek, berebat, erantzukizuna dute, botere horren kudeaketa politikoari begira. Horrela, Constant, bere garaian, aitzindari gertatu zen. XIX. mendearen hastapenetan, orduko, Koroaren izaera, eginkizunak eta mugak aztertu zituen, eta geroago halakoak jaso ziren konstituzio-monarkietan. Constantek argiro-argiro azaldu zuen estatuburuak zein eginkizun bete behar duen parlamentu-sistemetan, sistema horiek monarkikoak zein errepublikanoak izan. Estatuburuak ez du erantzukizun politikorik izan behar, eta gobernuko eginkizunetatik kanpo geratu behar da; ministerioetako organoari dagokio botere betearazlea, eta ez beste inori. 1.1. Gaur egungo botere-banaketa: gehiengoaren eta oposizioaren arteko dialektika Alderdi politikoak garatu ahala, botere-banaketaren eskema klasikoa aldatu egin da, gaur egun ezin baita aplikatu jatorrian ezarritako eskema berbera. Aldaketa hori gertatu da, orobat, botere betearazlearen eta botere legegilearen arteko antinomia edo aurkatasunaren inguruan. Ildo horretatik, Vergottinik hauxe azpimarratu du: antolaketaren ikusmiratik, halakoak organo desberdinak badira ere, eginkizunaren ikusmoldetik, euren zereginak elkarri trukatzen dizkiote6. Alderdi politiko batek edo alderdi politikoen koalizio batek Parlamentuan gehiengoa duenean, Gobernua alderdi edo koalizio horren isla besterik ez da. Halakoetan, zertan datza botere-banaketa? Zinez, kasu horietan, alderdi politikoak gehiengoa du Parlamentuan eta, ondorenez, alderdi horren esku geratzen da boterea; are gehiago, boterea alderdi horretako buruzagi nagusien esku geratzen da. Esangura horretan, gaur egun, parlamentu-sistema batzuetan, ÂŤbotereak bateratzeko sistemaÂť ezartzen da legegintzaldian zehar, alderdi batek, aldi berean, Parlamentua eta Gobernua kontrolatzen dituelako. Horrek aspalditik onarturiko ideia tradizionala hautsi du; ideia horren arabera, botereak bateratzeko sistemetan, tirania eta diktadura nagusitzen dira7.
6
G. de Vergottini, Derecho Constitucional Comparado (Madril, Espasa-Calpe, 1983), 256. Botere-banaketari buruzko printzipio liberala indarrik gabe gera daiteke, berebat, eta salbuespenez bada ere, estatu demokratikoetan. Halakoetan, boterea estatuko organo bati bakarrik eratxiki dakioke, eta oinarrizko eskubideen konstituzio-bermeak etenda gera daitezke. Salbuespeneko egoera horiek onartuta daude, gerraldietan edota barneko krisialdietan. Egin-eginean ere, halako egoerek arrisku larrian jartzen dute estatuaren beraren edo konstituzio-antolamenduaren existentzia. 7
222